(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gizarteratzea eta laneratzea eraginkorragoa da artatutako pertsonen eta enpresen beharrei egokituta badago asteartea, 2016.eko irailak 27


Hala adierazten du gaur antolatu den jardunaldi batean aurkeztutako Errealitate Sozialaren Behatokiko azterketa batek, eta bertan, Laparra lehendakariordeak Gobernuak alor horretan dituen ekimenak zerrendatu ditu


langilea

Langile baten irudia.

Gizarteratzeko eta laneratzeko programen arrakasta areagotzen da artatutako pertsonen profilari, enpresen beharrei eta garatzen diren tokiko inguruneei egokitzen badira, Nafarroako Gobernuko Errealitate Sozialaren Behatokiak egindako "Gizarteratzeko eta laneratzeko joeren, berrikuntzen eta jardunbide egokien berrikuspena" izeneko azterketak adierazten duenez.

Bere eraginkortasun areagotzen duten beste faktore batzuk eta inklusio egonkor eta kalitatezko bat bilatzen dutenak, ondorengoak dira: programak diseinatzea, haien bidez enplegua eskuratzen laguntzeaz gain, artatutako pertsonen ongizate subjektiboa hobetzen da; lan-merkatuan sartu aurretik babesa ematea eta baita enplegu bat aurkitu dutenean ere; eragile sozialak eta ekonomia sozialeko erakundeak inplikatzea; programa horiek egiten diren testuinguruaren gainean informazio eguneratua izatea; eta esku hartze integralak egitea enplegu-eskaera eta haren baldintzak erabakitzen dituzten egiturazko faktoreak eraldatzeko, besteak beste.

Azterketa hori gaur goizean aurkeztu da Iruñean Nafarroako Gobernuak "Lan-merkatu inklusiboa eraikitzeko erronka" izenarekin antolatutako jardunaldian. Bertan, Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak parte hartu du, eta alor horretako Gobernuaren ekimen nagusien berri eman du, esaterako: etorkizuneko bermatutako errenta, parlamentuan izapidetzen ari direna; enplegu-plan berria,  haren oinarrizko dokumentua iragan astean aurkeztu zena; gizarteratzeari buruzko hurrengo plana, lantze-fasean dagoena; ERSISI proiektu pilotua, gaur egun Tuteran eta Burundan garatzen ari dena, eta hari buruz Europako Batzordeak laguntza-deialdi baten esparruan egindako ebaluazio positiboa iragan abuztuan iragarri zen.

Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren zuzendari nagusi Patxi Tuñonek ireki duen jardunaldian, bertaratutako jendearen eta arlo horretako adituen artean elkarrizketa irekia izan da, halaber; Nafarroako Unibertsitate Publikotik, enplegu-agentzietatik, gizarte-zerbitzuetatik eta ekimen sozialeko erakundeetatik etorritako adituak dira.

Arrakastarako faktoreak

Aipatu den moduan, "Gizarteratzeko eta laneratzeko joeren, berrikuntzen eta jardunbide egokien berrikuspena" izeneko azterketak arrakastarako faktoreak adierazten ditu, eta faktore horiek gizarte-bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsonak laneratzeko programa bat eraginkorra izatea ekar dezakete eta lan-merkatuan laneratze egonkorra eta kalitatezkoa izatea. Horretarako, Europa inguruneko ekimenak eta jardunbide egokiak aztertu ditu, eta kasuren batean, AEBkoak. Nolanahi ere, txostenak dioenez, gizarteratzeko eta laneratzeko programen arrakasta kanpoko arrazoien mende daude, adibidez: egoera ekonomiko orokorra eta enpresek lanpostuak eskatzea.

Lehenik eta behin, programak ahalik eta gehien artatutako pertsonen behar, aukera, nahi eta itxaropenetara egokitzeko beharra aipatzen du eta, aldi berean, lan-merkatuko egiturazko arazoei aurre egiten zaie. Ekimenek, gainera, behar konplexuagoak dituzten pertsonak ere kontuan hartu behar dituzte.

Bestalde, komeni da gizarteratzea enplegu normalizatu batera soilik ez murriztea, bizitzaren beste dimentsio batzuekin lotuta baitago, adibidez: aisialdia, kultur jarduerak, boluntariotza edo komunitatearen beste jarduera batzuk. Programek, halaber, artatutako pertsonen ongizate subjektiboa hobetu behar dute.

Arrakastarako beste faktore bat ondorengo beharrari lotuta dago: enpresa-sektorea neurriak prestatzeko eta ezartzeko inplikatzea ekoizpen-sektorean aurrez dauden eskaerari erantzute aldera. Prestakuntza dualeko programen garapenean ere lagundu behar dute, kualifikazioa praktiketako enpleguarekin nahasten dituzten lan-inguruneetan.

Bestalde, funtsezkoa da tokiko testuingurua kontuan hartzea eta enplegu-agentziei malgutasuna ematea arlo, udalerri edo eskualde bakoitzaren errealitatera egokitzeko. Alde horretatik, beharrezkoa da informazio eguneratua eta kalitatezkoa izatea honako hauen gainean: langabezia-egoeran dauden bertako biztanleen ezaugarriak; enplegatzaileek eskatutako gaitasun nagusiak; hazten ari diren sektoreak eta garatu gabeko enplegu-nitxoak; eta beste ingurune batzuetako joerak eta jardunbide egokiak.

Programak ez dira oinarritu behar soilik lanpostu bat eskuratzeko aurretiazko fasera, baizik eta ondorengo laguntza ere eskaini behar dute laneratzeen egonkortasuna bermatzeko; hala, kalitate eskaseko enpleguetan sartu-irtenak bata bestearen atzetik izatea ekidin nahi da. Planteatzen diren beharrei ere erantzun behar zaie lanpostu bat eskuratzen denean, esaterako: zaintza-zerbitzuak, garraiobideak edo beharrezko tresnak eta uniformeak eskuratzea enplegua betetzeko.

Txostenak, gainera, oinarrizko beharrei erantzuteko prestazio ekonomiko bat jasotzeko eskubidea eta gizarteratzeko eta laneratzeko babes profesionalen eskubidea nahasteari buruz hitz egiten du. Alde horretatik, laneratzeko programak eta diru-sarrerak bermatzeko programak batzeko beharra jasotzen du, azken programa horien bidez enplegu bat eskuratzen duten pertsonak zigortu edo sustatu ez.

Azkenik, beste zenbait faktore azpimarratzen dira, adibidez: eragile sozialak eta ekimen sozialeko erakundeak inplikatzea; enplegu-politiken eta laneratzeko programen erantzule diren pertsonen prestakuntza; genero-ikuspegia hartzeko beharra; teknologia berrien erabileraren optimizazioa; eta enpleguaren bilaketa aktibo egoeran dauden pertsonek gizarte segurantzako sistemetan kotizatu ahal izatea, hori bermatzea, askotariko arriskuak estaltzeko.

Aztertutako zortzi ikuspegi

Errealitate Sozialaren Behatokiak finantzatutako azterketak (SIIS Centro de Documentación y Estudios-ek egina), laneratzeko programei lotutako zortzi ikuspegi zehatz aztertzen ditu ere.

Honako hauek dira: gizarte-zerbitzuak, diru-sarreren bermearenak edo enpleguko zerbitzuak herritarrei arreta emateko leihatila bakar bat sortuz integratzea; enplegu-programaren erabiltzaileak sailkatzeko eta segmentatzeko sistemak; laneratzeari berari zerbitzuak ematea eta prestazio osagarriak eskaintzea; laguntza duten enplegu-programak; lurralde-oinarria duten ekimenak, bereziki kaltetutako arloetan enplegua sustatzeko eta arlo soziokonomikoa leheneratzeko; diru-sarreren berme-sistemen bidez enplegu bat eskuratzen duten pertsonentzako soldata-osagarria edo hobariak; gazte-bermearen programak eta, azkenik, enplegu bultzatzaileak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa