(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ospitaleguneak proba diagnostikoak egingo ditu, lehen aldiz, larunbat eta igandeetan asteartea, 2016.eko urriak 11


Neurria itxarote-zerrendak murrizteko planaren barnean sartzen da, kasu honetan ordutegiak zabalduz eta langileak kontratatuz


Transcripción textual del video

Nafarroako Ospitaleguneak proba diagnostikoak egingo ditu, lehen aldiz, larunbat eta igandeetan, Osasun Departamentuko kontseilari Fernando Dominguezek gaur goizean azaldu duenez; neurri horren berri ere ohiko asteko bileran eman dio Gobernuari.

Nafarroako Ospitaleguneak erresonantzia magnetikoak egingo ditu larunbat eta igandeetan.

Nafarroako Ospitaleguneak proba diagnostikoak egingo ditu, lehen aldiz, larunbat eta igandeetan, Osasun Departamentuko kontseilari Fernando Dominguezek gaur goizean azaldu duenez; neurri horren berri ere ohiko asteko bileran eman dio Gobernuari.

Urriaren 15etik aurrera indarrean jarriko den neurria itxarote-zerrendak murrizteko ekintza-planaren barnean sartzen da, jarduera propioa areagotuz, langileak kontratatuz eta lehendik dauden baliabideak, espazioak eta ekipo teknikoak era efizienteago batean kudeatuz; hala, herritarren irisgarritasuna hobetuko da.

Zehazki, mota askotako proba diagnostiko horien barnean, gihar-eskeletoen, erresonantzia magnetikoak (RNM) egiten hasiko dira, neurologikoak eta sabelaldekoak, gaur egun itxarote handiagoa duten azterketak baitira eta haiek egiteko orduan erradiodiagnostikoko espezialistaren beharrik ez baitago. Larunbat eta igandeetan egingo dira 2017ko ekainera arte, 08:00etatik 20:00ak arte, Nafarroako Ospitalegunea-Ako Erradiologia Zerbitzuan (lehengo Nafarroako ospitalea), egunean 23 RNM (46 asteburuan), eta haietako erdiak kontrastearekin (larunbatak). Guztira, era horretako 1.564 azterketa erradiologiko gehiago egingo direla kalkulatzen da. Hori egiteko, X izpietan espezialistak diren 2 teknikari kontratatu dira larunbat eta igandeetarako (12 ordu), eta erizain bat larunbaterako (12 ordu). Gainera, administraziorako langile gehiago jarriko da hitzordu-prozesua aurrera eramateko. Azterketen irakurketa Nafarroako Ospitaleguneko Erradiologia Zerbitzuko Mediku Espezialistek egingo dute beraien ohiko lanaldiaren barnean.

Jarduera honen ondoren, pixkanaka beste proba diagnostiko batzuk larunbat eta igandeetan egitea aurreikusten da.

Itxarote-zerrendak murriztea

Neurri honen helburua itxarote-zerrendak eta egonaldiaren luzapen-denborak murriztea da era honetako proba osagarriak egiteko; haien eskaera igo egin da lehen kontsulten jarduera areagotu egin izanaren ondorioz.

Irailaren 30ean, Nafarroako Ospitaleguneko RNMko itxarote-zerrendan 4.880 pertsona zeuden, 2015eko irailean baino 1.451 gutxiago, eta batez besteko atzerapena, 76 egunekoa zen (102koa, duela urtebete).

Beste neurri batzuk

Jarduera hori xede berarekin jadanik ezarritako beste batzuei gehitzen zaie, zenbait arlotan espezialistak kontratatzea, esaterako. Aurten, ondorengo arloak indartu dira: oftalmologia, dermatologia, alergologia, pneumologia, nefrologia, erreumatologia, otorrinolaringologia, neurofisiologia eta kirurgia baskularra, besteak beste.

Halaber, espezialista bakoitzeko kontsulta-kopurua igo da, eta sustatu dira: aurrez aurrekoak ez diren kontsultak, jarduera arratsaldeko ordutegian programatzea, telemedikuntza eta pazienteak lehenestea kontsulta, proba eta espezialitate kirurgikoetan. Gainera, programazio kirurgikoa hobetu da goizez eta arratsaldez, eta huts egindako hitzorduek sortutako tarteen kudeaketa hobetu da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa