(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foruzaingoko jardunaldien eta ordainsarien araudi berria larunbat honetan indarrean sartuko da asteazkena, 2016.eko irailak 28


Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onartu du araudi berria, eta Foruzaingoko 1.000 agente baino gehiagori aplikatuko zaie


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran Foru Dekretu bat onartu du, eta bertan, Foruzaingoko jardunaldien eta ordainsarien araudi berria jasotzen da. Araudi hori datorren larunbatean, urriak 1, indarrean sartuko da.

polizia

Araudi berria Foruzaingoko 1.070 agenteri aplikatuko zaie.

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran Foru Dekretu bat onartu du, eta bertan, Foruzaingoko jardunaldien eta ordainsarien araudi berria jasotzen da. Araudi hori datorren larunbatean, urriak 1, indarrean sartuko da.

Araudi berria apirilaren 10eko Nafarroako Polizien Foru Legea aldatzen duen 15/2015 Foru Legea aplikatzearen ondorioa da; haren bidez, ordainsarien gaia gainerako funtzionarioen izaera orokorrean xedatukoari egokitzeko eskatzen zen.

Aldaketa honen helburu nagusia Foruzaingoko soldata-aldeak murriztea da, eta esleitutako zenbatekoaren birbanaketa bat egitea soldata-masa handitu gabe. Gainera, araudiak 2003ko Europako zuzentarau baten edukia jasotzen du, atseden hartzeko gutxieneko epeari eta lanaldiak irauteko epeari buruzkoa.

Berrikuntzak

Aurrez eztabaidatutako proposamenekin alderatuz orain dagoen berrikuntza nagusia da, behin betiko araudiak Iruñeko Udaltzaingoa eta Nafarroako udaltzaingoak Lanpostuak Baloratzeko Eskuliburutik desagerrarazten duela. Eskuliburu hori foru-dekretuan sartzeak Udaltzaingoen Koordinazio Batzordearen eta Nafarroako Polizia Kontseiluaren oniritzia zuen. Nolanahi ere, bertatik kanpo utzi dira Nafarroako Kontseiluak eta Foru Araubidearen Batzordeak hala iradoki ondoren.

Bestalde, araudiak ordainsarien gaian izan dezakeen atzeraeragintasunari dagokionez, dekretuak 15/2015 Legean ezarritakora jotzen du. Alde horretatik, aipatzen du xedapen berriak urriaren 1ean indarrean sartuko direla, lege horretan ezarritakoa alde batera utzi gabe, hau da: "Erregulazio berriak ekar dezakeen enplegu bereko lanpostuen arteko balizko ordainsari-aldeak, % 7 gainditzen ez dutenak, atzeraeragintasunez 2016ko urtarrilaren 1ean aplikagarriak izan daitezela, 2016ko aurrekontuen kargura".

Foru Dekretuak (14 artikulu ditu) 5 eranskin ditu. Bertan, eskuliburu bat ezartzen da Foruzaingoko lanpostuak baloratzeko agindutako zereginak betetzeko orduan erantzukizun, arduraldi, prestakuntza tekniko eta zailtasuneko irizpideak betez. Parametro horien arabera esleitzen zaio agente bakoitzari puntuazio zehatz bat eta, aldi berean, lanpostuaren igoeraren portzentaje zehatz bat darama.

Lanaldia

Araudi berriarekin bat etorriz, foruzainek urtean 1.592 orduko lanaldia izango dute. Ordutegi horrek honako aldaketa hauek ditu finkatutako txanden arabera:

- Goiz, arratsalde eta gaueko txandak:: 1.457 ordu.

- Gauetako txanda finkoa: 1.535 ordu.

- Goiz eta arratsaldetako txandak, igande eta jaiegunak baren: 1.554 ordu.

- Lanaldi zatitua igande eta jaiegunetan lan eginez: 1.569 ordu.

Gaueko lanaldiko txandak zortzi ordukoak izango dira, gehienez ere.

Gainera, oro har, egunero gutxienez 11 ordu jarraian egin beharreko atsedenaldia ezartzen da 24 orduko epe bakoitzean, eta zazpi egunez jarraian dagoen lanaldi bakoitzeko 24 orduko gutxieneko atsedenaldia izango da etenik gabe; horri jadanik aipatutako 11 orduko atsedenaldia erantsiko zaio, nahiz eta sindikatuekin hala negoziatuta, atsedenaldien araubide propio bat ezarri ahalko den.

Poliziek urteko asteburuen erdiak baliatzeko eskubidea izango dute, eta urtean gehienez 29 asteburutan lan egitera behartuta egongo dira.

Ordainsariak

Agenteen oinarrizko ordainsariak dira: maila, gradu eta antzinatasunari dagokien hasierako soldata. Horri ondorengo ordainsari gehigarriak gehitu behar zaizkio: berariazko osagarria, lanpostuaren osagarria, buruzagitza, txandak, lanaldia luzatzea eta norberaren osagarri iragankorra bigarren jardueragatik. Azkenik, beste ordainsari batzuk sartzen dira bidaiengatik, familia-laguntzagatik, aparteko orduengatik, lokalizatutako guardiengatik…

Berariazko osagarria. Agente guztiek jasoko dute eta haren zenbatekoa mailari dagokion hasierako soldataren % 45 izango da (polizia-bateraezintasunaren % 35 eta arrisku bereziaren % 10).

Arduraldi esklusiboa daraman lanpostuetan, berariazko osagarria % 65 izango da (arduraldi esklusiboaren % 55 eta arrisku bereziaren % 10). Ehuneko hori jasoko dute Polizia Judizialeko Alorreko, Lurralde Komisarietako Talde Judizialetako, Agintariak Babesteko Alorreko kideek, komisario nagusiek, komisarioek eta inspektoreek.

Lanpostuaren osagarria. Zailtasun-maila, arduraldia, erantzukizuna eta eskatutako prestakuntza teknikoa saritzen da, eta prestakuntza fisikoan erabilitako denbora ekonomikoki saritu ahalko da.

Mailaren araberako ehunekoak honako hauek dira: polizia, % 6,45; kabo, % 17; inspektoreordea; % 10; inspektorea, % 17; komisarioa, % 5; eta komisario nagusia, % 17. Enplegu bereko lanpostuen arteko kontzeptu honengatiko ordainsari-alde handienak ez du % 7 gaindituko.

Azkenik, urtean 126 orduko konpentsazio bat aurreikusten da edo % 10eko konpentsazio ekonomikoa finkatutako azterketa fisikoak gainditzen dituzten langileentzat.

Buruzagitza-osagarria. Ondorengo modalitateak hartzen ditu barnean: Arloburua, % 10; Komisaria eta Alorra, % 9; Brigada, % 7 eta Taldea, % 5.

Txanda-osagarria. Finkatutako zenbatekoa mailari dagokion hasierako soldataren % 6 da. Errotazioko txanda-araubidean lan egiten dutenek jasoko dute eta lanaldien heren bati baino gehiagori eragiten diena hiruhileko batean.

Lanaldia luzatzea. Ehunekoa mailari dagokion hasierako soldataren % 10 izango da, oro har ezarritako lanaldia baino ordu gehiagoz lan egitea eskatzen duten postuetarako.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa