(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Maria Solanak hartu du Hezkuntza kontseilari kargua asteazkena, 2017.eko apirilak 12


Kontseilari eta Gobernuko bozeramaile karguak uztartuko ditu


Transcripción textual del video

Maria Solanak gaur eguerdian hartu du Hezkuntza kontseilari kargua eta Nafarroako Gobernuaren bozeramailearena, Nafarroako Jauregiko Tronuaren Aretoan egindako ekitaldian, Gobernuko lehendakari Uxue Barkos eta Legebiltzarreko lehendakari Ainhoa Aznarez han zirela.

Nafarroako Ereserkia entzun eta 9/2017 eta 10/2017 foru dekretuen irakurketaren ondoren, euskaraz eta gazteleraz hitzeman du kargua Maria Solanak. Ondoren, Barkos Lehendakariak hartu du hitza, eta begirunea azaldu du orain arteko kontseilari Jose Luis Mendozak egindako lanarekiko, eta eskerrak eman dizkio bere izenean, Gobernuaren, laukoaren eta Nafarroako gizartearen izenean; eta ongietorria eman dio Maria Solana kontseilari berriari, eta Gobernuaren babes osoa eskaini dio.

 

Maria Solana kargua hartzen

Maria Solana kargua hitzematen. ( irudia handitu )

Maria Solanak gaur eguerdian hartu du Hezkuntza kontseilari kargua eta Nafarroako Gobernuaren bozeramailearena, Nafarroako Jauregiko Tronuaren Aretoan egindako ekitaldian, Gobernuko lehendakari Uxue Barkos eta Legebiltzarreko lehendakari Ainhoa Aznarez han zirela.

Nafarroako Ereserkia entzun eta 9/2017 eta 10/2017 foru dekretuen irakurketaren ondoren, euskaraz eta gazteleraz hitzeman du kargua Maria Solanak.

Ondoren, Barkos Lehendakariak hartu du hitza, eta begirunea azaldu du orain arteko kontseilari Jose Luis Mendozak egindako lanarekiko, eta eskerrak eman dizkio bere izenean, Gobernuaren, laukoaren eta Nafarroako gizartearen izenean; eta ongietorria eman dio Maria Solana kontseilari berriari, eta Gobernuaren babes osoa eskaini dio.

Solana kontseilariaren biografia

Maria Solana (Iruña, 1975) Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatean (1997) eta euskara titulua dauka, Hizkuntza Eskola Ofizialekoa.

Bere ibilbide profesionalari dagokionez, "Diario de Noticias" egunkariko euskarazko orrialdeen arduraduna izan zen (2000-2005); Udalbide Elkarteko Prentsa eta Komunikazio arduraduna (2005-2006) eta garai bateko Emakumearen Nafarroako Institutuaren Jaietan Berdintasuna aldarrikatzeko Kanpainen komunikazio arduraduna (2005-2006). Lan horiek guztiak, TVEko euskarazko albistegien erredaktore eta esatari lanarekin uztartu zituen (2003-2008).

2007tik 2015era, Nafarroako EAJren Prentsa eta Komunikazio arduraduna izan zen (2007an, baita Nafarroa Bairena ere).

Gainera, Euskalerria Irratiko kolaboratzaile lan egin du, eta Herri Irratiaren Iruñeko korrespontsala izan da. Gazteleratik euskararako itzultzaile ere izan zen; hainbat alorretako testuak itzuli izan ditu.

2015eko maiatzean, Geroa Bairekin, foru parlamentario hautatu zuten; 2016ko irailean utzi zuen eserlekua, Nafarroako Gobernuaren bozeramaile izendatu zutenean, zuzendari nagusi mailarekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa