(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak adierazi du Nafarroak Marista Urdinek Alepon egindako lana aintzatesten duela ostirala, 2016.eko abenduak 2


Georges Sabe Anaiari emandako  Elkartasunaren "Nafarroa" Nazioarteko Sariaren banaketa-ekitaldiko buru izan da


Transcripción textual del video

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek Elkartasunaren XIV. "Nafarroa" Nazioarteko Saria eman dio gaur eguerdian Georse Sabe anaiari Alepoko (Siria) "marista urdinen" izenean, gatazka armatuko zonaldean gerraren ondorioz kaltetutako pertsonei laguntzen egindako lanagatik. Ekitaldian, halaber, Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparra izan da, Laborak Kutxako presidente Txomin García Hernández eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollo.

2016ko Nafarroako Elkartasunaren saria

Uxue Barkos, Georges Sabe eta Txomin García Hernández. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek Elkartasunaren XIV. "Nafarroa" Nazioarteko Saria eman dio gaur eguerdian Georse Sabe anaiari Alepoko (Siria) "marista urdinen" izenean, gatazka armatuko zonaldean gerraren ondorioz kaltetutako pertsonei laguntzen egindako lanagatik. Ekitaldian, halaber, Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparra izan da, Laborak Kutxako presidente Txomin García Hernández eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollo.

Bere agerraldian, Barkos Lehendakariak Gobernuaren izenean eta Nafarroako herritar guztien izenean eskerrak eman dizkie "Marista Urdinen familia guztiarekin batera Alepon egiten duzuen lanagatik eta lan hori aintzatetsi nahi dizuegu. Egia esan, ohore handi bat da guretzat zu hemen gurekin izatea, eta gainera, zure egonaldi labur honetan gure lurraldearen babesa eta elkartasuna nabari dezazun nahiko nuke".

Halaber, "Laboral Kutxak duen erantzukizun sozialerako sena" eskertu du, eta haren adibideetako bat da Elkartasunaren "Nafarroa" Nazioarteko Sari hau; haren ibilbideari eta edukiari esker, hainbat kausa sozial eta bertako protagonistak ezagutarazi dira, eta beraien ezinbesteko partaidetza gabe ezinezkoa izango zen. Eta gaur elkarrekin proposatzen duguna gure munduak bizi duen drametako bat gogoratzea da, duten guztia ematen ari diren pertsona guztiak omentzea eta haien lana ahanzturan gera ez dadin".


Elkartasunaren Nafarroa Saria

Georges Sabe ekitaldira bertaratutako guztien aurrean hitz egiten. ( irudia handitu )

Gogoratu ondoren "gerrak 300.000 pertsona baino heriotza gehiago eragin dituela, milioi eta erdi baino gehiago zauritu, Siriako 5 milioi biztanlek atzerrian bilatu dutela babesa, eta 7 milioi baino gehiagok beren etxeak utzi behar izan dituztela herrialde bereko beste hiri edo herri batzuetan bizitzen jartzeko", Lehendakariak esan du egungo Alepo lehen izan zenaren antzik ez duela; herrialdeko hiri handiena eta bihotz ekonomikoa izan zena, eta azaroan airez egindako eraso bortitza gogora ekarri du, "egoera horrek europar modura ematen digun lotsa" erakusteko. "Bost urteko gerraren gordintasunak ez zuen Europako kontzientzia piztu, harik eta iazko iraileko egun batean Aylan Kurdiren irudi bat gure etxeetara heldu zen arte (Turkiako hondartza batean hilik zegoen hiru urteko haurra). Harrezkero, Europako erakundeek eta bertako estatuko kideek ere ez diote behar bezala erantzun Siriak bizi duen barne-egoerari, eta ezta beraien mugetatik kanpo errefuxiatuta dauden biztanleei ere".

"Gaur Marista Urdinei banatzen diegun saria oraintxe esan dizuedanarekin kontrastatzen duen aitortza bat da –esan du aurrerago Uxue barkosek–. Gatazka armatuaren ondorio larriak arintzeko duen etengabeko inplikazioa aitortzen du, eta bakearen nahiz bizikidetzaren aldeko jarrera irmo batetik aitortza eta identitate kolektiboari erreparatu gabe".

"Herrialdearen barnean, ekintza humanitario siriarra nahiz nazioartekoa, gutxieneko segurtasun-neurri batzuei jarraituz egin behar da", adierazi du Lehendakariak. "Alde horretatik, Nazio Batuek lan humanitarioa errespetatzeko egindako deia premiaz bete beharrekoa da. Gainera, adiskidetzeko lana, berandu baino lehen ezartzea espero dut, egiaren, justiziaren eta erreparazioaren printzipioei jarraiki egin beharko da". Puntu horretan, Uxue Barkosek Anaia Urdinen lanaren garrantzia azpimarratu du, Georges Sabe Anaia haien ordezkari izanik. "Miresgarriak dira –esan du– ahulenen alde egiten duzuen lana, besteek duten sufrimenduarekiko dituzuen gupidaren balioak, talde sozial ezberdinen arteko baterako kontziliazio eta laneko balioak, eta nola ez, zuen biziraupen bera eta indarkeriarik gabeko zuen borroka segurtasun oso gutxiko testuinguru batean. Horregatik guztiagatik miresgarriak zarete eta, gainera, gatazka konpondu eta haren ondorioak arindu daitezkeelako itxaropena zabaltzen duzue".

Errefuxiatuta dagoen biztanleria

Errefuxiatuta dagoen biztanleriari dagokionez, Lehendakariak azpimarratu du nazioarteko komunitateak bi erronka dituela aurretik: "Alde batetik, inguruko herrialdeetan Nazio Batuek artatutako kanpamentuei eustea beraien agentzia humanitarioen eta nazioarteko GKEen bidez, eta haientzat urterik urtera ekarpen gehiago eskatzen ari da bertan hartuta dauden milioika pertsonak artatzeko dauden baliabide urriak areagotu daitezen. Bigarren erronka, lehenengoaren ondorio zuzena eta zeharkakoa, Europar Batasunak aurre egion behar dion errefuxiatuen krisia izenekoa, eta bere zimenduak kolokan jarri dituena errefuxiatuei erantzun bateratua, arina, bizkorra eta duina emateko gai izan ez delako; errefuxiatuek gerratik ihestean Europako mugen barnean babesteko erbesteko lur batera iristen saiatu dira".

Bestalde, Lehendakariak "Europako txoko txiki honen, Nafarroako herritar eta erakundeen konpromisoa" erakutsi nahi izan du, "Siriako krisi humanitarioarekiko duen konpromisoa: hala, Errefuxiatu Palestinarren Nazio Batuen Agentziaren bidez (UNRWA) ekintza humanitarioak babestu dira Siriako hainbat hiritan 2013, 2014 eta 2016 urteetan, 390.000eurorekin. Bestalde, Jordaniako errefuxiatu siriarren kanpamentuei eusten lagundu zaie UNICEFi emandako babesarekin 2102an eta 2015ean (120.000 euro); Libano, Egipto eta Turkiako errefuxiatu siriarren kanpamentuetarako, Gosearen aurkako Ekintzari babesa emanez 2012, 2013 eta 2016 urteetan (380.000 euro). Konpromiso hori estatu espainiarreko errefuxiatu eta iheslarien nazioarteko babes-programan izandako partaidetzarekin ere gauzatu da; hala, Nafarroako Gurutze Gorriarekin eta Errefuxiatuari Laguntzeko Espainiako Batzordearekin (CEAR) lankidetzan ari gara errefuxiatuak artatzeko programan, eta haien artean dago Siriako gerratik ihes egindako zenbait pertsona eta familia".

Bere agerraldia amaitzean, Lehendakariak Anaia Urdinen lana "Siriako gazteekin egindako hezkuntza-arretarena eta ekintza sozialarena izan dadila laster" desiratu du, "eta beraien bakearen nahiz kontziliazioaren balioak herrialdean zehar zabaldu ditzatela".

Laparra lehendakariordeak, berriz, gogora ekarri du edizio honetan saria aho batez Siriako Marista Anaiei ematea erabaki zela, "Siriako gerrak gehien kaltetutako zonalde batean, Alepon, egindako lana aintzatesteko"; Marista Anaiak 1904tik izan dira bertan. "Gerra hasi zenean –esan du kontseilariak– Marista Anaiek Alepon jarraitzeko erabakia hartu zuten eta beraien lana gatazka armatutik ihes egindakoak artatzera bideratu zuten, gero eta handiagoa bihurtzen ari zen kolektiboa. Hala sortu zen "Marista Urdinak" izeneko taldea, fededun-komunitate batek eta 50 boluntariok baino gehiagok osatutako taldea. Lana kristauek "Djabal Al Sayde" (Ama Birjinaren muinoa) eta musulmanek "Cheikh Maksoud" deitzen duten auzo batean egiten dute, Alepo iparraldean, eta herrialdeko barneko iheslari askoren helmuga da, muga alderako pasabideen eta Turkiako errefuxiatuen kanpamentuen artean dagoena; Alepoko herritarrak artatzeko lan egiten dute ere, talde armatu ezberdinen arteko erdian etxeak dituztenei arreta emateko".

Lehendakariordeak gogoratu duenez, "beraien ekintzaren bidez edateko ura, elikagaiak banatzeko sarea martxan jarri ahal izan dira ("Mendiaren otarra" Djabal Al Saydé-tik ihes egindako familia kristauentzat; "Marista Urdinen Otarra" ihes egindako familia musulmanentzat edo "Jainkoaren Belarriaren Otarra" ihesean egon gabe eskasia handiak dituzten familientzat), "esne-tanta" programa 10 urtetik beherakoentzat edo bularreko haurrentzat; material-banaketa eta lehen mailako tresnak; iheslariak egoteko leku bat ematea; "Gerran zauritutako zibilak" proiektua jaurtigai, mortero edo balen bidez zauritutako jendea artatzeko Alepoko San Luis ospitalean; edo hezkuntzako zenbait proiektu".

Lehendakariordeak azkenik azpimarratu du "garapenerako lankidetzaren aldeko apustua egiteak" garrantzia handia duela, "mundu guztiko giza eskubideak errespetatzearen alde borrokatzeko. Alde horretatik, Nafarroan nahiz Espainian lankidetzan izandako murrizketa handien egoerari buelta emateko bide luzea izan arren aurretik, politika soziala oro har eta gobernua egiten ari dena baino ahalegin handiagoa egiten ari gara; hala, lankidetzarako aurrekontua % 58 handitu dugu bi urtetan; departamentu guztiarena eta gobernuarena, berriz, % 24 eta % 9,7 izan da, hurrenez hurren".

Georges Sabe pozik agertu da ekitaldi honetan bere herriaren eta Alepoko Marista Urdinen ordezkari izan delako. Gerraren eztanda aipatu ondoren, hirian geratzeko erabakia hartu zutela esan du besteei laguntzeko eta solidarioak izateko, kontuan hartuz gaur egun pobreziaren atalasearen azpitik Alepoko biztanleen % 80 bizi dela. Nafarroako Gobernuaren aintzatespenak eta sariak –aipatu du – elkartasun, hezkuntza eta garapeneko misioan egiten ari diren lana berresten dute.

Saria jaso baino egun bat lehenago, Georges Sabek bere esperientziaren gainean hitz egin zien Iruñeko Maristas ikastetxeko eta Navarro Villoslada BHIko ikasleei.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa