(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Arretaren kalitatea hobetzea eta irabazi asmorik gabeko erakundeak indartzea dira gizarte- eta osasun-hitzarmenen Foru Lege berriaren helburuak astelehena, 2017.eko apirilak 24


Lege berria ezin izango da erabili zerbitzu publikoak pribatizatzeko, ezta zerbitzuen sistema publikorako itzulketa gelditzeko ere


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, Europako araudiak ezartzen dituen aukera berriekin bat etorriz eta bere eskumenak erabilita, Foru Komunitateko osasunaren eta gizarte zerbitzuen alorretako irabazi asmorik gabeko erakundeekiko hitzarmen sozialak arautzeko Foru Arauaren aurreproiektua prestatu du, zerbitzuak kontratatzearen bide alternatibo gisa.

Eskubide Sozialetako Departamentuak zuzendu du, Osasuneko Departamentuarekin lankidetzan, araudi hori taxutzeko eratutako lan-taldea; hor hartu dute parte Gizarte Ongizateko Nafarroako Kontseiluko kideek.

 

mendekotasuna

Pertsona bat gurpildun aulkian.

Nafarroako Gobernuak, Europako araudiak ezartzen dituen aukera berriekin bat etorriz eta bere eskumenak erabilita, Foru Komunitateko osasunaren eta gizarte zerbitzuen alorretako irabazi asmorik gabeko erakundeekiko hitzarmen sozialak arautzeko Foru Arauaren aurreproiektua prestatu du, zerbitzuak kontratatzearen bide alternatibo gisa.

Eskubide Sozialetako Departamentuak zuzendu du, Osasuneko Departamentuarekin lankidetzan, araudi hori taxutzeko eratutako lan-taldea; hor hartu dute parte Gizarte Ongizateko Nafarroako Kontseiluko kideek.

Miguel Laparra Eskubide Sozialetako lehendakariordeak aurkeztu du gaur goizean aurreproiektua, Luis Gabilondo Osasuneko Zuzendari Nagusiarekin batera; aurreproiektu hori dagoeneko argitaratuta dago Gobernu Irekiaren webgunean, eta herritarrek eta erakundeek ekarpenak egin diezaiokete maiatzaren 10era arte.

Hainbat helburu ditu gizarte eta osasun arlo hitzarmenei buruzko Foru Lege berriak. Lehenik eta behin, herri administrazioaren eta gizarte zibilaren arteko lankidetzarako aukera berriak irekitzen ditu, eta irabazi asmorik gabeko ekimen sozialeko ekimenak gizarte zerbitzuen sistemari zein osasun-sistemari, pertsonekiko arretan egiten ari diren baliabide-ekarpena eta erakunde horien egiaztatutako esperientzia aitortu nahi du.

Horrela, Laparra lehendakariordeak adierazi duenez, gizarte-ekimeneko erakunde horiek gizarte eta osasun arloko arazoak dituzten pertsonen euren ekimenak izaten dira askotan. "Haien helburu soziala eta irabazi asmorik gabekoari eta baliabide erantsien ekarpena egiteko duten ahalmenari esker, zerbitzuen eta prestazioen onuradunekiko arretaren etengabeko hobekuntza sustatzen dute, kantitateari zein kalitateari dagokionez. Horri gehitzen bazaio zerbitzuak prebentziozko eta boluntarioen lan sozio-komunitarioko programekin osatzeko duten ahalmena, balio erantsia eskain dezakeen kudeaketa-eredua da, eta kudeaketaren eraginkortasuna hobetu dezake".

 

Halaber, lehendakariordeak azaldu du Foru Legeak "diru-laguntza publikoen ohiko sistemaren alternatiba bat izan nahi" duela, "eta erakunde sozialei harreman-eredu egonkorragoa eta garantistagoa eskaini nahi" diela, "gaur egun bide horretatik garatzen ari diren zerbitzuen eta programen inguruan".

Amaitzeko, Laparrak adierazi du hitzarmen sozialak arautzeak aukera ematen duela "gizarte- eta osasun zerbitzuen eta zerbitzu soziosanitarioen sistema publikoa hedatzeko, era horretan, herritarrei eskain dakizkiekeen bermeak handituz, zerbitzuaren jarraitutasunari dagokionez zein eskainitako prestazioen kalitatearen estandarrei dagokienez".

Foru lege berriaren edukia

Besteak beste, Foru Lege berriak ezartzen du kudeaketako aukera hori inola ere ezin izango dela planteatu zerbitzu publikoen kudeaketa pribatizatzeko bide bezala, ezta pribatizatutako zerbitzuak arlo publikora itzultzeko prozesuak gelditzeko bide gisa ere.

Foru Legearen aurreproiektuak hitzarmen sozialen bitartez gizarte- eta osasun-zerbitzuen eta zerbitzu soziosanitarioen zeharkako kudeaketa ahalbidetzeko berariazko araubidea antolatzen du eta, beraz, merkataritza-enpresekiko kontratazio publikoari buruzko araubidetik kanpo, zerbitzuak beste kudeaketa modu batzuekiko kostuak handitu gabe emateko gai diren irabazi asmorik gabeko erakundeekin lankidetzan.

Era berean, hitzarmen sozial horiek zer kasutan izenpetu daitezkeen mugatzen du, eta argi definitzen ditu erakundeek bete beharreko ezaugarriak, erakunde horiek irabazi asmorik gabeko erakundetzat jo daitezen eta hitzarmen horietan parte hartu ahal izan dezaten. Formula hori behar bezala erabiltzea lortu nahi da, eta gerta litezkeen desbideratzeak saihestea.

Kudeaketako formula alternatibo bat baino harago, Foru Legeak herri administrazioen eta ekimen sozialeko erakundeen arteko harreman-modu bat ezartzen du; modu hori ez da erabat berria, izan ere dagoeneko arautu zen Gizarte Zerbitzuen arloko Hitzarmenei buruzko urriaren 25eko 20/1985 Foru Legean, baina galdu egin zen arlo horretako zerbitzu publikoen zeharkako kudeaketaren merkaturatze-prozesu batean.

Foru Lege berriaren printzipioak

Aipatutako helburuez eta arauez gain, Foru Legeak izenpetu beharreko hitzarmenek bete beharreko printzipio batzuk ezartzen ditu. Horien artean, honako hauek azpimarra daitezke:

- Hitzarmenen bidez ematen diren zerbitzuak zerbitzu publikotzat joko dira ondore guztietarako, eta zerbitzu horiek ematen dituzten erakundeek zerbitzuen erabiltzaileen eskubide guztiak errespetatu beharko dituzte.

- Zerbitzuaren kalitatea erabiltzaile guztientzako; hor sartzen dira, gainera, arreta integrala eta jarraitua, eta hori izango da hitzarmenen oinarria, eta zerbitzuak eskainiko dituzten erakundeak aukeratzeko kontuan hartuko den elementu nagusia.

-Elkartasuna, Hirugarren Sektoreko erakundeek interes orokorreko zerbitzuen prestazioen izan dezaketen inplikazioa sustatuz eta, ahal den neurrian, helburu sozialak lortzeko modua bultzatuz.

- Gardentasuna, publizitatea, aukera berdintasuna eta hitzarmena sinatzeko interesa duten erakundeak ez baztertzea.

- Zerbitzu publikoen plangintza estrategikora egokitzea.

- Itunpeko erakundeek beren gain hartu behar dute, egoera hori aprobetxatuta, merkataritzako jardueretan edo jarduera ekonomikoetan jarduten dutenean batez bestekoaren azpitik dagoen prezio-politikarik ez aplikatzeko eta, horrekin, lehiakortasuna ez nahasteko konpromisoa

- Helburu sozialak eta ingurumenekoak sustatzea, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna, eta erakundeen eta zerbitzu publikoen kudeaketaren berrikuntza bultzatzea, helburu horiek berariaz ezarriz hitzarmenen xedean edo betetze-baldintzetan.

- Erabiltzaileen benetako parte-hartzea prestazioan eta zerbitzuen ebaluazioan, beti ere hitzarmenaren xedearen arabera posible bada.

- Hitzarmenaren prezioa enpresa-etekinik aurreikusi gabe ezartzeko betebeharra, eta esleipendunaren konpromisoa, etekinik lortzen badu, etekin hori zerbitzuaren prestazioa hobetzeko langileetan eta materialetan berriro inbertitzekoa.

- Itundutako erakundeetako langileen eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko dagokion kategoria profesionaleko langileen artean egon daitezken ordainsariei eta lanaldiei dagozkien aldeak murriztea, beti ere, horrek ez badu ekartzen zerbitzuaren gastua handitzerik aurreko kudeaketa-sistemarekiko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa