(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 420.000 euro bideratuko ditu enplegurako laguntzak kudeatzeko sistema informatiko berri batera asteazkena, 2017.eko martxoak 1


Inbertsio horiek Nafarroako Enplegu Zerbitzua-Nafar Lansare teknologikoki modernizatzeko prozesuaren barruan sartzen dira; 2017rako aurrekontua 505.000 eurokoa da guztira


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaurko lansaioan baimendu du bi urtetan 420.000 euroko inbertsioa egitea, Nafar Lansareak (Nafarroako Enplegu Zerbitzua) egiten dituen enplegurako laguntzen deialdiak kudeatzeko eta horien jarraipena egiteko sistema informatiko berria gara dezan.

NEZ-NL organismoak enplegurako laguntzak kudeatzeko sistema informatiko berria garatuko du.

Nafarroako Gobernuak gaurko lansaioan baimendu du bi urtetan 420.000 euroko inbertsioa egitea, Nafar Lansareak (Nafarroako Enplegu Zerbitzua) egiten dituen enplegurako laguntzen deialdiak kudeatzeko eta horien jarraipena egiteko sistema informatiko berria gara dezan.

Maria Solana Gobernuko bozeramaileak Gobernuaren lansaioaren ondorengo prentsaurrekoan azaldu duen bezala, inbertsio hori Eskubide Sozialetako Departamentuaren mendeko Nafar Lansare zerbitzuaren modernizazio teknologikoko prozesuaren barruan sartzen da; zerbitzu horren informatikara bideratutako aurrekontua nabarmen igo da 2015etik (105.000 euro) 2017ra (505.000 euro).

Faseka ezarriko da tresna berri hori, eta 2019ko lehenengo seihilekoan egongo da erabat ezarrita. Gaur egun, hainbat aplikazio eta programaren bitartez egiten da laguntza horien kudeaketa informatikoa: Access, Word edo Excel. Zatiketa horrek zaildu egiten du laguntzen jarraipena egitea edo laguntza horiei buruzko informazioa eskuratzea.

Nafar Lansare zerbitzuak uste du jarduketak edo programak eraginkorrak izateko eta horien inpaktua ezagutzeko, ezinbestekoa dela emaitzak kuantitatiboki neurtzea eta jarraipen bat egitea; eta horretarako ezinbestekoa da laguntza guztien kudeaketa homogeneoa egitea ahalbidetuko duen sistema bat, informazioa herritarren eta organismoaren beraren eskura jarriko duena, kudeaketa gardena egin ahal izan dadin.

Bulkada teknologiko horrek eskatzen dituen beharrak definitzeko, Nafar Lansarek Informatikako Zuzendaritza Nagusiaren laguntzarekin diseinatu du tresna hori; halaber, inguruko erkidegoetako enplegu zerbitzuekin hainbat batzar egin ditu –hala nola Euskadi, Aragoi eta Errioxa–, informazioa elkartrukatzeko eta jardunbide egokiak partekatzeko helburuz.

Lan-orientazioa 

Enpleguaren arloko laguntzak kudeatzeko sisteman hobekuntzak egiteaz gain, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak beste 240.000 euroko inbertsioa egingo du trebakuntzako ekintzen jarraipenarekin lotutako hobekuntzetan eta "Orientasare" aplikazio berriaren garapenean.

Azken tresna horrek ahalbidetuko du pertsona bakoitzarekin lan-orientazioaren arloan egindako ekintzak ezagutzea, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzurako zerbitzu hori eskaintzen duten erakunde guztien esku jarriko da. Aplikazioak bermatzen duen "trazabilitateari" Esker, orientazioko ekintzak arrazionalizatuko dira, eta pertsona berari zerbitzu bikoiztuak ematea saihestuko da.


Laguntzak eta diru-laguntzak

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak, Nafar Lansarek, 20 bat laguntza eta diru-laguntza mota kudeatzen ditu enpleguaren arloan; besteak beste, enplegu autonomoa sustatzeko laguntzak, kontrataziorako pizgarriak, Enplegu Zentro Bereziei eta Gizarteratzeko Enpresei ematen zaizkien laguntzak, enpresa arruntek ezgaitasunak dituzten pertsonak kontratatzeko laguntzak, ekonomia soziala sustatzeko laguntzak, etab.

25,56 milioi euroko zenbatekoa guztira (2016an, 21 milioi euro inguru). 2017an, 54,4 milioi euroko aurrekontua du organismo autonomoak, 2016an baino % 17 gehiago; 46,53 milioi euroko aurrekontua izan baitzuen orduan.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa