(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Bakeari, Bizikidetzari eta Giza Eskubideei buruzko II. Jardunaldiak antolatu ditu martxoaren 23tik apirilaren 6ra arte astelehena, 2017.eko martxoak 13


Baluarten zine-foruma, antzerkia eta musika, mahai-ingurua eta hitzaldia egongo dira; sarrerak doan izango dira, eta datorren asteartetik aurrera eskura daitezke


Jardunaldien kartela ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Bakeari, Bizikidetzari eta Giza Eskubideei buruzko II. Jardunaldiak antolatu ditu; martxoaren 23tik apirilaren 6ra izango dira ekintzak, eta lau proposamen egin ditu, pertsonen duintasunagatiko errespetuari eta Giza Eskubideen defentsari buruzko hausnarketa sustatzeko artearen adierazpen-indarraz baliatzen direnak.

“Bizikidetza erein. Begiratu bat artearen bidez” leloarekin, biktimekiko eta haiek egia ezagutzeko, justiziarako eta ordaina jasotzeko duten eskubidearekiko elkartasunetik, bakearen kultura sustatzea eta bizikidetzarako eta adiskidetzerako prozesuak bultzatu nahi ditu, elkarrizketan, errespetuan eta irtenbideen bilaketa partekatuan oinarrituta.

Jardunaldien egitarauan zine-foruma, antzerkia eta musika, mahai-ingurua eta Alepotik (Siria) bideo-txat bidez egingo den hitzaldia jasotzen dira; Baluarten (Iruña) izango dira ekintza horiek guztiak, martxoaren 23an, 30ean, apirilaren 1ean eta 6an, 19:30ean, doaneko sarrerarekin. Saio horietara joateko gonbidapenak datorren hilaren 14tik aurrera, asteartea, jaso ahal izango dira leihatilan; pertsona bakoitzeko lau gonbidapen gehienez.

Zine-foruma, antzerkia eta musika, mahai-ingurua eta hitzaldia

“Mariposas en el Hierro” filmarekin emango zaie hasiera jardunaldiei martxoaren 23an, osteguna. Indarkeria modu askotako biktima izan diren emakumeek testigantzak jasotzen ditu filmak. Proiekzioaren ondoren, elkarrizketarako tartea egongo da, Bertha Gaztelumendi filmaren zuzendariarekin.

Martxoaren 30ean, osteguna, Gabriela Ybarrak, Ion Arretxek eta Luis Gardek parte hartuko dute “Biktimen eta bakearen defentsa literaturatik” izenburua daraman mahai-inguruan; beren azken lanari, beren esperientziari eta artetik eta literaturatik giza eskubideen defentsari egiten dioten ekarpena ikusten duten moduari buruz hitz egingo dute. Aingeru Epaltza iruindar kazetari, idazle eta itzultzaileak jardungo du moderatzaile.

“Sin adiós-Adiorik gabe” antzerki eta musika proposamena apirilaren 1ean, larunbata, izango da; Mireia Gabilondok eta Teresa Calok zuzendutako arte-muntaia da, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren programazioaren barruan aurkeztutakoa, indarkeria jasan zuten hiru lagunen bizitzan oinarritzen dena: Juan Manuel García Cordero, Mikel Zabalza Gárate eta Francisco Javier Cómez Elosegui. Indarkeria deslegitimatzeaz gain, batez ere erail zituzten pertsonen bizitzan oinarritzen da; familien parte-hartzea izan dute horretarako.

Apirilaren 6an amaituko dira jardunaldiak, bideo-txat bidez egingo den George Saberen “Buenos dias desde el cielo de Alepo” hitzaldiarekin; Alepoko (Siria) Marista Urdinetako anaia da Sabe, eta Nafarroako Gobernuaren 2016ko Elkartasunagatiko Nazioarteko Saria jaso zuena. SED Gobernuz Kanpoko Erakundeko lankidetzako teknikari Sara Aldabak ere hartuko du parte. Gerra-gatazken aurreko elkartasunari buruz, beren esperientziari eta Siriako egoerari buruz hitz egingo dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa