(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Félix Palomerok esan du Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren nortasun artistikoaren inguruko hausnarketa egin beharra dagoela asteazkena, 2016.eko abuztuak 10


Herrera kontseilariak berretsi du kudeatzaile berriak aurkeztutako proiektua dela ondoen egokitzen dena Baluarteren eta musika-erakundearen erronketara


Transcripción textual del video

La necesidad de una reflexión sobre la identidad artística de la Orquesta Sinfónica de Navarra es uno de los puntos destacados esta mañana en su presentación por el nuevo director gerente de Baluarte, Félix Palomero, que ha agradecido su nombramiento y el trabajo desarrollado por los equipos técnico y artístico de la infraestructura cultural. Por su parte, tras destacar la trayectoria de Palomero, la consejera de Cultura, Deporte y Juventud, Ana Herrera, ha afirmado que el proyecto presentado por el nuevo gerente era el que mejor se ajustaba al reto que se presenta tanto para la Orquesta como para la Fundación.

“Se trata -ha dicho Ana Herrera- de un proyecto riguroso y acorde a la realidad de las dos entidades, que propone un sistema de gestión integral dentro del ámbito de lo público, e incide en varios principios básicos y muy importantes, como la relación con la comunidad, la definición del perfil artístico de la orquesta, y un modelo de administración económica y socialmente responsable”. Según ha señalado la consejera Herrera, con este nuevo paso continúa el proceso con el que se quiere garantizar el futuro de la orquesta y situarla en un entorno estable, como una de las piezas fundamentales de las políticas culturales relacionadas con el patrimonio musical de Navarra.

Baluarteren zuzendari berriaren aurkezpena

Ana Herrera kontseilaria eta Félix Palomero. ( irudia handitu )

Baluarteren zuzendari-kudeatzaile berriak, Félix Palomerok, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren nortasun artistikoaren gaineko hausnarketa egin beharra dagoela adierazi du gaur goizean egindako aurkezpenean. Eskerrak eman ditu bera izendatzeagatik eta azpiegitura kulturaleko talde teknikoek eta artistikoek egindako lanarengatik. Bestalde, Palomeroren ibilbidea nabarmendu eta gero, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilari den Ana Herrerak berretsi du kudeatzaile berriak aurkeztutako proiektua dela Orkestrak nahiz Fundazioak aurrean duten erronkarako ondoen egokitzen dena.

"Proiektu zehatza da, bi erakunderen errealitatearekin bat datorrena -esan du Ana Herrerak-. Kudeaketa-sistema integrala proposatzen du publikoa denaren eremuan, eta oinarrizko hainbat printzipio eta oso garrantzitsuak direnak azpimarratzen ditu; hala nola, komunitatearekiko harremana, orkestraren profil artistikoaren definizioa eta ekonomikoki eta sozialki arduratsua den administrazio-eredua". Herrera kontseilariak adierazi duenaren arabera, urrats berri honekin jarraipena emango zaio orkestraren etorkizuna bermatzeko eta ingurune egonkor batean kokatzeko jorratu nahi den prozesuari, Nafarroako musika-ondarearekin loturiko politika kulturalen funtsezko piezetariko bat bezala.

Izendapen honekin Baluarte Fundazioaren eta Batzar Jauregiaren eta Auditorioaren azpiegitura kudeatzen duen enpresa publikoaren (NICDO SL) zuzendaritza banandu egiten da; azken horrek Javier Lacunzaren kargu jarraituko du. Lehen urtean zehar, Féliz Palomero Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren kudeaketaz arduratuko da batez ere, etapa berrian. Auditorioaren denboraldi artistikoa nahiz Baluarteko gainerako programak egun kudeatzen diren moduan kudeatuko dira datorren urtean; NICDO SL enpresak Baluarte Fundazioarentzako programak garatuko ditu, ezarritako esparru-kontratuaren eta bi erakunderen arteko eguneraketaren arabera. Batera egindako lehen denboraldiaren amaieran, aurtengo urriaren eta 2017ko ekainaren artean, programazioa arrazionalizatzeko eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eta Baluarte Fundazioaren gainerako programen arteko sinergiak optimizatzeko Félix Palomerok diseinaturiko planari helduko zaio.

Félix Palomeroren proiektuaren oinarrizko printzipioa da Nafarroako Orkestra Sinfonikoa eta Baluarte Fundazioa identifikatzea Nafarroako eta instituzioetako ekintza kultural, hezkuntza-arloko, instituzioen ordezkaritzako eta ekintza inklusiboko tresna bezala, hori guztia zerbitzu publikoa, eraginkortasuna eta gardentasuna bezalako irizpideak aurrean izanik.

Félix Palomerok Nafarroako musika-ondarearen balioak aldarrikatu ditu, batik bat Sarasate eta Gayarre, eta birak eta grabazioak berriro egiteko borondatea erakutsi du; baita ere, trukeak beste erakunde batzuekin edota programa didaktikoak. Hori guztia nolako orkestra lortu nahi den hausnartuaz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa