(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hiru idi-burdik Nafarroa zeharkatuko dute, Pasaiako ontzioletara materiala garraiatzen zen garaia islatzeko asteartea, 2016.eko abuztuak 2


Segizioa Olaztin sartuko da irailaren 10ean, asteartea, eta 15ean aterako da Leitzatik, Albaolara bidean, han ari baitira eraikitzen San Juan itsasontzia, XVI. mendeko baleontziaren erreplika zehatza 


Maitena Ezkutari, Turismoaren eta Merkataritzaren zuzendaria, aurkezpenean.

Gurdi Bidea ekimenean, Nafarroako Gobernuak hartu du parte, eta Maitena Ezkutari Turismoaren zuzendari nagusia izan da gobernuaren ordezkari aurkezpenean (ezkerretik hasita bigarrena). ( irudia handitu )

Olazti eta Leitza arteko hogeiren bat herrik egingo die harrera irailaren 10etik 15era idiek eta mendi-behiek tiratutako hiru gurdik osaturiko ilarari. Bikea eta alkitrana garraiatuko dituzte Burgosetik hasi eta Pasaiaraino, San Juan itsasontzia istinkatzeko. Albaloan ari dira eraikitzen, eta XVI. mendeko baleontziaren erreplika zehatza da.

18 etapatan dago banatuta ibilbidea (200 kilometro gutxi gorabehera), eta Burgoseko, Errioxako (Foncea), Arabako, Nafarroako eta Gipuzkoako lurrak zeharkatuko ditu Gurdi Bidea ekimeneko segizioak. Abuztuaren 31n hasiko da Burgosen eta Donostia eta Pasaiara iritsiko da irailaren 17an. Nahi duenak har dezake parte ibilbidean.

Usadio zaharrean islatuko du bidaia segizioak, eta duela mende batzuk, Gaztelan artisauki lortutako lehengaiak euskal kostaldeko portuetara garraiatzeak zeukan garrantzi ekonomikoa gogoratuko du. Gainera, kultura eta lurralde ezberdinen arteko harremanak berreskuratzea ahalbidetu du ekimenak, zeharkatzen diren lurretako baliabide turistikoak, kulturalak eta artistikoak nabarmenduz. Hori dela eta, idi-gurdia igarotzean, jolas- eta kultura-jarduerak egingo dira: musika-emanaldiak, ikuskizun folklorikoak, artisau-azokak, etab.

Burgoseko Quintanar de la Sierrako Cabaña Real de Carreteros eta Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktoriak sustaturiko proiektua da, DSS2016 Europako Kultur Hiriburua proiektuaren barruan. Nafarroako Gobernuak eta Foru Komunitateko beste erakunde publiko eta pribatu batzuk ariko dira lankidetzan.

Zehazki, Turismoaren eta Merkataritzaren Zuzendaritzaren, Sakanako Garapenerako Agentziaren eta Plazaola Partzuergo Turistikoaren babesa jaso du, eta baita Gurbi Bidea ibilbideak zeharkatuko dituen hogeiren bat herritako udalena ere.

Instituzio, enpresa, erakunde, elkarte eta pertsonek ibilbidea dinamizatzeko eta San Juan itsasontziaren erreplika eraikitzeko ekimenean parte hartzea da kulturarteko proiektu sozial honen helburua. Horrez gain, idiak eta mendi-behiak galzorian daudela jakinarazteko ere balioko du ibilbideak (200 ale baino ez dira geratzen).


Cartel

Kartela. ( irudia handitu )

Nafarroako etapak

Goizeko 8ak aldera hasiko dira etapak, eta ibilbidearen edo antolatutako jolas- eta kultura-jardueren (musika-emanaldiak, ikuskizun folklorikoak, artisau-azokak, etab) araberakoa izango da etapen amaiera.

Nafarroan, irailaren 10ean sartuko da segizioa Olaztin eta Altsasun. Hauek izango dira etapak ondorengo egunetan: irailak 11, Altsasu-Uharte Arakil (Urdiain, Iturmendi, Etxarri Aranatz, Arbizu, Lakuntza, Arruazu); irailak 12, Uharte Arakil-Irurtzun (Irañeta, Ihabar, Hiriberri, Egiarreta, Etxeberri); irailak 13, Irurtzun-Lekunberri (Latasa, Urriza eta Mugiro); irailak 14, Lekunberri-Erasote-Leitza. Irailaren 15ean, azken herri horretatik aterako da segizioa, Foru Komunitatea atzean utziz, Andoainera bidean.

www.gurdibidea.com webgunean agertzen da Gurdi Bidea ibilbideari buruzko informazioa. Jarduerak, albisteak, etab. sortzen diren neurrian eguneratuko dute.

Iragan ostiralean aurkeztu zuten ekimena Pasaian, eta hura bultzatzen duten hainbat instituzio eta erakundetako ordezkariek hartu zuten parte: Maitena Ezkutari Nafarrako Gobernuko Turismoaren eta Merkataritzaren zuzendaria; Maite Cruzado Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo zuzendaria; Izaskun Gómez Pasaiako alkatea; Fernando Álvarez Donostia Fundazioko Komunikazio-zuzendaria; Antonio Martín Cabaña Real de Carreteros elkarteko ordezkaria, eta Xabier Agote Albaolako lehendakaria.

Burgos Probintziako Diputazioaren eta Museo de la Evolución Humana museoaren laguntza jaso du proiektuak; baita ibilbideak zeharkatuko dituen Burgoseko herri hauena ere: Burgos hiriburua, La Ventilla, Castañares, Ibeas de Juarros, Atapuerca, Barrios de Colina, Piedrahita de Juarros, Santa María del Infierno, Santa Olalla de Bureba, Quintanavides, Revillagodos, Castil de Peones, Pradanos, Briviesca, Cameno, Grisaleña, Zuñeda, Pancorbo, Altable, Bujedo, Orón, Miranda Ebro, la Puebla de Arganzón eta Errioxako Foncea herria. Azken horretatik irailaren 5ean igaroko da.

Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak ere bultzatu dute ekimena, laguntza eta lankidetza eskainita. Añana, Gasteiz eta Arabako Lautadako kuadrillek, administrazio-batzarrek, eta Rivabellosa, Armiñón, Estavillo, Subilla Gasteiz, Gometxa, Vitoria-Gasteiz, Otazu, Askartza, Argandoña, Cerro de Estíbaliz, Burgu, Dulantzi, Ezkerekotxa, Gazeo, Agurain, Mezkia, Egilaz, Durruma, Urabain eta Ibarguren herrietako udalek ere sustatu dute proiektua.

Gipukoako Foru Aldundiko Turismo Departamentuari eta Donostiako eta Pasaiako udalei; Behemendi, Donostialdea eta Oarsoaldea Garapen Agentziei, eta Andoain, Urbieta, Hernani eta Astigarragako udalei ere eman dizkie eskerrak erakunde antolatzaileak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa