(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iazko urtean Nafarroan trafiko-istripuetan hildako lau pertsonatatik bat motoan zihoan astelehena, 2017.eko urtarrilak 2


2016. urtean guztira 25 hildako izan dira, 2015ean bezala, eta, beraz, serie historikoko daturik onenarekin berriro itxi da urtea


Iazko urtean 25 lagun hil dira Nafarroan trafiko-istripuetan, 2015eko kopuru bera, serie historikoko daturik onena izandako urtekoa, Nafarroako Gobernuko behin-behineko balantzean ikus daitekeenaren arabera.

Horietatik 19 Nafarroako errepideen sarean gertaturiko istripuetan hil ziren, eta hori datu hauek zenbatzen direnetik jasotako kopururik txikiena izan da. Beraz, 2016. urtea, "Nafarroako errepideetan hildako gutxien izandako urte historikoa" izan da, Barne Zuzendaritza Nagusitik adierazi moduan. Gainerako hildakoak, 6 pertsona, hiri barruko bideetan hil ziren.

Hildako pertsona guztietatik %48ak (12 hildako) ibilgailuan edo furgonetan bidaiatzen zuen eta %24ak (6) motozikletan. Beste %24a oinezkoak ziren (6) eta %4 (1) kamioi barruan zihoan. 2016an, ez da txirrindularien edo nekazaritzako ibilgailuak erabiltzen zituztenen heriotzarik izan.

2015eko datuekin alderatuta, motor-gidarien kopurua igo egin da, motoan zihoan pertsona batek bakarrik bizitza galdu baitzuen urte hartan. Bestalde, turismo edo furgoneta barruan zihoazen 17 lagunek galdu zuten bizia, sei oinezko hil ziren eta nekazaritzako ibilgailuarekin lanean zebilen lagun bat.

Istripuek gora egin dute orain gehiago sartzen baitira datu-basean

Nafarroako Gobernuaren behin-behineko balantzearen arabera, guztira 4.541 trafiko-istripu izan dira 2016an, 2015ean baino %21,7 gehiago (3.730 istripu orduan). Batik bat hiri barruko bideetan gertatu dira istripu gehiago, beste %43,6. Hala ere, Barne Zuzendaritza Nagusiak adierazi du istripu-kopuruaren igoera hori gertatu dela ez hainbeste bideetako ezbehar-kopurua gehitzeagatik, baizik eta gaur egun Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren (Arena 2) datu-basean erregistro gehiago sartzen dituztelako Nafarroako udaltzainek.

Halaber, Barne Zuzendaritzak nabarmendu du erregistraturiko istripuen kopuru handiago horrek eragin zuzena duela ondorioetan; alegia, zauritutako pertsona gehiago jasotzen dira datu-basean. 2016. urtean, 134 larri eta 799 arin erregistratu ziren.

 

Datuak sexuaren, adinaren eta asteko egunen arabera

2016an, Nafarroako trafiko-istripuetan hildako pertsonen %84 gizonak ziren eta %16 emakumeak. Aipatzekoa da bizia galdutako gidari guztiak gizonezkoak zirela, eta, Foru Erkidegoko gidarien errolda osoaren arabera, sexuari erreparatuta gizonezkoak %60 dira eta emakumezkoak %40.

Adinari dagokionean, hildako gehienak 25 eta 44 urte artekoak izan ziren (9 hildako) eta 64 urtetik gorakoak (beste 9). Ondoren, 45 eta 64 urte artekoak aurkitzen dira (6) eta, jarraian, 14 eta 24 urte artekoak (1). 2016. urtean, ez zen 14 urtetik beherako pertsonarik hil.

Trafiko-istripuetan hildako gehien izandako asteko eguna igandea izan zen (5) eta, ondoren, asteartea, asteazkena, osteguna eta ostirala (4 horietako bakoitzeko) eta astelehena eta larunbata (2 egun bakoitzeko).

Martxoan bost hildako izan ziren (%20); urtarrilean lau (%16) eta uztailean beste lau (%16). Apirilean, abuztuan, irailean eta abenduan bi hildako izan ziren trafiko-istripuetan; otsailean, maiatzean, ekainean eta azaroan, aldiz, bat. Urrian ez zen trafiko-istripuetan hildakorik izan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa