(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Metodologia aktiboez egindako lan saio arrakastatsua ostirala, 2017.eko ekainak 23


Hezkuntza departamentuan elkartu dira maila guztietako irakasle, zuzendari, kudeatzaile, aholkulariak metodologia aktiboen inguruan aritzeko world-kafe saioan


World Cafe en Educación

Lan-saioaren irudi bat. ( irudia handitu )

Lehenengoz egin da era honetako lan-dinamika Hezkuntza Departamentuan eta antolatzaileen esanetan sekulako arrakasta izan du. Haur hezkuntza, Lehen hezkuntza, Bigarren hezkuntza eta Lanbide Heziketako irakasle, zuzendari, kudeatzaile eta aholkulariek parte hartu dute lan saioan, era guztietako ikasketa metodologiak darabiltzatenak: ikasketa kooperatiboa, proiektuetan oinarritutako ikasketak, Montessori pedagogia edo gaitasun ikuspegia, besteak beste.

Euren esperientziez aritzeko aukera izan dute modu lasai batean eta dinamikarako propio proposatutako galderei erantzunez. Izan ere, gaitasun pedagogiko-didaktikoak hobetzeko formazio programen diseinua Formazio Atalaren lan lerro nagusienetakoa da eta hori dela eta, World-kafe sesioak balio izan du alderdi esanguratsuak adosteko, hau da, era honetako formazio programa baten garapenean adierazgarriak diren oinarrizko ezaugarriak adosteko.

Hala bada, lan-saioan parte hartu dutenek erantzun eta landu behar izan dituzten galderak izan dira: gaitasun pedagogiko-didaktikoaren definizioa; formatu beharreko ikaslearen perfilaren ezaugarriak; irakaslearen “txipa” aldatzeko giltzarriak; formazio-programa batek aurreikusi behar dituen arloak gaitasun pedagogiko-didaktikoa hobetzeko eta sakontzeko ibilbideak.

Lehenengoz egin da era honetako lan-saioa eta ostegunean bigarren saio bat izango da, aurrekoan bildutako ondorioak azaltzeko eta izandako lan-dinamikaren berri emateko lehenengo saioan parte hartzerik izan ez duten formatzaileei.

Hurrengo ikasturteari begira, berriz, asmoa da era honetako lan-saioekin jarraitzea eta “Pedagogia Aktiboen Formazio Programa” koordinatuko duen lan-taldea antolatzea eta lanean jartzea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa