(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak %30 gehitu du Turismorako jarritako aurrekontua, eta proiektu estrategiko bat abian jarri du ostirala, 2017.eko urtarrilak 20


Barkos Lehendakariak FITURREN nabarmendu du kultura aldetik adimentsua eta iraunkorra, irekia eta inklusiboa den lurraldearen aldeko apustua


Nafarroako eguna Fiturren 2017

Barkos Lehendakaria ekitaldian bertaratutakoei azalpenak ematen. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakariak, Uxue Barkosek, Nafarroak FITURREN goizean egindako ekitaldi instituzionalean nabarmendu du Foru Erkidegoak iaztik %30 gehitu duela Turismorako jarritako aurrekontua, eta proiektu estrategiko bat abian jarri duela, Nafarroako ekonomian eta gizartean duen tarte eta garrantzia estrategikoa ematen diona, proiektu parte-hartzailea eta orekatua, esandakoaren arabera, etorkizunera begira urratsak markatuko dituena.

"Baina, eta batez ere, benetan harro gaude Nafarroako turismoak bere lekua hartu duelako Erkidegoaren egitura eta estrategia ekonomiko eta sozialaren barnean", esan du Barkos Lehendakariak. S3-n duen espazioa eta protagonismoa azpimarratu nahi izan ditu, Nafarroako Estrategia Adimentsua, Nafarroako sektore giltzarriak jasotzen dituen plana. "Eta hori egingo du –gehitu du- turismoak hazteko gaitasuna duelako eta errentagarritasun ekonomikoa eta soziala eskaintzen dituelako".

Jarraian, Lehendakariak turismoaren zeharkako jardueraren izaera azpimarratu du. "Ekonomia eta enplegua da, ondarea, gizartea eta kultura. Eta, aldagai horiek guztiak jokoan jartzen dituenez, Nafarroa kanpora proiektatzen laguntzen digu. Baita pentsatzen ere. Modu horretan, hausnarketa kolektibo eta estrategiko horren ondorioz, Nafarroako Gobernuak etorkizuneko lurraldearen eredua zutik jartzeko egiten duen apustua adierazten eta islatzen du, ziurrenik sektore gutxi batzuek bezala, gazteak oinarri hartuta eta dikotomia faltsuak gainditzeko gaitasunarekin, globala edo tokikoa, beltza edo zuria edo teknologikoa edo gizatiarra edo apokaliptikoa edo integratua esaten diguten horiek, hain zuzen".

"Dikotomia horiek barnean hartzen eta gainditzen dituen lurralde-ereduaren aldeko apustua egiten dugu guk", ziurtatu du Uxue Barkosek, "Kultura aldetik, adimentsua eta iraunkorra den Lurraldea deituriko Nafarroaren aldeko apustua. Lurralde irekia, inklusiboa, landa eta hiri arteko orekarekin, nafarra izatearen modu ezberdinak errespetatuaz. Zentzu zabalean ulertuta, prestakuntza teknologikoa zein gizatiarra oso baliagarriak dituena. Halaber, lehiakortasuna bultzatuko da sormen-inguruneetan. Globala eta tokikoa ez dira bateraezinak izango, eta, azkenik, Nafarroako gizarte osoa iraunkortasunaren, ingurumenaren, kulturaren eta gizartearen gainean sentsibilizatzearen aldeko apustua burutuko da. Belaunaldien arteko ituna, gazteengan eta etorkizunean pentsatuaz. Egoera horretan, turismoak eta Nafarroak asko dute esateko. Eta ze hobeto gai hau jorratzeko FITURREN edizio hau baino; izan ere, turismo iraunkorraren aldeko apustua egiten du; hain zuzen ere, Turismo Iraunkorraren Urtea izango den urte honetan".


Fitur 2017

Nafarroako pabiloiaren ikuspegia ekitaldi instituzionalean ( irudia handitu )

Ondoren, Lehendakariak stand-aren gaia aipatu du: "Nafarroa eratzen duten bideak; Nafarroa ezagutzeko hamaika modu". "Iparretik hegora eta ekialdetik mendebaldera –esan du-, Nafarroa natura, kultura eta historia da. Batuketa horri esker, Foru Erkidegoa lurralde aproposa da ibilbideak, bideak eta bidezidorrak egiteko, tartean Donejakuerako Bidea protagonista handia izanik. Dakizuen moduan, Nafarroan frantsesa eta aragoiera batzen dira. Horrez gain, Mendi-ibilien Sarea dugu; hau da, erkidegoko altxor natural guztiak jasotzen dituzten ia 230 kilometro, basoak, ur-jauziak, ibaiko paseoak edo igoerak, gailurrak, hegaztiak behatzeko aukera, formazio geologikoak, mitologia, trikuharriak".

Uxue Barkosek, halaber, ondorengoa nabarmendu du: "landa-bideak, bide berdeak, Erriberako paisaia historikoak, edo Ederbidea eta Eurovelo bezalako proiektu berriak, Europako hainbat herrialdek mugikortasun iraunkorraren alde egindako proiektua, Inaziotar Bidea. Baliabide horiek ezinbesteko hitzorduak dira erromes, ibiltari eta txirrindularientzat". "Ibiltzea edo lurralde bat bizikletan egitea ez da berriketako gauza –esan du-. Kirola da, baina, aldi berean, askoz ere gehiago da. Gizarte garaikidearen zorigaitzentzat "antidotorik" onenetarikoa da. Bideak sokak bezala dira, gure geografia eta gure kultura kolektiboki ehuntzeko eta egituratzeko lotzen direnak; gainera, geure burua eta besteak deskubritzen eta aurkitzen laguntzen digute".

Azkenik, Barkos Lehendakariak azpimarratu nahi izan du Juan Mari Feliú, Carlos Aurensanz edo Gloria Gaztelu bezalako pertsonen erreferentzia; "gure paisaiak, gure historia, gure jendeak, batzuetan kosta ahala kosta, begiratzeko eta ulertzeko eta bisitatzen gaituztenak hartzeko moduaren zaindari arduratsuen eta eskuzabalen belaunaldiak eta belaunaldiak ordezkatzen dituzte. Aurten, ospatu egiten dugu eta saritzen ditugu. Halaber, aberastasun horri eusteko eta etorkizuneko bide berri horiek sortzeko konpromisoa hartzen dugu".

 

Beste esku-hartze batzuk

Ekitaldi instituzionalean zehar, Garapen Ekonomikoko lehendakariordea den Manu Ayerdik ere esku hartu du, Nafarroa egiten duten bideak, ondare-legatu bezala ulertuta, urte askotan zaindu dituzten elkarteen, taldeen eta pertsonen ordezkariekin batera. 

Modu horretan, Tuterako Carlos Aurensanz idazleak Erriberako paisaia historikoak aipatu ditu, Juan Mª Feliúk Nafarroa bidexken bitartez nola ezagutu azaldu du, eta Done Jakue Bideko Garesko Lagunen Elkarteko kideak, Gloria Gazteluk, ibilbide horrek Foru Erkidegoko arterako, kulturarako eta ondare historikorako duen garrantziaz hitz egin du.

 

Ekitaldia amaitzeko, "Caminos, cruces, cuerdas y nudos" dantza, musika eta poesia ikuskizuna izan dugu, Helena Lizari eta Laida Aldaz dantzarien eskutik. Silvia Munárrizek eta Mikel Casanellasek txalaparta jota, bideek lurralde bat eratzeko eta lurralde hori ezagutzea errazteko duten garrantzia antzeztu dute.

Azkenik, Cadreitako Marisol Jatetxeak Nafarroako gastronomiako honako hauek bezalako osagaiekin egindako pintxoak eskaini ditu; besteak beste, zainzuriak, Erronkariko eta Idiazabalgo gaztak, olioa, ziazerbak, borrajak, potxak, pikillo piperrak, txistorra, odolkia, txekorra eta arkumea.

 

2016, urte ona

2016. urteak balantze ona utzi du Nafarroako turismoarentzat. Azarora bitarte bildutako eta Garapen Ekonomikorako Departamentuak jasotako datuen arabera, urtetik urterako aldaketa positiboa izan da bidaiarien kopuruari dagokionean (1.319.106 lagun, 2015eko denboraldi berean baino %8,2 gehiago) nahiz igarotako gau-kopuruari dagokionean (2.800.425 gau, %9,9 gehiago).

Hilabeteko batez besteko egonaldia, urrira bitarte, 2,12 egunekoa izan da turista bakoitzeko, 2015ean baino %1,5 gehiago. Ostatu-motari erreparatuta, nabarmen gehitu da hoteletako (%11 gehiago), apartamentuetako (%11,2), landa-etxeetako (%6,8) eta aterpetxeetako (%0,3) okupazioa. Kanpinetan, aldiz, okupazioa %17,3 jaitsi da, okupazioa partzelaka hartuta, baina plazak kontuan hartzen baditugu, %8,3ko igoera izan da.

Turisten jatorriari dagokionez, estatuko nahiz nazioarteko bidaiariak gehituz joan dira, %8,1 eta %8,4, hurrenez hurren. Estatukoen %15,63 Madrilgoak izan dira, %14,35 euskaldunak, %11,29 kataluniarrak eta %7,58 nafarrak. Bestalde, atzerritar turistak bidaiarien laurdena baino gehiago izatera iritsi dira; zehazki, %27,5. Ildo horretan, erromesei dagokienean, %70 baino gehiago atzerritarrak dira, 2015ean baino %7,8 gehiago.

Azkenik, enplegua aintzat hartuta, sektore turistikoan aurreko urtean baino lanpostu gehiago sortu dira. Modu horretan, ostatu-zerbitzuetan, janari eta edari zerbitzuetan eta bidaia-agentzietan eta Nafarroako operadore turistikoetan, azarora bitarte hileko batez beste 17.155 pertsona egon dira Gizarte Segurantzan alta emanda, aurreko urteko batez bestekoa baino %5,9 gehiago.

 

Nafarroako stand-a FITURREN

Nafarroako stand-a (9C13) 500 metro karratukoa da, eta Foru Erkidegoak bisitariei eskaintzen dizkien bide ezberdinak ditu protagonista: Done Jakue Bidea, Inaziotar Bidea, bide berdeak, ibilbide handiak, e.a. Stand-a diseinatzeko eta muntatzeko lana Eventos Zunzarren enpresari esleitu zitzaion 159.879 euroren truke (BEZ barne). Stand-a Foru Gobernuak 2017an parte hartuko duen honako azoka hauetarako ere erabili ahal izango da: Iruñeko Navartur, Lyon-go Mahana aretoa (Frantzia), Bartzelonako B-Travel Turismo Aretoa edo Bilboko Expovacaciones.

Bisitariak, irudi deigarrien eta bide ezberdinen bitartez, Nafarroako geografiako txoko ezberdinetara eramaten dira, historia, tradizio, kultura, jai eta aberastasun monumental, natural eta gastronomikoan barrena gidatzearekin batera. Urbasako pagoen basoa, Iñaki Tejerina argazkilariarena; Galipentzuko bat-batekoa, Patxi Urizena; Orhi Gailurra jaisten ikusten den irudia, Javier Camposena; Iruñeko erraldoiak, Mikel Goñirena; eta, Torres del Ríoko Hilobi Santua, Javier Camposena. Horiek guztiak Nafarroak paisaia aldetik duen barietatea erakusten dute, Nafarroa eratzen duten bide guztiak eginez aurkitu daitekeen guztiaren pintzelkada moduan.

Stand-aren egiturari dagokionean, bi gune ditu bereiztuta: alde batetik, publikoari informazioa emateko eta aurkezpenak egiteko gunea (aurten, lehen aldiz, arreta orokorreko zonan egiten dira); eta, bestetik, gune pribatua, laneko bilerak egiteko eta dastatzeetarako eremuarekin, sektore turistikoak bere gonbidatuekin lan egiteko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa