(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Tafalla eta Puiu artean atzo piztutako sutea mendean hartzen ari dira, 3.000 hektareari eragin diona ostirala, 2016.eko abuztuak 26


Barkos Lehendakaria eta Beaumont eta Elizalde kontseilariak Puiun bildu dira suteen aurkako dispositiboko zuzendaritzarekin


Transcripción textual del video

Tafalla eta Puiu udalerrien artean atzo piztutako sutea mendean hartzen ari dira jadanik. Gaur 12:30ean emandako datuen arabera, suteak azaleraren 2.700 eta 3.000 hektarea ingururi eragin die (ez guztiak erreta), eta 1989 urteaz geroztik Nafarroan gehien kaltetutako azalera handiena da.

Sutearen jatorriaren aireko ikuspegia, AP-15eko erdibitzailean. ( irudia handitu )

Tafalla eta Puiu udalerrien artean atzo piztutako sutea mendean hartzen ari dira jadanik. Gaur 12:30ean emandako datuen arabera, suteak azaleraren 2.700 eta 3.000 hektarea ingururi eragin die (ez guztiak erreta), eta 1989 urteaz geroztik Nafarroan gehien kaltetutako azalera handiena da.

Sutearen perimetroa 12 bat kilometrokoa da eta Artaxoa, Mendigorria eta Añorbeko udalerrien artean dago, mendebaldean, eta Puiu nahiz AP-15aren artean (Barasoain eta Garinoain), ekialdean. Kaltetutako lursailak lehorreko nekazaritza-sailei, lehorreko nekazaritza-baratzei, baratzei, sasiei, hariztiei eta pinuen birpopulatzeei, alepo nahiz lariziei dagozkie.

Aipagarria da hiriguneetarako arriskurik ez dagoela, Garinoaingo hirigunetik 600 metroraino heldu baita, Añorbetik 700 metroraino eta Artaxoatik 800 metrotaraino.


Barkos Lehendakaria, hedabideen aurrean egindako agerraldian, Beaumont eta Elizalde kontseilariak alboan dituela. ( irudia handitu )

Barkos Lehendakaria agintari-postuarekin bildu da

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkos; Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilari Maria Jose Beaumont; eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizalde gaur eguerdian bildu dira Puiun sutea itzaltzeko dispositiboko agintari-postu aurreratuko zuzendaritzarekin, atzotik udalerri horretako igerilekuetan jarri zena.

Toki horretara ere joan dira Nafarroako Parlamentuko lehendakari Ainhoa Aznarez eta Gobernuak Nafarroan duen ordezkari Carmen Alba.

Bileraren amaieran, Lehendakariak hedabideen aurrean hitz egin du, eta suteen aurkako dispositiboa osatzen duten taldeak zoriondu ditu: Nafarroako Suhiltzaileak eta Basozainak, Larrialdietarako Unitate Militarra, Ingurumen Ministerioa, Nafarroako Gobernuko ingurumen-teknikariak, Foruzaingoa, Guardia Zibila, udalak, nekazariak eta boluntarioak, emandako laguntza handiagatik; horrio esker, "hirigune guztiak arriskutik kanpo izatea lortu zen, meteorologia-egoera txarrak izan arren".

Barkosek herritarrei ere deia luzatu die "arreta handiarekin jarrai dezaten Nafarroa osoan suteak sortzeko arriskua handia dela eta", Alde horretatik, aipatu behar da arratsalderako iragarritako meteorologia-baldintzak atzoko berberak direla. Orain arteko egoera aldekoa bada ere, sutearen une txarreneko dispositibo berari eutsiko zaio. Haizearen indarra 5 eta 17 km/h artean dago, 25eko ufadekin, eta 18:00etarako zonaldean 34 graduko tenperatura iragarri da.

Dispositibo zabala

Atzotik sutearen aurka borrokan diharduen dispositiboa Nafarroako Gobernuko 70 suhiltzailek eta 14 basozainek osatzen dute, eta LUMen (Larrialdietarako Unitate Militarra) ehun bat lagunek. Gainera, maila askotariko boluntarioak gehitu zaizkie, eta traktoreetako gidarien lana funtsezkoa gertatzen ari da suhiltzaileen agintarien aginduei jarraiki su-hesiak eginez.

Baliabide materialei dagokienez, Nafarroako Gobernuaren 3 helikoptero, 13 autoponpa eta 2 makina astun erabiltzen ari dira; LUMen 16 autoponpa, bai eta Ministerioaren 3 hegazkin eta 2 ur-hegazkin ere. Gainera, Tafallako kiroldegia erabiltzen ari dira LUMen kideak hartzeko, 12 orduko txandatan lanean ari direnak.

AP-15eko erdibitzaile batean sortua

Sos Navarrak 11:55ean Audenasaren abisu bat jaso zuen, AP-15 autobideko erdibitzailearen sastraka batean sute bat piztu zela jakinarazteko, 54,500 kilometro-puntuan. Autobideko bi errei eta bazterbidea gainditu zituen, trenbidea (zirkulazioa ordu erdiz moztuta izan zen) eta N-121 errepidea (Iruña-Tutera). Hortik, baratzen gune batetik aurrera egin eta "v" forman zabaldu zen hego-ekialdeko haize-ufade bortitzen laguntzarekin, Artaxoako inguru aldera.

Suhiltzaileen lehenengo helburua zuhaitz-masa batera heldu ez zedin lortu nahi zen, erregai askorekin, N-6020 (Artederreta-Martzilla) errepidearen alboan dagoena. Nolanahi ere, haize-ufadek sutea errepidearen bestaldera eraman zuten, 16:00ak aldera. Handik Ubidearen ingurura zuzendu zen. Sua itzaltzeko langileak zain zeuden, eta lurrra busti zuten su har ez zezan, traktoreen laguntzarekin, su-hesiaren lanak eginez. Nolanahi ere, sugarrak Artaxoako urmaelera egin zuten jauzi, 200 metro ingurura. Hasi zen tokitik urrutien zegoen punturaino, Ubidearen ingurunean, 12 kilometroko tartea dago.

Bortziriakeko eskualdean antzeko azalera hartu zuen sute bat piztu zen 1989an

Bortziriaken antzeko azalera hartu zuen sute bat izan zen 1989an: 2.781 hektarea kaltetu zituen, haietatik 801 mendi naturalarenak, 755 larreenak eta 1.229 birpopulazioarenak (hostotsuak eta erretxinadunak).

Zehazki, ondorengo kalteak eragin zituen: Bidasoa-Berroarango mendiak: 1.314 hektarea eta Kokoriko: 183, bai eta Igantzi (683 hektarea), Etxalar (392), Bera (168), Lesaka (78) eta Arantzako (12 hektarea) udal-mugarteak ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Barkos Lehendakariaren adierazpenak

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa