(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Derrigorrezko hezkuntzaren osteko ikastetarako bekak uztailaren 5etik aurrera ordainduko dira ostirala, 2017.eko ekainak 30


Azkenean 5.238 beka eman dira eta hurrengo deialdia abuztuan argitaratuko da


Transcripción textual del video

Uztailaren 5etik aurrera derrigorrezko hezkuntzaren osteko eta unibertsitateko bekek ordainketa hasiko da; guztira, 3.900.000 euro izango dira. Gainerako kopuruak, 4.334.000 arte, deialdi honen alegazio guztiak bideratu ondoren ordainduko da. Batzuk, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren beken errekurtsoen zain daude.

Joan den ekainaren 23an ekainaren 16ko 525/2017 ebazpena argitaratu zen. Horren bidez, unibertsitateko ikasketak eta derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitatez kanpoko ikasketak egiten dituzten ikasleendako beken eta laguntzen 2016/2017 ikasturterako deialdi orokorra behin-behinekoez ebazten da. Beraz, hasierako deialdiaren behin-behineko argitalpena da (urriaren 20ko 725/2016 ebazpena eta aurrekoa aldatzen zuen apirilaren 31ko 371/2017 ebazpena).

Hezkuntza Departamentua

Hezkuntza Departamentua.

Uztailaren 5etik aurrera derrigorrezko hezkuntzaren osteko eta unibertsitateko bekek ordainketa hasiko da; guztira, 3.900.000 euro izango dira. Gainerako kopuruak, 4.334.000 arte, deialdi honen alegazio guztiak bideratu ondoren ordainduko da. Batzuk, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren beken errekurtsoen zain daude.

Joan den ekainaren 23an ekainaren 16ko 525/2017 ebazpena argitaratu zen. Horren bidez, unibertsitateko ikasketak eta derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitatez kanpoko ikasketak egiten dituzten ikasleendako beken eta laguntzen 2016/2017 ikasturterako deialdi orokorra behin-behinekoez ebazten da. Beraz, hasierako deialdiaren behin-behineko argitalpena da (urriaren 20ko 725/2016 ebazpena eta aurrekoa aldatzen zuen apirilaren 31ko 371/2017 ebazpena).

Lehen deialdian 9.156 eskaera aurkeztu ziren; bigarrenean, ezegokitasunaren baldintzari erreferentzia egiten dion aldaketaren ondorioz 5 eskaera bakarrik aurkeztu ziren, eta horietatik 2k bakarrik betetzen zituzten deialdiaren baldintzak.

Kontua da lehen deialdi horretan eskatutako baldintza batek eskatzaileek aldez aurretik Nafarroako Unibertsitate Publikoan izena emanda egotea eta zenbait arrazoirengatik plazarik ez lortzea egiaztatzea eskatzen zuela. Hauek ziren arrazoiak: titulazioa ez egotea, plazarik ez egotea, gutxieneko nota ez izatea edo eskatzaileen aukeratutako hizkuntza aukera ez egotea. Hori dela eta, aipatutako ezegokitasuna dela eta baldintza hori ezin izan denez bete, Hezkuntza Departamentuak ebazpena aldatu zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoan izena emana egiteko baldintza egiaztatu ezin izan dutenentzat. Aldaketa horrek Nafarroako Unibertsitatean emandako titulazio hauetan eragiten zuen, besteak beste Zuzenbidean, GADEn, Erizaintzan. Unibertsitate horretan bakarrik eragiten zuen, baldintza hori beste edozein unibertsitatera joateko eskatzen zelako.

9.156 eskaeretatik, 1.124 eskaera (% 12,28) Nafarroako Unibertsitateari dagozkio, 1.946 (% 21,25) Nafarroako Unibertsitate Publikoari; 2.054 (% 22,33) beste unibertsitate batzuei eta 4.041 (% 44,14), LHko erdi mailako eta goi mailako ikasketei, 25 urtetik gorakoen unibertsitatera sartzeko ikastaroari, Batxilergoari, kirol arloko irakaskuntzei, arte arlokoei eta hizkuntzei besteak beste. Beraz, azken ikasle-talde hori da "2016/2017 ikasturteko unibertsitatez kanpoko ikasketen eta unibertsitateko ikasketen deialdiari" onurarik handiena ateratzen diona.

MECen deskontua laguntza guztiei

Kontuan hartuz 371/2017 Ebazpenak sartutako aldaketa, Nafarroako Unibertsitateko ikasleei 4 errenta-tarte aplikatu zaizkie, prezio publikoa 4,8, 3,5, 2,5 eta 1,5 aldiz biderkatzen duten indizeei dagozkiena. Beste unibertsitate batzuetara sartu diren gainerako ikasleei Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak ezarritako prezio publikoa aplikatu zaie. MECen bekari dagokionez, kasu honetan, Nafarroako Unibertsitateko ikasleei Ministerioak emandako bekaren zenbatekoa deskontatu zaie, gainerako estatuko beste unibertsitate publiko eta pribatu batzuetara joaten diren ikasleekin egin den moduan. Beraz, Hezkuntza Departamentuak emandako beka guztiei, Ministerioaren beka lortu badute, zenbateko hori deskontatu zaie.

Bi deialdietarako aurrekontuari dagokionez, 4.334.104 eurokoa da, hasierako partida 3.634.104 euro, eta 700.000 euroko gehigarria.

Horrela, uztailaren 5etik aurrera derrigorrezko hezkuntzaren osteko eta unibertsitateko bekek ordainketa hasiko da; guztira, 3.900.000 euro izango dira. Gainerako kopuruak, 4.334.000 arte, deialdi honen alegazio guztiak bideratu ondoren ordainduko da. Batzuk, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren beken errekurtsoen zain daude.

2017/2018 bekak

Bestalde, Hezkuntza Ministerioa dagoeneko 2017/2018 ikasturterako beken deialdia egiten ari da, abuztuan argitaratuko dena, Ministerioaren deialdia argitaratu ondoren, legezko baldintza baita, deialdi osagarria delako. Aurreko urteetan beste unibertsitateetako beken eskatzaileekin gertatzen zen moduan, Nafarroako Unibertsitateko ikasleek ere justifikatu beharko dute Nafarroako Unibertsitate Publikoan ez direla eskaintzen aukeratu dituzten ikasketak, edo plazarik ez dutela lortu, gutxieneko notara ez direla heldu edo aukeratutako hizkuntza-aukera ez zela eskaintzen.

Lehen mailan Nafarroako Unibertsitatera sartzen diren ikasleek, gainerako Estatuko beste unibertsitate publiko edo pribatu batzuetara sartzen direnak bezala, beraz, aldez aurretik Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari edo Eusko Jaurlaritzari eskatu beharko diete beka. Horrez gain, justifikatu beharko dute lehen aipatutako arrazoiengatik ez direla sartu Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Aplikatuko den indize biderkatzailean eta tarteetan nori kenduko zaion MECek deialdian emandako kopurua erabakitzen ari dira, Estatuko beste unibertsitate batzuetako gainerako ikasleei bezala.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleen kasuan errenta-tarteak ere kontuan hartuko dira, eta zenbatekoen ematean gradazio bat ezarriko da.

Aldez aurretik ikasketak hasi dituzten Nafarroako Unibertsitateko ikasleei, datuak eguneratu ondoren, araubide iragankor bat aplikatuko zaie ikasketak amaitu arte. Horretan zehar aurreko baldintza berak izan dituzte: 4,8, 3,5, 2,5 eta 1,5 indize biderkatzailea, 4. tartea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan nahitaez matrikulatu behar ez izatea. Hala ere, ikasle hauei, gainerakoei bezala, MECek emandako zenbatekoa deskontatuko zaie.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa