(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Errentaren kanpaina ostegun honetan hasiko da Internet bidez eta hilaren 18an aurrez aurre osteguna, 2017.eko apirilak 6


Ogasunak 239.804 zergaduni dagozkien 179.414 aitorpen-proposamen argitaratuko ditu gaurtik aurrera, aurreikusitakoen % 51


Transcripción textual del video

Ostegun honetan, apirilak 6, hasi da Pertsona Fisikoen Errentaren eta ondarearen gaineko Zergak (PFEZ) ordaintzeko Nafarroako 2016ko kanpaina, eta ekainaren 23an amaituko da.

Horrela, bada, gaurtik aurrera aurkez ditzakete beren aitorpenak Internet bitartez zergadunek. Eta apirilaren 18tik aurrera, Ogasunaren bulegoetan edo erakunde laguntzaileen bulegoetan aurkeztu ahal izango dituzte, aldez aurretik hitzordua eginda.

PFEZren 2016ko kanpainaren kartela. ( irudia handitu )

Ostegun honetan, apirilak 6, hasi da Pertsona Fisikoen Errentaren eta ondarearen gaineko Zergak (PFEZ) ordaintzeko Nafarroako 2016ko kanpaina, eta ekainaren 23an amaituko da.

Horrela, bada, gaurtik aurrera aurkez ditzakete beren aitorpenak Internet bitartez zergadunek. Eta apirilaren 18tik aurrera, Ogasunaren bulegoetan edo erakunde laguntzaileen bulegoetan aurkeztu ahal izango dituzte, aldez aurretik hitzordua eginda.

Gainera, ostegun honetan, hilak 6, 239.804 zergaduni dagozkien 179.414 aitorpen-proposamen –aurreikusitako guztien % 51– argitaratuko ditu Nafarroako Zerga Ogasunak www.navarra.es atarian. Proposamen horiek postaz bidaliko dira dagozkien etxeetara, gaurtik hasita.

Eta Ogasunaren bulego birtuala ere aktibatuko da navarra.es atarian; bulego horren bitartez, telematikoki aurkeztu ahal izango dituzte beren aitorpenak zergadunek.

Mikel Aranburu Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak prentsaurrekoa egin du gaur goizean, Luis Esain Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailearekin batera; Aranburuk gogorarazi duenez, 2015eko kanpainan online aurkeztu ziren aitorpenen % 17, eta gehien hazten ari den aitorpenak aurkezteko bidea da. Halaber, aitorpenen % 9 aurrez aurre tramitatu zen, Ogasunaren bulegoetan edo erakunde laguntzaileen bitartez.


Aranburu kontseilaria eta Luis Esain Zerga Ogasuneko kudeatzailea, Errentaren kanpainaren aurkezpenean. ( irudia handitu )

Aitorpena bulegoetan aurkeztea

Apirilaren 18tik aurrera aurkeztu ahal izango dira aitorpenak aurrez aurre –aldez aurretik hitzordua hartuta– Ogasunaren zazpi bulegoetan (Iruña, Barañain, Burlata, Lizarra, Tafalla, Tutera eta aurten lehen aldiz Donezteben) edo 2016ko Kanpainaren zerbitzura 499 arreta-gune jarriko dituzten 18 erakunde laguntzaileetan.

Apirilaren 11n, asteartea, irekiko da aldez aurretiko hitzordua eskatzeko epea; tramite hori navarra.es webgunearen bitartez egin daiteke, edo 948 505 505 eta 948 505 506 telefono zenbakietara deituta, ordu hauetan: astelehenetik ostegunera, 08:30etik 17:30era, eta ostiraletan, 08:30etik 15:00etara. 

  

Aitorpen-proposamenak

Gaur webgunean argitaratuko diren 179.414 proposamenen % 64,66 "itzultzekoak" dira, % 30 "ordaindu beharrekoak", eta gainerakoak pare. Ogasunak bere aitorpen-proposamena egin duen jakin nahi izanez gero, nahikoa da webgunean NAN zenbakia sartzea. Gainera, aitorpenaren edukia eskuratzeko, beharrezkoa izango da PIN zenbakia edo etxean jasotako gutunean adierazten den gakoa sartzea.Zergadunaren adostasunik ez duten proposamenak automatikoki ordeztuko dira, bulego birtualaren bitartez edo aurrez aurre (erakunde laguntzaileen sarean edo Ogasunaren bulegoetan, kasu honetan aldez aurretiko hitzorduarekin) egin daitekeen beste aitorpen bat egiterakoan. Zergaduna aitorpen-proposamenarekin ados baldin badago, ez du beste ezer egin beharko.

Proposamena zergadunaren aldekoa baldin bada ("itzultzekoa"), Ogasunak apirilaren 18tik aurrera itzuliko dio aurreikusitako kopurua. 115.000 bat aitorpen-proposamen sartzen dira kategoria horretan; horrela, 65,7 milioi euro itzuliko dizkie Ogasunak zergadunei.

Komunikazio-kanpaina

"Ekarpenez eraikitako etorkizuna" da guztion ongizateari eusteko guztion ekarpena garrantzitsua dela ikusarazteko aurtengo komunikazio-kanpainaren leloa. Zentzu horretan, irudia Nafarroako maparen soslaia da, herritarren zergekin jasotako diruaren helmuga izan daitezkeen ekintza eta zerbitzu batzuen irudikapenarekin.

Ohiko informazioaz gain, aurten bereziki nabarmendu nahi izan da Nafarroan nola eta zertan gastatzen duen ezagutarazteko berriki martxan jarri den tresna. www.presupuesto.navarra.es/eu webgunea da tresna hori, eta berariazko atal bat dauka, "eta zein da nire ekarpena?" dioena, bakoitzak bere zergen bitartez biltzen den dirua zertan inbertitzen den jakin dezan.

Nork aurkeztu behar du aitorpena?

PFEZ aitorpena egitera behartuta daude 11.250 euro gordineko edo gehiagoko lan-etekinak dituztenak; 1.600 euro gordineko edo gehiagoko atxikipena duten kapital higigarriaren etekinak eta ondasun gehikuntzak dituztenak; eta beste errenta batzuk jasotzen dituztenak (enpresariak eta profesionalak, errentatzaileak…), errenta horien zenbatekoa gorabehera.

Iazko kanpainan PFEZren 471.937 aitortzaileren 328.019 aitorpen kudeatu zituen Ogasunak. 135 milioi euro bildu eta 198,4 milioi itzuli zituen; beraz, kanpainaren saldoa itzuli beharreko 63,4 milioi eurokoa izan zen.

Aitortzaileen % 51 gizonak ziren, eta ogasunak biltzen duen kuota osoaren % 65eko ekarpena egin zuten. Emakumeak ziren aitortzaileen % 49, baina ekarpenaren gainerako % 35a biltzen du haietatik Ogasunak; horrek argi uzten du errenta-maila txikiagoak dituztela emakumeek.

Bestalde, zerga-kuota positiboa duten subjektu pasiboek ere aitortu behar dute beren ondarea, bai eta milioi bat euro baino balio handiagoko ondasun eta eskubideak dituztenek ere. Ohiko etxebizitza salbuetsita dago 250.000 euro arte (ezkontide bakoitzeko, titularitate partekatuan), ez da kengarria izango etxebizitza hori erosteko sortutako zorra.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa