(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 7,8 milioi inbertituko du INASAren lehengo fabrika industrialde bat bihur dadin ostirala, 2016.eko urriak 14


Ayerdi lehendakariordeak gaur goizean aurkeztu du proiektua, eta 2018tik aurrera errealitate bilakatuko dela aurreikusten da


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, Navarra de Suelo y Vivienda (Nasuvinsa) sozietate publikoaren bidez, Irurtzungo INASA Foil fabrikaren instalazioak erosi ditu eskualde mailako industrialde bat sustatzeko, 20 enpresa bertan finkatzeko lekua izango lukeena.

Foru Administrazioak 7,8 milioi euro inbertituko du proiektu honetan. Lur-zatien salmentarekin eta errentamenduarekin berreskuratuko dituela espero du, prozesua hasita dago jadanik eta, bi enpresa finkatu dira, dagoeneko. Proiektu honi esker, zirkulazio astuna Irurtzungo hirigunetik liberatzeko aukera izango da.

Jarduera honekin, duela 4 urtetik aktibatu gabe dauden lurzoruak eta nabeak berreskuratuko dira, eta Sakanako enpleguari gehien eman zion enpresa baten instalazio batzuei beste erabilera bat emango zaie. Reynolds zen enpresa hori, eta maila handiko txirrindularitza-talde bat finantzatzera ere iritsi zen.

fabrika

Lehenengo planoan, Ayerdi lehendakariordea eta Nasuvinsako kudeatzailea instalazioetara egindako bisitan. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Navarra de Suelo y Vivienda (Nasuvinsa) sozietate publikoaren bidez, Irurtzungo INASA Foil fabrikaren instalazioak erosi ditu eskualde mailako industrialde bat sustatzeko, 20 enpresa bertan finkatzeko lekua izango lukeena.

Foru Administrazioak 7,8 milioi euro inbertituko du proiektu honetan. Lur-zatien salmentarekin eta errentamenduarekin berreskuratuko dituela espero du, prozesua hasita dago jadanik eta, bi enpresa finkatu dira, dagoeneko. Proiektu honi esker, zirkulazio astuna Irurtzungo hirigunetik liberatzeko aukera izango da.

Jarduera honekin, duela 4 urtetik aktibatu gabe dauden lurzoruak eta nabeak berreskuratuko dira, eta Sakanako enpleguari gehien eman zion enpresa baten instalazio batzuei beste erabilera bat emango zaie. Reynolds zen enpresa hori, eta maila handiko txirrindularitza-talde bat finantzatzera ere iritsi zen.

Nafarroako Gobernuak enpresa eta garapeneko agentziei aurkeztu die industrialdearen proiektua Inasako instalazioetan bertan, Gasteiz-Iruña-Donostia hiriburuak elkartzen dituen gunean.

Ekitaldian Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manu Ayerdi izan da; Nafar Lansareko zuzendari kudeatzaile Paz Fernandez eta Nasuvinsako zuzendari kudeatzaile Jose Maria Ayerdi, bai eta Irurtzun eta Arakilgo Aitor Larraza eta Goio Santesteban alkateak ere. Hamabost enpresa eta garapenerako agentzietako ordezkariak izan dira, halaber.

Ayerdi lehendakariordeak azpimarratu duenez, jarduera honekin, Nafarroako Gobernua, Irurtzun eta Arakilgo udalen laguntzarekin, eskualdeko industrialde baten sustapenaren buru da, eta lehengo industria-instalazioak birgaitze batetik sortutako Nafarroako lehen industria-jarduera dela nabarmendu du.


planoa

Etorkizuneko poligonoaren azaleraren planoa. ( irudia handitu )

Aluminiozko bobinak fabrikatzen eta 170 langile zituen INASA Foil enpresak, lehengo Reynolds, 2012ko ekainean bere instalazioak itxi zituen. Lanpostuak galtzean eta inguru hori alferrik galtzeko arriskua zegoela ikustean, Irurtzun eta Arakilgo udalek Gobernuari laguntza eskatu zioten, Nasuvinsaren bidez, inguru horri berriz aktibatzeko.

Metro koadroak eta aldi baterako plangintza

Jarduera eremuak 140.000 bat metro koadro ditu, eta Gasteiz, Iruña eta Donostiako errepideak bat egiten dituen Irurtzungo lotunearen alboan dago; hau da, Sakanako Autobidaren inguruetan (A-10), Leitzarango Autobian-Nafarroako Autobidean (A-15 eta AP-15) eta N-240-A errepidean (Iruña-Gasteiz).

Azalera guztitik, 100.000 m2, birgaituko diren lehengo instalazioarenak dira. Eta beste 40.000 metro jarduera hobeto garatzeko erosi dira. Gainera, 100.000 metro koadro Irurtzungo udal-mugartean daude, eta 45.999, Arakilgoan.

Industrialde horren sustapenak 7,8 milioi euro inguruko inbertsioa eskatuko du. Proiektuaren barnean bide berriak egokitzea sartzen da ere industrialdeko zirkulazioa antolatzeko eta zirkulazio astuna Irurtzungo hirigunetik liberatzeko.

Eraisteei, premiazko azpiegituren egokitzapenari eta kutsadura kentzeko lanei 2017aren hasieran ekingo zaie. Hirigintzako plana 2016aren amaieran aurkeztuko da ziur asko; hala, 2017an izapidetu ahalko da, udalez gaineko eragina duen proiektu sektorial gisa.

Urbanizazioa faseka egikarituko da, 2018ko ekainetik aurrera, inbertsioak eskaerari egokituz eta sortutako jarduerari. Hasiera batean, 20 enpresa jartzeko lekua izango du gehienez, nahiz eta zifra alda daitekeen lurrak enpresen beharren arabera egokitzeko duen gaitasunaren arabera.

Merkaturatze irekia

Nafarroako Gobernuak inbertsioa errenten eta errentamenduen bidez berreskuratzea aurreikusten du.

Merkaturatzeko prozesua ireki da jadanik, lur-zatiaren metro koadro bakoitzeko 60 euroko salmenta-prezioarekin batez beste, gehi 150 euro eraikitzeko egiturazko metro koadro bakoitzeko harekin saltzen diren lur-zatietarako. Interesa duten pertsonak Nasuvinsako industriako eta hirugarren sektoreko arloarekin harremanetan jar daitezke (848-420600 telefono-zenbakia).

Gainera, Nasuvinsa lur-zatiren bat errentan jartzen hasi da dagoeneko berrurbanizatzea berehala behar ez duten enpresen premiei erantzuteko (beren jarduera handitzea behar duten inguruko enpresak eta garraio-enpresak). Izan ere, bi enpresa finkatu dira jadanik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa