(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Lesakako liburutegi berria inauguratu du Liburutegien Egunean
astelehena, 2016.eko urriak 24


Harriondoa kultur etxean kokatua, 380 metro koadroko azalera erabilgarria du eta irakurtzeko 82 postu (58 helduentzat eta 24 haurrentzat)


Herrera kontseilaria, Luis Etxegarai alkatea eta Asun Maestro, inaugurazio-ekitaldian izandako beste pertsona batzuekin. ( irudia handitu )

Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatzen dela baliatuz, Nafarroako Gobernuak Lesakako liburutegi berria inauguratu du gaur. Harriondoa kultur etxean kokatuta, bertan izan dira Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilari Ana Herrera, Lesakako alkate Luis Etxegarai eta Liburutegi Zerbitzuko zuzendari Asun Maestro. Kulturako Zuzendaritza Nagusia altzarien gastuaz arduratu da proiektu honetan, EUN Sistemas enpresari esleitu zitzaiona 46.483,90 euroan.

3 urtez itxaron ondoren, Lesakako liburutegian altzariak jarri ahal izan dira 2016an kultur azpiegitura horietarako aurrekontua handitzeari esker. Hobekuntza horiek handiagoak izango dira 2017an, eta partida batzuk % 80 haziko dira funts dokumentalak erosteko (2016an partida hori 150.000 eurokoa izan zen eta 2017an 280.000 eurora helduko da. 2015a baino lehenagoko urteetan, arlo horretako partida 50.000 eurokoa izan zen) eta % 70 haziko dira ere liburua eta irakurketa sustatzeko funtsetan; 2015ean partida hori 6.000 eurokoa zen, 2016an 20.000ra igo da, eta 50.000ra igoko da, 2017an.

Egungo kokalekuak argitasun handiagoa du eta ikasteko mahaiak ditu, bai eta taldean lan egiteko gela bat ere. 380 metro koadroko azalera erabilgarria du (aurreko espazioak 246 m2 zituen), irakurtzeko 82 postu ditu (58 helduentzat eta 24 haurrentzat) eta 6 ordenagailu Interneteko kontsultak egiteko eta Nafarroako liburutegi-sareko katalogoa kontsultatzeko.

Liburutegiko espazio berria honako era honetan banatzen da: haurren gune bat, helduentzako irakurtzeko eta ikasteko espazio bat, hemeroteka, ikus-entzunezko dokumentuetarako espazio bat eta taldean lan egiteko areto bat.

Haurrentzako guneak 60 m2-ko azalera du, haurrentzako bilduma bat jasoko du (3.000 dokumentu), irakurtzeko 20 postu izango ditu eta lehen irakurleentzako gune bat (haur txikientzako liburutegia).

Prentsa eta aldizkariak irakurtzeko, gainera, besaulkien gune bat prestatu da (8, guztira), eta era horretako bildumak hartzeko apal egokituak.

Gainera, hainbat erabileratarako areto independente bat du, eta hura taldekako lanak egiteko erabiliko da, bai eta liburutegiko jarduera propioak egiteko ere (irakurketa-klubeko bilerak, edukiera murriztuko kultur ekintzak…).

Informazio-mostradorearen aurrean ikus-entzunezko funtsetarako espazio esklusibo bat dago ere eta ordenagailu nahiz Interneterako gunea; bertan, helduentzako lau ordenagailu daude eta haurrentzako beste bi. Harriondoako kultur etxeko wifi gune baten erabilera aurreikusten dela eta, irakurtzeko mahaiek entxufeak dituzte erabiltzaileek beren ordenagailu eramangarriak konekta ditzaten.

Instalazioak 23.000 dokumentu baino gehiago har ditzake, liburutegiak gaur egun dituen 18.000 dokumentuak hartzeko behar adina, eta etorkizunean bilduman izan daitezkeen igoerei behar bezala erantzuteko.

Liburutegia, datuei erreparatuz

Lesakako liburutegia astean 30 ordu dago jendearentzat zabalik, astelehenetik ostiralera 15:00etatik 21:00etara, eta Nafarroako Gobernuko plantillako Liburutegiko arduradun batek ematen du arreta. 852 erabiltzaile ditu erregistratuta (666 heldu eta 186 haur eta gazte), eta 18.000 dokumentu baino gehiagoko bilduma du bere katalogo automatizatuan (18.175); kopuru horretatik, 16.500 liburuak eta aldizkariak dira eta 1.700 inguru ikus-entzunezkoak (DVD, CD, bideoak).

Liburutegira iaz 15.000 bisitari heldu ziren eta erabiltzaileen 3.400 saio zenbatu zituzten Interneten. Liburutegiak 3.000 bat dokumentu eman zituen maileguan, haietatik % 60 liburuak eta % 40 ikus-entzunezkoak.

Liburutegian gaztelania eta euskarazko irakurketa-klubak daude.

1954an sortua

Lesakako liburutegia 1954an sortu zen "Eladio Esparza Liburutegia" izenburupean. Lehengo instalazioak udaletxeko hirugarren solairuan edo ganbaran zeuden, 1983an berritu zen XVII: mendeko eraikin batean. Berrikuntza horren ondoren, liburutegia behe-solairutik eraikinaren teilatupera pasa zen. Nolanahi ere, azpiegitura horrek dagoeneko zaharkitutako eraikin baten berezko akatsak zituen eta, beraz, Lesakako Udalak Liburutegien Zerbitzuari kokaleku berri batera eramatea proposatu zion, kultur etxeko behe-solairuko egokitutako espazio batera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa