(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak 2016rako lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute asteazkena, 2016.eko abenduak 7

Foru Gobernuak 96.100 euro jarriko ditu Euskal Corpus Ekonomikoari nahiz Onomastika eta Toponimiari buruzko lanak finantzatzeko, bai eta Mendaur bildumarako ere

Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok eta Euskaltzaindiaren lehendakari Andres Urrutiak hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean, eta Foru Gobernuak egindako 96.100 euroko ekarpen bat jasotzen da bertan, "Euskaltzaindiarekin Akordioa" izeneko partidaren kargura.

Nafarroako Gobernuak, Euskarabidearen bidez, eta Euskaltzaindiak elkarrekiko lankidetzarekin jarraitzen dute 2016an zenbait kultur proiektu egiteko. Xede horretarako, bi erakundeek hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean Nafarroako Jauregian eta, haren bidez, lankidetzarako oinarri orokorrak finkatzen dira eta bi erakundeen konpromiso-markoa arautzen.

Dokumentuak 96.100 euroko Foru Gobernuaren ekarpen bat jasotzen du, eta hura Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok eta Euskaltzaindiaren lehendakari Andres Urrutiak izenpetu dute. Zehazki, laguntza hiru proiektu finantzatzeko erabiliko da:

Euskaltzaindiarekin hitzarmena

Hitzarmena sinatu ondorengo taldeko argazkia. ( irudia handitu )

1. Euskal Corpus Onomastikoari buruzko lana, eta gastuek 65.168,56 euroko aurrekontua dute.

Euskaltzaindiarekin hitzarmena

Ollo kontseilaria eta Andrés Urrutia. ( irudia handitu )

2. Onomastika eta Toponimia lanak. Sinatutako hitzarmenak aipatzen du, Nafarroako euskarazko hizkuntz arauei nahiz toponimiari buruzko txostenak egitea Euskaltzaindiaren ardura izango dela. Arrazoi horiekin Nafarroako Gobernuak eskatutako txostenak egingo ditu erakunde horrek. Lan horietarako, 12.000 euroko aurrekontua izango da.

3. MENDAUR bilduma: Amiküze eskualdeko euskara liburuaren argitalpena. Gastuen aurrekontua: 18.931,44 euro.

Hitzarmen hau sinatzeko unean Jarraipen Batzorde bat sortuko da, eta Euskarabideko eta Euskaltzaindiako ordezkariek osatuko dute.

Euskaltzaindiaren sortzailea

Nafarroako Foru Aldundia Euskaltzaindiaren sortzaileetako bat izan zen 1918an euskara garatzeko asmoz.

Harrezkero, Nafarroako Gobernuaren eta Euskaltzaindiaren arteko harremana etengabea izan da eta, horri esker, kultur erakundearen bultzada nahiz laguntza izan duten hainbat ekimen abian jarri ahal izan dira. Gaur sinatutako hitzarmenaren bidez, Gobernuak erakunde horri urte horretara arte ematen zizkion laguntza ekonomikoekin jarraitzeko aukera izango da; horrenbestez, Euskaltzaindiak euskararen garapenari eta araudiari lotutako ikerketako nahiz dibulgazioko lanak egiten jarraitu ahalko du.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa