(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sei hilabetez jarraian behera egin ondoren, uztailean ere langabeziak behera egin du; 39.606 langabetu erregistratu dira
asteartea, 2016.eko abuztuak 2


Azken hilabetean beste 52 pertsona hasi dira lanean, hau da, ekainarekin alderatuta, % 0,13 gutxiago daude lanik gabe


langilea

Gazteen artean egin du behera langabeziak.

39.606 pertsona langabetu zenbatu dira Nafarroan iragan uztailaren amaieran. Hala, dagoeneko sei hilabetez segidan, behera egin du langabeziak. Jaitsiera % 0,13koa bakarrik izan bada ere (52 pertsona) ekainarekin alderatuta, urte arteko datuei erreparatuta, datu positiboak dira, % 6,4 egin baitu behera (2.724 pertsona) 2015eko uztailarekin alderatuta.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren behin-behineko balantzearen arabera, adin-talde guztietan jaitsi da langabetuen kopurua, baina gazteen artean batez ere. Gazte langabetuen kopurua txikiena da 2008tik. Azpimarratzekoa da, baita ere, lanik ez dutenen kopurua, 39.606, baxuena dela 2009tik aurrerako uztailei erreparatuta.

Gizarte-Segurantzako afiliazioei begiratuta, uztailean ekainean baino afiliatu gutxiago egon diren arren (1.019 gutxiago), positiboa da urte arteko joera, 2015eko uztailean baino 6.411 afiliatu gehiago baitaude.

Datu baikortzat baloratu ditu Eskubide Sozialetako Departamentuak, eta 2016ko beheranzko joera, 40.000 langabetu baino gutxiago egotea, kopuruaren eragin psikologikoa kontuan hartuta, eta gazteen langabeziaren igoera nabarmendu ditu. Hori guztia dela eta, departamentuak enplegua sustatzeko politika aktiboei eutsiko die, egungo langabetu-tasak arintzeko eta kalitate handiagoko lanpostuak, hots, gehienbat kontratu mugagabedunak, sortzeko.

Kontratazioa 

Kontratazioaren aldetik, Foru Komunitateko lanpostuetarako kontratuen kopurua 31.789 izan da 2016ko uztailean, Nafarroako Enplegu Zerbitzuan erregitratutako datuen arabera. 7 kontratu gutxiago dira aurreko hilabetearekin konparatuta. Urteko datuetan, % 5,3 egin dute behera kontratuek 2015ko uztailekoen aldean, hau da, 1.770 kontratu gutxiago siinatu dira. Modu baikorrean azpimarratu behar da jaitsiera aldi baterako kontratuetan gertatu dela, ia kasu guztietan (% 99), prekaritate handiagoko lanak izaten baitira.

Kontratu motetan, mugagabeko kontratuen kopuruak % 29,2 egin du behera ekaineko kopuruarekin alderatuta (408 kontratu gutxiago daude). Era berean, -% 1,6koa da urte arteko aldakuntza (19 kontratu gutxiago) 2015eko uztaileko kontratu mugagabeekin alderatuta. Kontratu mugagabeak gutxitu badira ere, aurtengo uztaileko kontratu mugagabeak azken hiru urteetako kopuruen antzekoak izan dira (% 3,7 aurten, % 3,5 iaz, % 3,7 2014an eta % 3,7 2013an). Izan ere, uda eta Sanferminak direla eta, mota horretako kontratuak egiten dira.

Langabezia-datuen banakapena

Enplegu-agentzietan, langabeziak behera egin zuen Agoitzen (-% 3,3), Tafallan (-% 3), Tuteran (-% 2,3), Lizarran (-% 0,6), Altsasun (-% 0,3), baina gora Donezteben (% 0,1), Zabalgunean (% 0,5), Arrotxapean (% 0,5), Yamaguchin (% 0,9) eta Lodosan (% 7,6).

Sexuari erreparatuta, 22.700 emakume daude langabezian (guztien % 57,3), eta % 0,6 egin du gora (148 emakume gehiago) ekaineko datuekin alderatuta. Gizonen kasuan, 16.906 langabetu daude (guztien % 42,7), eta % 1,2 egin du behera aurreko hilabetea kontuan hartuta (200 gizon gutxiago). Halaber, urteko aldakuntza aztertuz gero, desberdin dago banatuta langabezia: lanik gabeko gizonen kopuruak % 9,20 egin du behera, baina emakumeenak % 4,3. Edonola ere, krisialdia hasi zenetik, aurtengo jaitsiera handienetariko bat izan da aurreko urtearekin alderatuta.

Adin-taldeei begiratuta, tarte guztietan txikitu da lanik gabekoen kopurua, 25 eta 34 urte artekoetan izan ezik. 88 langabetu gehiago daude adin-tarte horretan (% 1,2 aurreko hilabetearekin alderatuta). 25 urtetik beherako langabetuen kopurua 3.814 da, 2008tik izan den kopururik txikiena; aurreko hilabeteko joera bera izan da. Era berean, 17.725 dira 25 eta 44 urte arteko langabetuak (guztien % 44,7), ekaineko kopuruarekin konparatuta % 0,4 gehiago (79 pertsona). Bestalde, 45 urte edo gehiagoko langabetuak 18.067 dira (guztien % 45,6), hau da, aurreko hilabetearekin alderatuta, % 0,5 gutxiago (82 langabetu gutxiago).

Sektore ekonomikoak aztertuz gero, azpimarragarria da ia sektore guztietan jaitsi izana langabezia azken urtean. Eraikuntzan, % 21,2 egin du behera (741 pertsona gutxiago), industrian % 12,4 (785 pertsona), eta zerbitzuetan % 2,2 (571 pertsona). Aldiz, nekazaritzan 7 pertsona gehiago daude lanik gabe eta, beraz, % 0,3 igo da. Denboraldi horretan, enplegurik ez zutenen artean igo da langabezia (66 pertsona gehiago); hala ere, 73 gutxiago izan dira aurreko hilabetean. Jaitsiera orokor hori oso positiboa da, aurreko hilabeteetako joera sendotzen duelako, eta beherakada ez delako zerbitzuen alorrekoa bakarrik (langabeziaren % 64,8 hartzen du).

Azpisektore ekonomikoetan, hiru azpisektoretan izandako langabeziaren txikitzea nabarmentzen da: osasun-jardueretan, txikizkako merkataritzan eta administrazio publikoan (86, 76 eta 74 pertsona gutxiago, hurrenez hurren). Hezkuntzan eta enpleguarekin erlazionatutako jardueretan, ordea, 618 eta 128 pertsona gehiago daude lanik gabe.

Ikasketa-mailari dagokionez, unibertsitateko ikasketak dituztenen langabezia % 11,6koa da eta bigarren hezkuntzako lehen mailara arteko prestakuntza dutenena % 69,8koa, langabetu guztiak kontuan hartuta. Unibertsitateko ikasketak dituzten biztanle langabetuen kasuan, aipatu beharra dago hamarretik zazpi emakumeak direla (% 73).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa