(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Enplegu sozial babestuari esker, 825 pertsona kontratatu zen 2016an, aurreko urteko bikoitza astelehena, 2017.eko apirilak 3


Kontratazioen % 90ean, Bermatutako Errenta jasotzen duten pertsonak izan dira onuradunak


Transcripción textual del video

Miguel Laparra Eskubide Sozialetako lehendakariordeak eta Gema Mañu Gizarteratzerako eta Gizarte-babeserako zuzendari nagusiak aurkeztu dute gaur goizean, prentsaurrekoan, 2016. urteko enplegu sozial babestuko programei buruzko txostena; ahultasun sozialeko egoeran zegoen 825 laguni eman diote lan-munduan sartzeko aukera programa horiek, eta horietatik % 90 errenta bermatua jasotzen zuten pertsonak ziren.

Gaur goizeko agerraldian, 2017rako deialdiaren berritasunei buruzko xehetasunak ere eman dituzte, eta enplegu sozial babestuko etorkizuneko deialdietarako proposatutako hobekuntzen berri ere eman dute, batez ere iraupen luzeko langabeei eta emakumeei zuzendutako neurriekin.

Miguel Laparra Eskubide Sozialetako lehendakariordeak eta Gema Mañu Gizarteratzerako eta Gizarte-babeserako zuzendari nagusiak aurkeztu dute gaur goizean, prentsaurrekoan, 2016. urteko enplegu sozial babestuko programei buruzko txostena; ahultasun sozialeko egoeran zegoen 825 laguni eman diote lan-munduan sartzeko aukera programa horiek, eta horietatik % 90 errenta bermatua jasotzen zuten pertsonak ziren.

Gaur goizeko agerraldian, 2017rako deialdiaren berritasunei buruzko xehetasunak ere eman dituzte, eta enplegu sozial babestuko etorkizuneko deialdietarako proposatutako hobekuntzen berri ere eman dute, batez ere iraupen luzeko langabeei eta emakumeei zuzendutako neurriekin.

Azkenik, jakinarazi dute Nafarroako Aldizkari Ofizialaren gaurko alean argitaratu dela gizarte-larrialdietarako laguntzak emateko eta gizarteratze-prozesuak babesteko Toki Erakundeei zuzendutako diru-laguntzen deialdia.

Enplegu sozial babestua

Enplegu sozial babestuko proiektuak garatzeko toki erakundeei bideratutako diru-laguntzen deialdiaren % 50 Europako Gizarte-funtsak finantzatzen du, Nafarroako EGF 2014-2020 Programa Operatiboaren bitartez. Helburua da bazterkeria egoeran dauden pertsonak aldi baterako kontratatzeko toki erakundeek sustatutako interes kolektiboko eta irabazi asmorik gabeko proiektuak bultzatzea. Besteak beste, lortu nahi dena da pertsona horiek, enplegu normalizatuaren, prestakuntzaren eta laguntasun sozialaren bitartez gizarteratzeko dituzten aukerak hobetuko dituzten ohiturak eta gaitasunak berenganatzea.

2016an, laguntza horiei esker, 44 mankomunitatek eta toki erakundek garatu dituzte enplegu sozial babestuko proiektuak; aurreko urtean baino sei gehiagok. Horrek esan nahi du Nafarroako ia udalerri guztiek izan dituztela era horretako proiektuak. Gainera, azpimarratu behar da eskatu duten erakunde guztiek jaso dutela diru-laguntza.

Laparra lehendakariordeak uste du "nabarmen geratu dela ekitaldi honetan" Enplegu Sozial babestuko proiektuak garatzearen aldeko apustua egin duela Eskubide Sozialetako Departamentuak; 7,63 milioi eurotik gorakoa izan da programen kostu osoa. Horrek esan nahi du Foru Gobernuak helburu horretara bideratutako kopurua 3.200.210 euro handiagoa izan dela 2015ean baino.

Gainera, lehendakariordeak nabarmendu du onuradun erakunde guztiek jaso dutela 2015eko deialdi arruntean baino kopuru handiagoa; aurrekontuaren batez besteko igoera % 173,23koa izan da.

Datu orokorrei erreparatuz gero, aurrekontuko partidaren % 73,48 erabiltzaileen kontrataziora bideratu da; % 18,21 proiektuen garapenean laguntzeko langileak kontratatzera, eta gainerako % 8,31 prestakuntza-ekintzetara.

Gainera, lehendakariordeak azaldu du enplegu sozial babestuaren aldeko apustuari esker, "kontratazioko proiektu garrantzitsuak" garatu ahal izan direla, Gizarteratzeko Errenta jasotzen duten pertsonei zuzendutako banan-banako gizarte-laguntasuneko metodologiaren bitartez. Horrela, % 400eko igoera izan dute mankomunitate eta udalerri batzuek (Cintruenigo kasu); beste hamarrek (Carcastillo, Corella, Lizarra, Etxarri, Irurtzun, Olite, Peralta, San Adrian, Ultzama eta Atarrabia) % 300eko igoera izan dute; hamaikak % 200 igo dute beren aurrekontu-esleipena; eta bederatzik, berriz, % 100etik gora igo duten euren aurrekontua, 2015. urtearekiko.

Era horretan, deialdi horri esker, 948 lagun kontratatu zen 2016an: oinarrizko gizarte zerbitzuen 825 erabiltzaile, eta 123 begirale eta laguntzarako langile. Horrek esan nahi du 2015ean baino % 49,73 gehiago izan direla kontratatu diren gizarte zerbitzuen erabiltzaileak.

Gizonezkoak baino emakume gutxiago

Kontratatutako 825 erabiltzaileen artean, gizonezkoena baino (% 54,42) ia 10 puntu txikiagoa izan da emakumeen portzentajea (% 45,58); horregatik, beharrezkoa da enplegu sozial babestuko proiektuetan emakumeen presentzia handituko duten diskriminazio positiboko ekintzak sartzea, 2017ko deialdian egiten den bezala.

Bestalde, kontratatutako pertsonen % 89 dira kontratatzerakoan edo programan sartu aurreko urtean errenta bermatua jasotzen zuten pertsonak.

2016an, % 52,56 igo da kontratazioen batez besteko iraupena; 2015ean, 3,52 hilabetekoa zen batez bestekoa eta, 2016an, berriz, 5,37 hilabetekoa. Horren arrazoia izan daiteke programaren aurrekontua handitu izana; bestalde, toki erakundeek urteko lehenengo hiruhilekoan dagoeneko bazekiten zer kopuru jasoko zuten eta, aurreko ekitaldietan, berriz, ekitaldi erdialdean jakinarazten zitzaien.

Gaur aurkeztutako txostenean aztertzen den beste aldagaietako bat da nola finantzatzen dituzten programak toki erakundeek. Betetze-mailei buruzko txostenetan Eskubide Sozialetako Departamentuari emandako datuen arabera, programa horien % 27,20 finantzatu dute Toki Erakundeek. Horrela, programetara bideratutako 7,63 milioi eurotik sei milioi jarri ditu Nafarroako Gobernuak eta 1,63 Toki Erakundeek.

Hala ere, kofinantzazio-portzentajea nabarmen aldatzen da erakunde bakoitzaren arabera. Iruñeko Udala (% 43,35), Burlatako Udala (% 42,46), Zizurko Udala (% 37,56) Tuterako Udala (% 31,90), Arangurengo Udala (% 26,40) eta Aiegiko Udala (% 23,75) izan dira kofinantzazio-portzentaje handieneko toki erakunde eta mankomunitateak.

2017rako berritasunak

Bestalde, Gema Mañu Gizarteratzerako eta Gizarte-babeserako Zuzendari Nagusiak aurtengo deialdian Eskubide Sozialetako Departamentuarentzat funtsezkoak diren bi kolektibori (errenta bermatua jasotzen duten pertsonei eta emakumeei) lan-munduan sartzen laguntzeko helburuz sartu dituzten berritasunen berri eman du.

Iraupen luzeko langabeak laneratzen laguntzeko helburuz, 2017ko deialdiak puntuazio gehigarria ematen die bi urtez edo gehiagoz errenta bermatua jasotzen ari diren pertsonen kontratazioei.

Gainera, emakumeen kontratazioa sustatze aldera –emakumeen presentzia gizonezkoena baino 10 puntu txikiagoa da, oro har, eta aldeak nabarmenak dira erakunde batetik bestera–, kontratazioen % 50 gutxienez emakumeen kolektiboari bideratzea exijitzen da aurten. 

2017rako aurrekontu-esleipena iazko berdina izango da; toki erakundeek martxo hasieran jakin zuten ekitaldi honetan zenbateko kopurua finantza dezaketen diru-laguntzon bitartez.

Etorkizuneko deialdietarako lan-ildoei dagokienez, Mañuk beharrezkotzat jotzen du proiektuek gizarteratzean eta lan-munduratzean eta pertsona horien enplegagarritasunean duten eragina aztertzea, hainbat aldagai kontuan hartuta, tartean, programa horietatik igaro ondoren, erabiltzaileen enplegurako abildadeak edo prestakuntza-maila zein diren.

Gainera, lurralde bakoitzaren berariazko beharrak kontuan hartzearen alde azaldu da; horrek ez du esan nahi kontuan hartuko ez direnik bestelako alderdi batzuk, hala nola pertsona hartzaileen parte hartzeko aukera-berdintasuna, toki erakundeen inplikazioa, prestakuntzara bideratutako portzentajeak, laguntzarako langileak, kontratuen iraupena eta jardun-eremu berezien lehenespena. Eta, horretarako, biztanleriaren bolumena baino enplegua lortzeko aparteko zailtasunak dituzten pertsonen portzentajea kontuan hartuko duten adierazleak erabiltzearen alde azaldu da.

Zentzu horretan, adierazi du indartu egin behar direla langabe eta errenta bermatua jasotzen duen pertsonen portzentaje handiak dituzten eremuetara bideratutako ekintzak, era horretan, enplegua lortzeko zailtasun handienak dituzten biztanleengana iristeko.

Gizarte-larrialdietarako laguntzak eta/edo gizarteratze-prozesuetarako laguntzak

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuei gizarte-larrialdietarako edo gizarteratze-prozesuetarako laguntzak ematen laguntzeko helburuz, 2.000.000 euroko zenbatekoarekin, "Gizarte-larrialdietarako edo gizarteratze-prozesuetarako laguntzak ematen laguntzeko Toki Erakundeetarako diru-laguntzak" deialdia arautzen duten oinarriak argitaratu dira Nafarroako Aldizkari Ofizialaren gaurko alean, apirilaren 3koan.

Toki erakundeei zuzendutako diru-laguntzak dira, oinarrizko Gizarte Zerbitzuei etxebizitzari, energiari, elikadurari, osasunari eta hezkuntzari dagozkien oinarrizko beharrak berehala asetzeko zailtasun larriak dituzten pertsonak gizarteratzera bideratutako larrialdietako laguntzak kudeatzen laguntzeko. Eskabide horiek aurkezteko 10 egun balioduneko epea dago.

Erreferentziazko oinarrizko eremuan bizi diren pertsonen beharrak aseko dituzte programek, baldin eta ondorengo eskakizunak betetzen badituzte: 18 urtetik gorakoa izatea, edo adingabeak bere kargu dituen adingabea; erreferentziazko bere gizarte-zerbitzuaren oinarrizko eremuko udalerrietakoren batean erroldatuta egotea; berariazko gastu arruntei edo aparteko gastuei aurre egiteko zailtasunak izatea, baldin eta gastu horiek gizarte-bazterketako egoerak saihesteko edo arintzeko beharrezkoak badira; eta familia-unitateak deialdian jasotakoak baino hileko baliabide ekonomiko txikiagoak izatea.

2016an, 3.500 familia-unitatek jaso zituen laguntza horiek, 2015ean baino % 8 gehiagok; horien artean, adingabeak bere kargu zituen % 55,71k, % 22,17 guraso bakarreko familia-unitateak ziren, eta % 30,65 pertsona bakarrekoak. Guztira, 5.745 laguntza eman ziren.

Kategoriei erreparatuta, aurrekontu-partidaren zatirik handiena, % 54,48, ohiko etxebizitzarekin lotutako beharrak ordaintzera bideratu da, egoitza-ostatuaren edo oinarrizko hornikuntzen ordainketara. Horrela, bada, 1.233 laguntza eman dira alokairua edo hipoteka-maileguarekin lotuta; 477 laguntza eman dira partekatutako logelak ordaintzera, eta 100 alokairuko kontratu berriak sinatzera. Ohiko etxebizitzaren oinarrizko hornikuntzak ordaintzeko emandako laguntzei dagokienez –energia-pobrezia–, 1.040 laguntza eman ziren aurreko urtean.

Aurrekontuaren % 30,21 bideratu da elikaduraren eta osasunaren kategoriara; 2.021 laguntza eman dira, batez ere eguneroko janaria eta higiene-produktuak erosteko gastuekin lotuta. Gizarteratzera eta/edo lan-munduan sartzera bideratutako laguntzei dagokienez, 383 eman dira, aurrekontuaren % 4.

Azkenik, 467 laguntza bideratu dira aurrez aipatutako kategoriek asetzen ez dituzten bestelako oinarrizko beharretara, aurrekontuaren % 11.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa