(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Etxebizitza-lege berriak pertsona guztien etxebizitza-eskubidearen alde egin nahi du, babestutako alokairua eta birgaitzea sustatuz asteartea, 2016.eko ekainak 28


Gobernua sustengatzen duten lau taldeek Parlamentuan babestuko duten proposamena aurkeztu du gaur eguerdian Laparra lehendakariordeak


Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak lege-proposamen bat aurkeztu du gaur eguerdian "herritar nafarrek etxebizitza duin eta egoki bat izateko eskubidea gauzatu ahal izateko", testu honen atarian esaten den moduan; testu hori legealdi honetarako Foru Gobernuko programa-akordioa izenpetu zuten lau taldeek babestuko dute.

Proposamen honetan Eskubide Sozialetako Departamentuko Etxebizitza Zerbitzuak ere parte hartu du, eta haren bidez, egungo legeria aldatu nahi da pertsona guztiek etxebizitza duin bat izateko eskubidea sustatzeko asmoz; horrekin batera, babestutako alokairua sustatu nahi da prezioak jaitsiz eta etxebizitza berria bultzatuz; eta beste jarduera batzuk erraztea, eraikinen birgaitzea adibidez, laguntzak jasotzeko baldintzak malgutuz edo diru-laguntzak hobetuz, besteak beste.

Jasotzen diren beste neurri batzuk dira: etxebizitza berriak kooperatiben bidez sustatzea; edukitzeko formula berri bat arautzea, "erabilera lagatzea" adibidez; etxebizitza-politiken diseinuan partaidetza publikoa erraztea eta higiezinen efizientzi energetikoa hobetzea.

Lege-proposamen hori Miguel Laparra lehendakariordeak aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan; harekin batera izan dira ere, Isabel Aramburu (Geroa Bai), Asun Fernández de Garayalde (EH Bildu); Mikel Buil (Podemos); eta José Miguel Nuin (Izquierda-Ezkerra).

Etxebizitza bat izateko aukera erraztea

Aipatu den moduan, testu honen helburuetako bat Nafarroako herritar guztiek etxebizitza bat izateko aukera izan dezaten da "modu irmo batean" babestutako alokairuko etxebizitza sustatuz eta prezioak "nabarmen jaitsiz", Laparra lehendakariordeak ziurtatu duen moduan.

Babestutako alokairua sustatzeari dagokionez, lege-proposamenak errentak % 8,05 eta % 14,67 artean jaistea aurreikusten du 2015eko prezioekin alderatuz. Zenbateko horiek 2017an izoztuta izango dira, eta KPIren arabera eguneratuko ziren. Hala, babestutako etxebizitzen errentamenduko kontratu berriei aplikatu beharreko hasierako gehieneko errenta Iruñerrian 5,40 euro izango da etxebizitzaren m2 erabilgarri bakoitzeko, eta 60 euro garajeko azalera guztirako eta 2 euro trasteleku eta gainerako eranskinen m2 bakoitzeko. Nafarroako gainerako udalerrietan, alokairuaren gehieneko prezioa 5,10 izango da etxebizitzaren m2 erabilgarri bakoitzeko, eta garaje eta trastelekuetarako kopuru berak mantentzen dira.

Halaber, lege berriak % 23 eta % 30 arteko diru-laguntzak jasotzen ditu babestutako alokairuko etxebizitza berriak sustatzeko, eta % 50eko diru-laguntzak aurreikusten dira beraien etxe hutsak birgaitzen dituzten toki-erakundeetarako (alokairuan jartzeko).

Testuak babestutako etxebizitzaren errentatzaileentzako betebeharrak finkatzen ditu, hau da, maizterrei erkidegoetako edo antzekoetako gastuen gainean eman beharreko informazioari buruzkoak; "hala, kudeaketako gardentasuna hobetuko da", Laparra lehendakariordearen arabera. Proposatutako beste neurri bat da etxebizitza bat babestutako alokairu izaten jarraitzeko aukera izatea kalifikatu zen babes-epea amaitu ondoren ere.

Etxebizitza Programa berriak eta lege honek jasotako alokairuko jarduerek aurreikusten dutenez, datozen bost urteotan babestutako alokairuko etxebizitza-parkean 1.600 etxe gehiago izango da; "horrenbestez, etxebizitzen alokairuan egun dagoen eskaera sozial handiagoari erantzun ahalko zaio, Miguel Laparrak ziurtatu duenez.

Etxebizitzen birgaitzea sustatzea

Laparra lehendakariordeak aurkeztutako testuak ere eraikin eta etxebizitzen babestutako birgaitzea bultzatu nahi du, xede horretarako laguntzak areagotuz (% 5 eta % 40 artean, kasuen arabera), eta "egoera horrek ondorio oso garrantzitsuak ditu enpleguaren sorreran nahiz efizientzia energetikoaren hobekuntzan eta pobretasun energetikoaren prebentzioan", esan du Eskubide Sozialetako lehendakariordeak.

Gainera, ondorengo baldintza kentzea aurreikusten da: beste etxebizitza bat ez izatea birgaitzeagatiko laguntzak eskuratzeko eta laguntzen zenbatekoak hobetzea.

Kolektibo zehatz batzuetarako diru-laguntzak hobetzea ere proposatzen du: 65 urtetik gorakoentzat, bereziki, mugitzeko desgaitasun handia duten pertsonentzat, familia ugarientzat, genero-indarkeriako biktimentzat eta terrorismoko biktimentzat.

Halaber, diruz lagundu daitezkeen obretan xahutu beharreko gutxieneko zenbatekoa murriztea proposatzen du, berariazko laguntzen lerro bat finkatzea gizarteratzeko etxebizitza-programapean eskuratutako higiezinei baldintza egokiak emateko edo gizarteratzeko errenta jasotzen duten familienak direnak.

Gainera, beste aldaketa batzuk aurreikusten dira, esaterako: birgaitutako etxebizitzen gehieneko azalera 120 metro koadrora zabaltzea, lehendik daudenen eranste edo zatiketatik sortutakoak.

Eskubide Sozialetako Departamentuaren kalkuluen arabera, urtean 500 lanpostu sortuko dira zuzenean alokairuko etxebizitza berriko sustapenagatik, eta 1.300 urtean birgaitzearen bultzadagatik.

Kooperatiben sorrera eta "erabilera lagatzeko" araubide berria

Lege-proposamenak udalerri batean gutxienez azken urtean erroldatutako pertsonen kooperatibak eratzea jasotzen du babestutako etxebizitzak sustatzeko, eta ez ziren esleituko eskatzaileen errolda bakarraren bidez, baldin eta 10.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan eraikitzen badira Iruñerritik kanpo. Gaur egun, aukera hori 3.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan bakarrik baliatu daiteke, eta erroldan gutxienez lau urte izatea eskatzen da.

Beste berrikuntza bat irabazi-asmorik gabeko elkarteek babes ofizialeko etxebizitzak sustatzea da (erabilera lagatzeko araubidean). Elkartea izango zen higiezineko jabea era mugagabean, elkartekideek erabiltzeko eskubidea izango zuten era mugagabean, heriotzagatik eskualdatu daitekeena. Sarrera-kuota bat jartzea beharrezkoa izango zen, hilean kanon bat ordaintzea. Babes-araubide horrek iraupen mugagabea izango du, eta errolda bakarraren bidezko etxebizitzen esleipena ez da beharrezkoa izango ere.

Beste neurri batzuk

Testuak Nafarroako etxebizitza plan bat lantzea aurreikusten du, partaidetza publikoarekin, eta Nafarroako Etxebizitza Kontseilu bat sortzea, organo aholku-emaile bat dena, eta bertan sektoreko enpresa eta elkarte nagusiek parte hartuko zuten.

Efizientzia energetikoaren esparruan honako hau eskatzea jasotzen da: 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera kalifikatutako babestutako etxebizitza guztiek egiaztatzea, gutxienez, energiaren kontsumoari lotutako B mailako kalifikazio energetikoa izango dutela. Eraikinen inguratzaile termikoa hobetzeko laguntzak ere hobetu nahi dira, eta zentralizatutako etxeko ur beroa edota berogailuen instalazioak hobetu nahi dituzten erkidegoetarako diru-laguntza berriak.

Azkenik, legeak kolektibo ahulenek etxebizitza izateko neurri batzuk jasotzen ditu, adibidez: etxegabetzea jasan duten pertsonentzako baremoan puntu gehiago ematea, edo etxebizitzak tokiko erakundeei lagatzeko aukera edo irabazi-asmorik gabeko erakundeei sor daitezkeen beharrei erantzuteko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa