(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Aratxea markak ekoizleei eta kontsumitzaileei ematen dien bermea azpimarratu du Elizalde kontseilariak osteguna, 2016.eko urriak 20


ENAC ziurtagiria lortu zuenetik hamar urte igaro direla-eta egindako ospakizunean esku hartu du, eta egiaztagiri horrek bermatzen du ekoizpenak ziurtagiriaren Europako araudia nahiz irizpideak betetzen dituela


Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilari Isabel Elizaldek Nafarroako Aratxea Adierazpen Geografiko Babestuak (AGB) kontsumitzaile eta ekoizleentzat zer abantaila dituen azpimarratu du. Marka horrek ekitaldi bat antolatu du gaur Egiaztatze Erakunde Nazionalak (ENAC) ziurtagiria eman zionetik hamar urte igaro direla ospatzeko.

AGB, horrenbestez, Espainiako Haragi Freskoaren lehen Kontseilu Arautzaile bihurtu zen, eta hura produktuaren erakunde ziurtatzaileetarako araua betez egiaztatzen zen.

Egiaztatze Erakunde Nazionala (ENAC) irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua da, eta entsegu-laborategiek nahiz erakunde ziurtatzaileek egindako entsegu analitikoen fidagarritasuna egiaztatzeaz arduratzen da. Gainera, erakunde horrek egiaztatze-sistema bat estatu-mailan koordinatzen eta zuzentzen du Europako arauetan ezarritako irizpideak betez.

Kontseilariak egiaztapenaren abantailak aipatu ditu, haien artean: produktu bat identifikatzen eta bereizten uztea; kontsumitzaileen sinesgarritasuna eta konfiantza handiagoa izatea; edo salmenta-puntuetan edo banaketa-kateetan ezaguna izateko ematen duen laguntza. "Ternera de Navarra/Nafarroako Aratxeak ondoren jatorri-deitura gehiagok jarraituko zuten bidea zabaldu zuen", aipatu du.

Nafarroako Aratxeak 539 ustiapen ditu gaur egun erregistratuta, haietatik 16 berriak; 521 abeltzain ditu; 4 hiltegi eta haragia zatitzeko baimendutako 4 areto; salmentarako baimendutako 185 harategi, haietatik lau berriak, eta ziurtatutako 2,2 milioi kilo haragi, hau da, % 3,5 gehiago.

Elizalde kontseilariaren hitzetan, "harategira sartu eta Nafarroako Aratxea erosten dugunean, horrek esan nahi du gure mahaietara helduko den produktuaren kalitatearekin konprometitutako abeltzainak, gizon-emakumeak daudela; erosten ari garen xerra hori gure mendietan jaio eta hazitako animaliarenak direla, Pirinioetako arrazako aratxea dela ziur asko, bularra eman zaiona sei hilabete bete arte, eta ondoren Larrea nahiz lehengai naturalekin elikatu direnak". Halaber, xerra hori heltzeko epea zapi egunekoa izan dela gutxienez hiltegiaren eta harategiaren artean, harik eta kolore, zapore, usain eta samurtasuneko baldintza egokiak izan arte; "hortik dator hain berezigarria duen kolore gorri hori. Horrez gain, mozteko metodoa tradizionala izan dela ziurtatuko da, zenbait kontrol gainditu dituela.

"Nafarroako Aratxeak historia luzea du jadanik", esan du kontseilariak, eta gogora ekarri du duela bi urte hogeigarren urteurrena ospatu zuela. "Ternera de Navarra/Nafarroako Aratxearen hogei urte hauetan harrotasunez esan daiteke aurreikusitako helburuak lortu dituela, eta bidean topatutako zailtasunetatik indartuta atera dela".

Elikagai osasungarria eta ezinbestekoa dela aipatu ondoren, kontseilariak zorionak eman dizkie "duela hamar urte ziurtagiria lortzen lagundu zuten pertsona guztiei, hari esker, aitzindari bihurtu baikinen beste askok ondoren egin duten bide batean".

Ekitaldian esku hartu du ere AGBko lehendakari Miguel Ozcarizek, eta azken horrek OMEk (Osasunaren Mundu Erakundea) haragi gorriaren kontsumoaren gainean emandako iritziei buruz aritu da; hala, kontsumitzaileak Nafarroako Aratxea "lasaitasun osoarekin" jatera animatu ditu, "kalitate handiko proteina asko baititu, burdina, B12 bitamina, ura eta koipeak. Modu iraunkorrean eta ingurumena errespetatuz ekoizten den haragia, mendiguneetako populazioa mantentzen laguntzen du, eta Nafarroako garapen ekonomikoari ere laguntzen dio".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa