(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Artxibo Orokor zaharreko estalkia birgaitzeko obrak hasi dira asteartea, 2016.eko urriak 18


Lanak Nafarroako Jauregia birmoldatzeko plan zabalago baten barnean sartzen dira, 2017an egingo dena


Ikuspegi orokorra

Artxibo Orokor zaharraren estalkiko ikuspegi orokorra. ( irudia handitu )

Artxibo Orokor zaharreko estalkia birgaitzeko lanak, Nafarroako Jauregiaren barnean dagoena, hasi dira jadanik 215.564,64 euroko aurrekontuarekin, BEZa barne.

Hiru hilabeteko egikaritze epea duten obrak ACR Rehabilitación Sostenible, S.L.U enpresak egingo ditu; erkidegoko atalasaren azpitik prozedura irekiaren bidez egindako lizitazioaren esleipenduna izan da aipatutako enpresa.

Artxibo zaharraren birgaitze integrala egiteko aurreikuspena badago ere, estalkia konpontzeko lanak lehenbailehen hastea komeni dela iritzi da; izan ere, kontserbazio-egoera txarrean dago, horrek ura sartzea dakar eta higiezina azkar hondatzea. Eraikinaren fatxada San Ignazio etorbideko lorategietara zabaltzen da, 2.000 metro koadro ditu, eta Iruñeko Udal Planaren Katalogoan dago 2. babes-mailarekin.


Mª José Beaumont

Beaumont kontseilaria Artxibo zaharraren eraikinaren aurrean hedabideen aurrean hitz egiten. ( irudia handitu )

Obrek 2017an izango dute jarraipena

Artxibo zaharreko obrak hurrengo urtean izango dute jarraipena eraikinaren barnenaldea birgaitzen denean (1.534.010 euroko aurrekontua).

Gainera, kanpoko lorategian jardungo da ibilgailuen sarrera errazteko. Zehazki, ekialdeko nahiz mendebaldeko parterreak murriztea aurreikusten da San Ignazio etorbideko hesian kokatutako ateko sarrera alboan zolatutako bi gune prestatze aldera. Nolanahi ere, egingo den birmoldaketak lorategiko egitura errespetatuko du.

Bestalde, aurten larrialdiko argien jarduerak eta suteak detektatzeko jarduerak lizitatu dira Nafarroako Jauregiko eraikin nagusian (118.380,64 euro, BEZa barne). Obra horiek aurten egingo dira, eta izapidean sailkatutako jarduera-proiektuen barnean daude eraikinak jarduera-lizentzia izan dezan, Iruñeko Udalak emateko zain dagoena.

Nafarroako Jauregirako plan orokorra

Hondatzeak ez dio Artxibo zaharreko eraikinari bakarrik eragiten, Nafarroako Jauregi osoari baizik, 2015eko irailean dagoeneko Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilari Maria Jose Beaumontek azaldu zuen moduan.

Mª Jose Beaumontek gaur goizean esan du Nafarroako Jauregiaren egungo egoera "aurreko Gobernuen utzikeriaren ondorioa dela". Kontseilariak birgaitze-obrak justifikatu ditu "herritarrentzat eraikin ezagun bat delako, eta Nafarroako Gobernuak kontserbatzeko lege-betebeharra eta morala duela; hala, eraikina legeztatu ahalko da, epe laburrean espazioen erabilera urria konponduko da eta espazio berriak baldintza duinetan jarriko dira bertako enplegatuentzat".

Hautemandako arazoen artean, kontseilariak lan egiteko prest dauden espazio urriak aipatu ditu, instalazio elektrikoan dauden akatsak, erredimendu eskaseko argiztapen-sistemetan daudenak, kanpoko arotzeriak egoera tamalgarrian daude, lorategiko iturrian ura sartzen da, hezetasun-arazoak daude, ondare historiko artistikoarenak diren egurrezko piezetan xilofagoak daude (Tronuko Aretoko sabaiak), erlaitzak eta harrizko izkinak hondatuta daude (zartiak askatzen dira), jauregiko balkoietako burdinezko barandak herdoilduta daude, heldulekuak deformatzen eta altxatzen dituzten dilatazioekin…

Egoera hori ikusirik, Beaumont kontseilariak bere garaian esku hartze orokorreko plan baten aurrerapena aurkeztu zuen; haren bidez, erabilerak legeztatu eta arrazionalizatu nahi dira, mantentze lana bermatu eta hondatze-prozesua eten.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa