(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak berrikuntza funtsezko tresna ikusten du Pirinioak jendez hustu ez daitezen osteguna, 2016.eko azaroak 10


Nafarroak gaur goizean Bordelen (Frantzia) egin den Pirinioetako Lan Elkarteko osoko kontseiluan parte hartu du


Transcripción textual del video

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek gaur goizean Bordelen (Frantzia) ziurtatu duenez, berrikuntza eta ikerketa "funtsezko tresnak" dira lurralde-orekaren erronkari aurre egiteko eta zonalde batzuk, Pirinioak esaterako, "era dramatikoan jendez hustu ez daitezen".

Barkos Lehendakaria eta PLEko gainerako arduradunak, adierazpena sinatu ondoren. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek gaur goizean Bordelen (Frantzia) ziurtatu duenez, berrikuntza eta ikerketa "funtsezko tresnak" dira lurralde-orekaren erronkari aurre egiteko eta zonalde batzuk, Pirinioak esaterako, "era dramatikoan jendez hustu ez daitezen".

Horregatik, berrikuntza eta ikerketa "Pirinioetako Lan Elkarteko lanaren adierazpide argia" izan behar dira, Barkos Lehendakariak adierazi duenez. "Ezberdinen arteko komunitatea, eta bakoitzak gure indarguneak aurkeztu behar ditu, abangoardia izaten uzten gaituen hori ", azaldu du Uxue Barkosek.

Barkos Lehendakariak osasun-arloko lankidetzaz aritu da ere, Nafarroarako "estrategikoa den arloa". Esparru horretako lankidetza-arlo modura adierazi ditu: zahartutako biztanleen arreta, osasun-ikerketa sustatzea eta osasuna garapen ekonomiko garbi baten faktore baten moduan ulertzea.

Uxue Barkosek adierazpen horiek Pirinioetako lan Elkartearen osoko kontseiluan egin ditu; bertan parte hartu dute, halaber, Aragoi, Katalunia eta Euskal Autonomia Erkidegoko agintariek, Nouvelle-Aquitaine eta Occitanie/Pyrénées-Méditerranée eskualde frantsesek eta Andorrako Printzerriak.

Nafarroako Lehendakariak bilera "positiboa" izan dela esan du, eta balantze hori aurten egindako lanera ere zabaldu du 2014-2020 POCTEFA (Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzarako Programa Eragilea) proiektuen lehen deialdiaren ebazpenarekin; bertan, Nafarroak "modu oso berezian" parte hartzen du 25 proiekturekin, eta azken horiek ia bederatzi milioitako finantzaketa europarra dute (EGEF Funtsak).

Hedabideen aurrean goizeko lehen orduan egindako adierazpenetan, bilera hasi aurretik, Barkos Lehendakariak aitortu du mugaz gaindiko lankidetza "garapen sozio-ekonomikorako aukera" dela eta une hauetan edozein eskualderen "oinarrizko" lan-esparruetako bat dela. Gainera, lurraldeen arteko lankidetzak "argi azaltzen du zer garen Europan eta zer Europa nahi dugun". Alde horretatik, Uxue Barkosek ziurtatu du Pirinioetako Lan Elkartea "ingurune bikaina eta paregabea dela era honetako lana egiteko".

Pirinioetako Plan Estrategikoa

Osoko bilkuraren kontseiluan Pirinioetako Plan Estrategiko bat egingo dela iragarri da, eta hark ibilbide-orri bat finkatuko du datozen bost urteetarako, Europako estrategiarekin bat etorriz, honako honetara bideratuta dagoena: enplegua, berrikuntza, gizarteratzea, energia eta klima-aldaketari egokitzea.


PLEko osoko kontseiluaren irudi orokorra. ( irudia handitu )

Estrategia horrek zenbait gai jasoko ditu, esaterako: Pirinioetako iragazkortasuna; lanbide-heziketako eta mugikortasuneko trukeak; zientzia, teknologia eta enpresetako ekintza integratuak abian jartzea; elkartasuna eta Pirinioetako identitatea garatzea; eta, azkenik, ingurumena, klima, lurraldearen plangintza eta turismoa.

PLEren asmoa plana inplikatutako eskualdeetako eragile nagusien laguntzarekin egitea da ardatz estrategikoek lurraldeetako benetako kezkak sar ditzaten.

Bileran izandako agintariek adierazpen instituzional bat izenpetu dute ere; haren barnean, Pirinioetako Plan Estrategikoko lanen hasiera iragartzeaz gain, beste gai batzuk sartzen dira, esaterako: enpresen berrikuntza eta lehiakortasuna indartzeko nahia, PLEko lurraldeko hizkuntzekiko konpromisoa, Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiari jarraipena ematea, Pirinioak gurutzatzeko arazoari erantzuna emango dion garraio iraunkor bat garatzea, eta POCTEFA proiektuen bigarren deialdian parte hartzeko gonbita.

Nafarroako ordezkaritzaz gain, hitzorduan izan dira ere PLEko egungo lehendakari eta Nouvelle-Aquitanie-ko Eskualde Kontseiluko presidentea Alain Rousset; Euskal Autonomia Erkidegoko Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorza; Occitanie/Pyrénées-Méditerranée Eskualde Kontseiluko Europako Gaietarako lehendakariorde Guillome Cros; Andorrako mugaz gaindiko erakundeko idazkari nagusi Pere Roquet; Aragoiko Lurralde Antolaketako kontseilari Jose Luis Soro eta Kataluniako Sustapen Ekonomikoa Konpetentzia eta Erregulazioko zuzendari nagusi Albert Castellanos.

PLE eta POCTEFA proiektuak

Pirinioetako Lan Elkartea mugaz gaindiko lankidetzarako eskualde arteko erakunde bat da, 1983an sortu zen, eta haren barnean Pirinioetako katean elkarrekin bizi diren lurralde-kolektibitateak daude. Kideak dira: Nouvelle-Aquitanie eta Occitanie/Pyrénées-Méditerranée Frantziako eskualdeak, Aragoi, Katalunia, EAE eta Nafarroako autonomia erkidegoak eta Andorrako Printzerria.

PLEren helburu nagusia Pirinioen garapenean laguntza ematea da bertako erronkak kontuan hartuz eta hango aberastasunak babestuz, eta herritarren bizi-kalitatea hobetzeko asmoz. Haren kokapen geografiko eta politikoaren berezitasunagatik, PLEk hainbat legedi jaso behar ditu eta erakunde askorekin lan egin behar du (Estatuak, Frantziako toki-erakundeak, autonomia erkidegoak eta gainerako eragile publiko eta pribatuak). Testuinguru horretan, trukerako gune bihurtzen da alor hauetan arazo komunak konpontzeko helburuarekin: garraioa, prestakuntza, ikerketa, ondarea, garapen iraunkorra, turismoa eta beste batzuk; horretarako, kideek gaien araberako batzordeetan lan egiten dute. Gainera, proposamenak sortzeko gune da, ukitzen duten gaietan estatuko eta Europako eztabaidetan eragina izan dezan.

PLEri bultzada berri bat emateko asmoz, kideek 2005ean mugaz gaindiko lankidetzarako administrazio arteko hitzarmen bat sinatu zuten eta, horri esker, PLEren Partzuergoa eratu zen.

Izaera juridikoari esker, Partzuergoak hainbat alor garrantzitsutan eskumenak eta ardurak izan ditzake, esaterako: Europako programen kudeaketa haren finantzaketan, bai eta proiektu komunak abian jartzeko ere. Gaur egun, 2014-2020 epeko Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzarako Programa Eragilea (POCTEFA) Kudeatzeko Aginpidea da.

Gogora ekarri behar da Nafarroa lehen deialdi honetan hautatutako proiektuen erdietan dagoela ia. Zehazki, 25 proiektuk bazkide nafarrak dituzte eta haiek egikaritzeko 8,7 milioiko diru-laguntza dute, Eskualde Garapeneko Europako Funtsetik jasotakoak.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa