(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Turismo departamentuak ibilaldi gidatuen programa bat eskainiko du urrira arte Nafarroako aniztasuna erakusteko astelehena, 2017.eko maiatzak 15


Ayerdi lehendakariordeak Urbasan aurkeztu du proiektu du, eta 15 bidezidor, hiru ibilbide luze (GR) eta Santiago bidetik egindako ehun ibilaldi inguru barne hartzen ditu


Transcripción textual del video

Manu Ayerdik, Garapen Ekonomikorako lehendakariordeak, ibilbide gidatu turistikoen programa bat aurkeztu du gaur goizean Urbasa-Andia natura parkean. Horiei esker, Nafarroako natura-aniztasuna, paisaiak eta kultura-ondarea ezagutuko ditu maiatzaren 20tik urriaren 28ra bitartean.

Ibilbide gidatua

Ayerdi lehendakariordea eta Ezkutari zuzendari orokorra gidariaren azalpenak entzuten. ( irudia handitu )

Manu Ayerdik, Garapen Ekonomikorako lehendakariordeak, ibilbide gidatu turistikoen programa bat aurkeztu du gaur goizean Urbasa-Andia natura parkean. Horiei esker, Nafarroako natura-aniztasuna, paisaiak eta kultura-ondarea ezagutuko ditu maiatzaren 20tik urriaren 28ra bitartean.

Ekimen honek 15 bidezidorretatik egindako ehun ibilaldi inguru, hiru ibilbide luze eta Santiago bidea barne hartzen ditu. Lehen kasurako jarduerak bost euroko kostua du, eta gainerakoek 12 euro balio dituzte, Iruñetik joaten da autobusaren bidaia barne.

Nafarroako Gobernuak espero du 2.000 pertsona inguruk erabiltzea ibilbide hauek, hurbil bizi diren turistak eta barrualdeko turismoak batik bat. Bidezidor horietatik edonor joan daiteke eta helburua mendi-ibiliak egiten hastea da, jarduera osasungarri gisa.

Ibilaldia maiatz, ekain, irail eta urriko asteburu guztietan eta uztail eta abuztuko astearte, ostegun eta larunbatetan egingo dira. Santiago bideko etapak zazpi larunbatetan egingo dira, maiatzetik urrira bitartean. Bestalde, ibilbide luzeak (GR) ekain, irail eta urriko hiru larunbatetan egingo dira.


Ibilbidea

Ibilbide gidatua Urbasa-Andia natura parketik. ( irudia handitu )

Aurten sustatuko "Nafarroa eratzen duten bideak: mila modu hura ezagutzeko" turismo-goiburuarekin lotuta dagoen dinamizazio-plan hau egiteko, Turismo eta Merkataritzako Zuzendaritza Nagusiak beste hauen laguntza ere izan du: Bideak Turismo Jardueren Nafarroako Enpresa Elkartea, Turismo Agentzien Nafarroako Elkartea-ANARTU (erregistratzeko izapideak egiten ari dena) eta Mendi eta Eskalada Kirolen Nafar Federakundea. Ibilaldiko dagoen plaza kopurua mugatua da, beraz, aldez aurretik erreserbatu behar da, jarduera bakoitzaz arduratzen diren erakundeen telefono eta posta elektronikoen bidez, liburuxkan eta web-orrian agertzen den bezala.

Programa hau zabaltzeko kartelak eta azalpen-liburuxkak argitaratu dira, eta turismo-bulegoetan eta azoketan banatuko dira; baita www.turismo.navarra.es/eus/home/ webaren, publizitate-euskarri eta gizarte-sareen bidez ere. Horietan, #CamiNavarra etiketa (hastag) sustatuko da. Horrez gain, parte hartzen duten pertsonek, ibilbide gidatua baloratzeko inkesta egin ondoren lehiaketa baterako sarbidea izango dute. Saria Nafarroako nekazaritzako elikagaien lote bat izango da. Horrez gain, beste dinamizazio-ekintza batzuk ere egingo dira denboraldian zehar.

Bidezidorrak, Santiago bidea eta GR

Gaur goizean aurkeztutako programak 15 bidezidor aukeratzen ditu Nafarroako mendi-ibilien eskaintza osatzen duten 30 bidezidorretatik. Horietan, ibilbide gidatu bat eta jarduera osagarri bat egingo dira. Edonorentzat dira eta, adierazi denez, maiatz, ekain, irail eta urriko asteburu guztietan eta uztail eta abuztuko astearte, ostegun eta larunbatean izango dira, goizez. Gutxi gorabehera 2:30 eta 3:30 ordu arteko iraupena izango dute. Ibilbide bakoitza egiteko prezioa pertsonako 5 eurokoa izango da.

Hauek dira eskaintzen diren 15 bidezidorrak: Pottoka Urdina, Zugarramurdin; Xorroxin ur-jauzia, Erratzun (Baztan); Iturburua, Bertizko Jaurerria Natur Parkean; Larraungo iturburua, Iribasen (Larraungo harana); Putreen Balkoia, Irurtzunen; Orgiko bidezidorra, Lizason (Ultzama); Basajaunberro basoa, Orreagan; Los paraísos-Erlan, Iratiko Oihana, Orbaizeta; Zemeto, Isaban; Mendizaleen ibilbidea, Urbasa-Andia Natura Parkean; Urederraren sorburua, Bakedanon (Ameskoabarrena); Hiru ermiten bidezidorra, Muniainen (Gesalatz); Argako ibai-parkea, Iruñeko eskualdean; Lokizko Santiago Ermita, Ollobarrenen (Metauten) eta Iturrixikin, Iratxetan (Leotzen).

Bidezidor hauetatik egindako ibilaldietan jarduera osagarri bat (kultura, etnografia edo gastronomia arlokoa) eta ondare ukiezinarekin zerikusia duen beste bat barne hartzen dira. Esaterako, hegaztien kantu tailer bat, herrietara eta monasterioetara egindako bisitak edo gazta eta mami dastatzea ere izango dira.

Planak Santiago bidearen natura eta kultura aberastasunera hurbiltzeko aukera ere ematen du, zazpi eta hamar kilometro arteko ibilaldi laburren bidez. Bideak Nafarroatik igarotzean ezkutatuta duen ondareari buruzko azalpenekin aberastuko dira. Ibialdiak zazpi larunbatetan egingo dira, maiatzetik urrira bitartean, eta 12 euro balioko dituzte pertsonako. Barne hartzen da Iruñetik aterako den autobusez egindako garraio pribatua.

Oinez erraz egin daitezkeen zazpi ibilbide eskaintzen dira: Orreaga eta Mezkiritz (Erroibar); Zubiri-Larrasoaña-Irotz (Esteribar); Arreko Hirutasuna (Ezkabarte) eta Zizur Txikia (Zizur zendea); Muruzabal eta Gares; Izko (Ibargoiti) eta Elo; Villatuerta eta Iratxeko Monasterioa (Aiegi); eta Los Arcos eta Torres del Río.

Azkenik, hiru larunbatetan (ekainaren 17, irailaren 16 eta urriaren 21) hiru ibilbide luze (GR11 Pirinioetako bidea, GR12 Euskal Herriko bidezidorra eta GR20 Aralarreko itzulia), Mendi eta Eskalada Kirolen Nafar Federakundearen laguntzarekin. Ibilbideek zortzi eta hamabi kilometro artean dituzte eta gutxi gorabehera hiru eta lau orduko iraupena dute. Zerbitzu honek joan-etorriko autobus-bidaia ere barne hartzen du, eta pertsonako 12 euro balio du.

Nafarroako bideen sustapena

Proiektu berri hau 2017-2025 Nafarroako Plan Estrategikoaren zirriborroaren barruan kokatzen da eta helburuen artean bidezidorren eta ibilbide historiko eta tradizionalen eskaintza sustatzea du; baita natura-eremuetan turismoa bultzatzea ere, haien ezaugarriak errespetatuz.

Zehazki, ibilbide gidatuen plan hau Nafarroako lurralde kapitalean oinarritutako eta xede-merkatuetara egokitutako turismo-produktuak sortzeko programaren barruan kokatzen da. Helburua Nafarroako, kulturan, ondarean eta naturan oinarritzen diren bidaia-proposamen berriak egitea da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa