(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euroeskualdeak finantzaturiko proiektuen %78an parte hartu du Nafarroak 2017ko lehen deialdian osteguna, 2017.eko uztailak 20


Kultura, hezkuntza eta gazteria, eleaniztasuna eta kirol arloko 18 proiektu dira


Akitania Berriko, Euskadiko eta Nafarroako ordezkariak

Ollo kontseilaria, Akitania Berriko, Euskadiko eta Nafarroako ordezkariekin. ( irudia handitu )

Nafarroak parte hartu du 2017ko laguntzen lehen deialdian hautatutako 23 proiektutatik 18 proiektutan; beraz, parte-hartze maila %78koa da. 18tatik 16 hiru bandakoak dira, Akitania Berriak, Euskadik eta Nafarroak garatuak; beste biak, berriz, Frantziako eskualdearekin garatutakoak.

Hori adierazi dute Bertizko Jauregian Euroeskualdeko Batzorde Exekutiboaren bilera ondoren emandako prentsaurrekoan. Besteak beste, Akitania Berria, Euskadi, Nafarroa 2017ko Deialdiaren lehen saioaren esparruan hautatutako 23 proiekturen zerrenda eman dute; deialdiak 400.000 €-ko hornidura du. Ekitaldian izan dira Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria den Ana Ollo; Eusko Jaurlaritzako Kanpo Ekintzako idazkari orokorra den Marian Elorza; eta Nouvelle Aquitaniako Eskualdeko eskualde kontseilaria, Mugaz haraindiko Lankidetzarako delegatua, Mathieu Bergé.

Topaketan zehar iragarri dute aurtengo laguntzen bigarren deialdia, 300.000 euroko hornidura izango duena, irailaren erdi aldera jarriko dela abian, eta proiektuak aurkezteko 5 asteko epea emango dela. Bigarren deialdia Euroeskualdeko estrategiaren 2. ardatzarekin bat dator; hau da, "Enpresen ezagutza-berrikuntza-lehiakortasunaren ekonomia", eta arlo nagusiak hauek izango dira: aeronautika eta garraioa; osasuna/Bio-osasuna; nekazaritza eta nekazaritzako elikagaien industria; eraikuntza iraunkorra (zura); energia berriztagarriak; eta itsasoko eta itsasertzeko baliabideak.


Akitania Berriko, Euskadiko eta Nafarroako ordezkariak

Ollo kontseilaria, erdian, Bergé (ezker) eta Elorzarekin (eskubi). ( irudia handitu )

Nouvelle Aquitaine-Euskadi-Nafarroa proiektuen deialdiaren helburua da lankidetzako jarduerak sustatzea hiru lurraldeetan kokatutako aktore sozio-ekonomikoen artean, guztien arteko proiektuak garatzeko; era horretan, baliabide ekonomikoak sektore giltzarrietan erabili ahal izango dira. Hori dela-eta, Euroeskualdeak erabaki du lankidetza estrategikoak finantzatzea, sektore horietako kide ezberdinek elkar ezagutu, elkartu eta elkarren osagarri izan daitezen, aurrerago sinergiak sortu eta elkarrekin erronka berriei aurre egite aldera: ikerketa-proiektuak, berrikuntzakoak, nazioartekotzekoak eta elkarrekin prestatzekoak Europako proiektuen deialdietarako. Gogoratu behar da hiru eskualdeen azalera osoa 100.000 km2-koa dela, 8,5 milioi biztanleko biztanleria dutela eta 11 unibertsitate dituztela (250.000 ikasle). Euroeskualdearen BPGd-a 235.000 milioi eurokoa da.

Nafarroako parte-hartzea duten 18 proiektu

Aurrean esan bezala, hautatutako 23 proiektutatik 18k Nafarroako Foru Komunitateko entitate, erakunde eta elkarte ezberdinen parte-hartzea dute. Bertze 5k Euskadi eta Akitania Berriko erakunde eta elkarteen arteko lankidetzarekin aterako dira aitzinera. Nafarroako parte hartzea izanen dutenen artean, 10 proiektu kultura arlokoak dira, 5 hezkuntza eta gazteriakoak, 2 eleaniztasunaren ingurukoak eta azkena, kirol arlokoa.

Hona hemen aipatu erakunde edo elkarteak: Gaztelu Elkartea; 601 Producciones Audiovisuales; Barañain Auditorio Fundazioa; Ikuskizunen Banaketa eta Kudeaketa SLU; Nafarroako Dantzarien Biltzarra; Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala; Huarteko Arte Garaikidearen Zentroa; Euskadiko eta Nafarroako Diseinatzaileen Elkartea; Nafarroako Orkestra Sinfonikoa; Nafarroako Eskola Politeknikoa; Kamira SCIS; IESO Iñaki Ochoa de Olza DBHI; Sakanako Garapen Ekonomikoaren Agentzia; IES Ribera del Arga de Peralta; Euskaldunon Biltoki Elkartea; Herrikoa; eta Ezkaba Txirrindulariak Taldea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Prentsa txostena
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa