(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Publikoaren Institutuak kontsumo-uraren 1.500 lagin baino gehiago aztertuko ditu aurten kalitatea ziurtatzeko ostirala, 2016.eko abuztuak 5


10 biztanle baino gehiago dituzten Nafarroako herri guztietan egingo dituzte kontrolak, nahiz eta estatuko legeak 50 biztanletik gorako herrietan bakarrik egitera behartu


Haurra ura edaten

Haurra ura edaten.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak 10 biztanle baino gehiago dituzten herrietan hartutako 1.500 ur-lagun baino gehiago aztertuko ditu aurten kalitatea ziurtatzeko. Azpimarratu beharra dago, estatuko legearen arabera, 50 biztanletik gorako herrietan bakarrik egin behar dela uraren kontrola.

Gainera, oro har antolatutako laginketa horiek areagotu egingo dira, aurreko urteetako kontrolen emaitzen historiaren edo jasotako bestelako informazioaren arabera.

Iruñeko Leyre kalean dagoen Osasun Publikoaren Institutuko laborategian prozesatzen dira lagin guztiak. Iaz, 59.397 analisi egin ziren bertan.

Uraren kalitatearen emaitzetan arrisku-egoeraren bat detektatzen bada, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak egoera berehala konpontzeko eskatuko dio kasuan kasuko udalari edo mankomunitateari. Halaber, berehala gerturatuko dira ingurura institutuko langileak baieztatzeko lagina lortzeko, ondoren balizko arrazoiak ikertu eta zuzentzeko eta, azkenik, herritarrei prebentzio-neurriei buruz jakinarazteko, hala behar izanez gero.

Hala jasotzen du aurtengo urterako Nafarroako Gobernuak egindako kotsumo-uraren osasun-kontrolerako eta zaintzarako planak, kontsumo-uraren horniketa kalitatezkoa eta nahikoa dela ziurtatzeko, udalen eskumeneko zerbitzua baita.

Uraren kalitatearen kontrolak elikagaien industrian ere egiten dira. Uraren kalitate fisikoa, kimikoa eta mikrobiologikoa aztertzen dira, eta desinfekzioaren eraginkortasuna ebaluatzen da horietan. Kontsumo-uraren horniketaren kudeaketa zuzendu behar duten irizpideak ezartzeko, horniketa-sistemen osasun-baldintzak ebaluatzeko, eta ur-horniketaren kudeaketaz arduratzen diren erakundeek (udalek eta mankomunitateek) bete beharreko protokoloak eta autokontrolerako programak sustatzen jarraitzeko jarduerak ere jasotzen ditu planak.

Zortzi jarduera-ildo

Nafarroako uraren osasun-zaintzarako plan honek zortzi jarduera-ildo ditu. Lehena kontsumo-uraren kalitate mikrobiologikoa, fisikoa eta kimiloa gainbegiratzea da. Aipatu diren ohiko kontroletan egiten da hori.

Aipatu diren analisietan barne hartzen ez diren parametro berezien kontrol-kanpainak dira bigarren ildoa. Zehazki, nekazaritzako jardueretan erabiltzen diren produktuen hondakinak aztertzen dira bereziki, esate baterako, herbizidak; osasunerako kaltegarriak diren desinfektatzeko azpiproduktuak, adibidez, trihalometanoak, kloritoak, kloratoak eta bromatoak, eta garrantzi toxikolgikoko metalak, besteak beste, aluminioa, artsenikoa, kadmioa, burdina, merkurioa, manganesoa, nikela, beruna eta antimonioa.

Honako hauek dira gainerako ildoak: hornidura-sistemen ikuskapena, kontsumo-uraren estatuko informazio-sisteman (SINAC) argitaratzen diren eta biztanle guztien eskura dauden datuen gainbegiratzea, instalazio berrien aurretiazko osasun-ebaluazio eta -ikuskapena, horniketa-sistemen kudeatzaileen autokontrolerako planen berrikuspena, ez-betetzeen eta alerten kudeaketa, eta kalitatea zaintzeko eta kontrolatzeko jarduera osagarriak.

Kalterik egiten ez duen kontsumo-ura

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua da Foru Komunitateko osasuna babesteko, sustatzeko eta arriskuak prebenitzeko programak garatzen dituen osasun-arloko arduraduna.

Aipatu beharra dago garrantzitsua dela osasun publikorako kontsumo-urak kalterik ez duela egiten bermatzea, edateko, etxeetan erabiltzeko, elikagaiak ekoizteko edo jolaserako bada ere.

Gure inguruan ohikoa ez den arren, hainbat gaixotasun eragin ditzake ur kutsatuak. Larritasun handiagoko edo txikiagoko gastroenteritisa da ohikoena, eta ahulenetan eragin handiagoa izan dezake, adibidez, haurretan, adineko pertsonetan edo beste gaixotasun edo tratamendu batzuk dituzten pertsonetan. Kolera, disenteria, sukar tifoidea edo A hepatitisa diren gisako gaixotasun infekzioso larriak ere eragin ditzake. Horiez gain, uraren gai kutsatzaile fisiko-kimiko batzuek epe luzera sor ditzakete kalteak.

Hori dela eta, uraren kalitatearekin lotutakoak arautzen dituzten hainbat lege daude. Otsailaren 7ko 140/2003 Errege Dekretua da oinarrizkoena, kontsumo-uraren kalitatearen osasun-irizpideak ezartzen baititu.

Kontsumo-ura

Kontsumo-ura da edateko, janaria egiteko, elikagaiak prestatzeko, higiene pertsonalerako eta etxeko beste erabilera batzuetarako ura, jatorria edozein dela eta banaketa-sare, tanga zein deposituen bidez banatuta ere.

Gizakien kontsumorako produktuak edo substantziak ekoiztu, tratatu, kontserbatu edo merkaturatzeko elikagaien industrian erabilitako ura ere sartzen da defiinizio horretan, baita elikagaiak uki ditzaketen gainazal, objektu eta materialen garbiketan erabilitako ura ere.

Amaitzeko, gizakien kontsumorako uraren definizioan sartzen da, baita ere, jarduera komertzial edo publikoetan erabilitako ura, eguneroko batez besteko ur kopurua edozein izanda ere.

Kontsumo-uraren zaintza eta kontrola

Kontrolerako lehen ildoa da hornitutako uraren kalitate fisiko, kimiko eta mikrobiologikoaren ebaluazioa, ohiko analisi jakinen bidez eta tratamendu-prozesuen zaintzaren eta kontrolaren bidez egindakoa.

Bigarren ildoa uraren desinfekzioaren kontrola da, gai infekziosoak deuseztatzea eta uraren bidez transmititzen diren gaixotasunak kontrolatzea ahalbidetzen duelako.

Gizakientzako uraren kontrolean, uraren ezaugarri organoleptikoen ebaluazioa ere garrantzitsua da, hau da, kontsumitzaileek hauteman ditzaketen ezaugarriak, adibidez, uhertasuna, kolorea, usaina eta zaporea. Alderdi horiek aztertzea ere ezinbestekoa da, hornitutako ura ez erabiltzeko arrazoia izan baitaitezke.

Amaitzeko, osasun-ikuskapenak ura kutsatzeko arriskua handitzen duten egoerak edo baldintzak detekta ditzake, ezin baitira beti hauteman ohiko analisien bidez. Horretarako, ura ekoizteko, biltegiratzeko eta banatzeko sistemen instalazioen baldintza fisikoen segurtasuna egiaztatzen da. Horiei esker, hornidura-sistemen egiturari edo antolaketari lotutako akatsak identifika eta zuzen daitezke.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa