(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NOGek azken belaunaldiko teknologia duten beste zortzi ebakuntza-gela estreinatu ditu asteartea, 2017.eko ekainak 13


Barkos Lehendakaria instalazio berrietan egon da gaur, eta segurtasun, erosotasun eta irisgarritasun hobekuntzak ekarriko dituzte pazienteentzat; lan-baldintza hobeak profesionalentzat


Barkos Lehendakaria NOGeko ebakuntza-geletako batean azalpenak jasotzen. ( irudia handitu )

Nafarroako Ospitaleguneak (NOG) antzinako Virgen del Camino Ospitaleko bloke kirurgiko berria estreinatuko du bihar. Horrela, 40 eta 48 m2 arteko 8 ebakuntza-gela egongo dira, eta guztiak edozein ebakuntza kirurgiko egiteko hornituta daude. Instalazio berriek hobekuntza nabariak ekarriko dituzte pazienteentzat nahiz profesionalentzat. Pazienteei dagokienez, segurtasuna, erosotasuna eta irisgarritasuna hobetuko da; profesionalen kasuan, haien lan-baldintzak hobetuko dira.

Nafarroako Gobernuko Lehendakaria, Uxue Barkos, instalazio berrietan egon da gaur, Osasuneko kontseilari Fernando Domínguezekin, Osasuneko zuzendari nagusi Luis Gabilondorekin, Osasunbideko kudeatzaile Óscar Morachorekin, NOGeko kudeatzaile Antonio Merinorekin, prozesu kirurgikoen zuzendariorde Jon Aricetarekin eta zainketa eta prozesu kirurgikoen zuzendariorde Concepción Morenorekin batera.

 

Ebakuntza-geletako bat. ( irudia handitu )

Lehen solairuan kokatuta, bloke kirurgiko berriak nabarmen handituko du bere azalera. Guztira, 1.835,23 m2 diru eraikita, gaur egun baino % 43 gehiago. Banaketa NOGen dauden gaineko bloke kirurgikoen antzekoa da: "korridore garbi" bat du langileak, pazienteak eta material esterila sartzeko, eta korridore "zikin" delakoa, ebakuntza kirurgikoen ondoren material erabilia ateratzeko eta materiala garbitzeko. Horrez gain, biltegiratzeko eta laguntzeko beste lokal hauek ere baditu: 2 aldagela langileentzat (89,60 m2); paziente anbulatorioentzako aldagela (16,30 m2); 4 administrazio-bulego (36,20 m2); lan-eremua (26,5 m2); atsedenlekua (37,9 m2); 3 biltegi (181,060 m2); transfer eta kontrol eremuak.

Bloke kirurgiko berria abian jartzeko, aldez aurretik zenbait jarduera egin behar izan dira, hala nola klimatizazio-hodiak garbitzea eta desinfektatzea, ebakuntza-gelak balidatzea, ur-sarea desinfektatzea eta airearen eta uraren kalitate-kontrolak, besteak beste.

Azken belaunaldiko teknologia duten beste zortzi ebakuntza-gela

Zortzi ebakuntza-gela horietatik, bi, premiazko ebakuntzak egiteko dira, eta sei, programatutako ebakuntzetarako; 40 eta 48 metro koadro arteko azalera dute. Pazientea prestatzeko aurre ebakuntza-gela bat dute, eta material garbia gordetzeko eremu bat. Horiek guztiak berunez zigilatu dira, sei iaz, hasierako obran jasotzen ez ziren eskaera berriak sortu zirelako. Beharrezkoa zen hobekuntza honen kostua 184.000 eurokoa izan da.

Ebakuntza-gelak edozein ebakuntza kirurgiko egiteko prestatuta daude. Ekipamenduari dagokionez, 2,4 milioi euroko inbertsioa eskatu du 2016. eta 2017. urteen artean, eta honako hauek nabarmen daitezke: sabaiko bost beso-sistema, lanpara kirurgikoak eta monitoreak (387.000€); zortzi mahai kirurgiko (701.250€); ebakuntzetako tresnak garbitzeko zentrala (526.446€); bost anestesia-sistema helduentzat (198.000€); bi ekografo Anestesiarako eta Urologiarako (84.000€); biltegiko ekipamendua (80.000€); CO2ko laser kirurgikoa ORLrako (80.000€); erradiokirurgikoa C formako arkuarekin (51.909€), lau motor kirurgiko traumatologiarako (37.268€) eta lau elektrobisturi (34.848€).

Bestalde, zortzi ebakuntza-geletatik bat, ebakuntza barruko grabaketak egiteko prestatuta da, NOGeko ekitaldi-aretoarekin konektatuta, irakasleen prestakuntzarako, ikastaroetarako, kongresuetarako eta bestelakoetarako.

Ebakuntza-gela berri hauek gaur egun eraikuntza nagusiko lehen solairuko bloke kirurgikoan dauden 5 ebakuntza-gela (825,13 m2 eraikita) eta eraikin bereko beheko solairuan dauden Larrialdietako 2 ebakuntza-gela (458,51 m2 eraikita) ordezkatuko dituzte.

Bloke kirurgiko berria antzinako Virgen del Camino ospitaleko instalazioak berritzeko proiektu handiago baten barruan dago, ZIU (zainketa intentsiboen unitatea) eta ABU (anestesia ondoko bizkorketarako unitatea) berriak ere barne hartu zituelako. Lanak 2010eko apirilean hasi ziren eta 14,4 milioi euroko aurrekontua izan zuten.

Segurtasun eta irisgarritasun handiagoa pazienteentzat

Bloke kirurgiko berria abian jartzeak hobekuntza handiak ekarriko ditu pazienteentzat. Lehendabizi, segurtasun kirurgikoa hobetuko da, ekipamendu mediko eguneratua izango delako eta argiztatze kirurgikoa egokiagoa. Era berean, ebakuntza osteko lekualdaketak igogailuz egitea saihestuko da, bloke kirurgiko berria ABUren (anestesia ondoko bizkorketarako unitatea) solairu berean dagoelako. Horrez gain, igogailu zuzena egongo da eremu kirurgikoaren barruan, ZIUrekin (zainketa intentsiboen unitatea) lotuta.

Halaber, beste ebakuntza-gela bat dagoenez, programatutako kirurgia lerro berria irekiko da. Horri esker, programazio kirurgikoa berriz esleitu ahalko da, eta urtean 700 ebakuntza inguru egin ahalko dira espezialitate hauetan: oftalmologia, ORL, aurpegi-masailetakoa eta ginekologia. Horrela, itxaronzerrendan dauden pazienteen irisgarritasuna hobetuko da.

Azkenik, erosotasun handiagoa ere izango da, mahai kirurgiko berriak erosiko direlako.

Lan-baldintza hobeak profesionalentzat

Bloke kirurgiko berria irekitzeak aurrerapen garrantzitsuak ere ekarriko ditu profesionalen lan-baldintzetan. Lehendabizi, ebakuntza-gela berrietan leku handiagoa izango dute lan egiteko, eta argiztapena eta klimatizazioa ere hobeak izango dira. Horrez gain, kableak sabaiko beso-sistemetatik igaroko dira, lurretik igaro ordez. Horrela, langileak ebakuntzetan errazago mugituko dira.

Bereziki garrantzitsua da monitore berriak ebakuntza-gelen hormetan jartzea, horrela, jarraipen anestesikoa eta parte hartzen duten profesional guztien jarduera ikusi ahalko direlako.

Nabarmentzekoa den beste aurrerapen bat da profesionalek biltegi-eremu bat bakarrik izango dutela tresnak eta gailu guztietarako, teknika kirurgiko desberdinak egiteko. Azkenik, espezialitate bereko aldameneko ebakuntza-gelak partekatzeko aukerari esker, baliabide materialak (tresnak, protesiak, aparatuak...) hobeko kudeatuko dira.

32.000 ebakuntza baino gehiago 2016. urtean

Nafarroako Ospitalegunean 32.698 ebakuntza egin ziren iaz (28.376 programatuta eta 4.322 premiazkoak). Guztira, 2015. urtean baino 1.172 ebakuntza gehiago egin ziren.

Ebakuntza kopuruari dagokionez, espezialitateen arabera honela banakatuta daude: 6.962 ebakuntza kirurgia orokorrean; 6.418, traumatologia eta ortopedian; 5.742, oftalmologian; 2.450, urologian; 2.147, ORLn eta 1.558, ginekologia eta obstetrizian, eta abar.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa