(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Buenos dias desde el cielo de Alepo” hitzaldiarekin amaituko dira ostegunean Bakeari, Bizikidetzari eta Giza Eskubideei buruzko jardunaldiak
asteartea, 2017.eko apirilak 4


Alepoko Marista Urdinetako eta Elkartasunaren Nafarroako saria jasotako George Sabek zuzenean hitz egingo du Siriako hiritik, gerraren dramari buruz


"Buenos dias desde el cielo de Alepo", ostegun honetan Baluarten.

Siriako Alepo hiriak duela sei urtetik jasaten duen laztura eta tragedia izango dira Bakeari, Bizikidetzari eta Giza Eskubideei buruzko II. Jardunaldien azkeneko saioko protagonistak ostegunean, hilak 6; Marista Urdinetako George Sabek Alepotik zuzenean hitz egingo du saio horretan, bideotxat bidez. Erlijioso-elkarte horrek jaso zuen Elkartasunaren "Nafarroa" saria 2016an, eta gatazka armatuko zona horretan lan egiten du, kaltetuei arreta ematen.

Baluarten izango da ekitaldi hori, 19:30ean; doakoa da sarrera, baina aldez aurretik jaso behar da gonbidapena leihatilan; Sara Aldabak ere hartuko du parte "Buenas tardes desde el cielo de Alepo" hitzaldiarekin. Aldaba Gobernuz Kanpoko SED Erakundeko garapenerako lankidetzako eta hezkuntzako teknikaria da.

Bakeari, Bizikidetzari eta Giza Eskubideei buruzko II. Jardunaldiak

Nafarroako Gobernuaren ekimenez antolatu dira Bakeari, Bizikidetzari eta Giza Eskubideei buruzko II. Jardunaldiak, eta helburua da, biktimekiko eta egia jakiteko, justiziarako eta ordaina jasotzeko duten eskubidearen aldeko elkartasunetik abiatuta, bakearen kultura sustatzea, bizikidetzarako eta adiskidetzeko prozesuak bultzatzea elkarrizketan eta elkarrekiko errespetuan oinarrituta, eta pertsonen duintasunarekiko errespetuari eta Giza Eskubideen defentsari buruzko hausnarketarako bidea ematea.

Bertha Gaztelumendiren "Mariposas en el Hierro" dokumentalak eman zien hasiera jardunaldiei; indarkeria mota ezberdinen biktima izan diren emakumeen testigantzak jasotzen ditu dokumental horrek. Martxoaren 28an, berriz, Gabriela Ybarra eta Luis Garde idazleekin topaketa bat egin zen; mahai-inguru hartan, haien lan artistikoari, esperientziari eta literaturak biktimen defentsari egin diezaioken ekarpenaren inguruko beren ikuspegiari buruz hitz egin zuten. Mireia Gabilondok eta Teresa Calok zuzendutako "Sin adiós-Adiorik gabe" arte-muntaiaren txanda izan zen apirilaren 1ean; indarkeriaren hiru biktimaren bizitzak aurkeztu zituzten lan horretan: Juan Manuel Garcia Corderorena, Mikel Zabaltza Garaterena eta Francisco Javier Gomez Elosegirena.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa