(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Beaumont kontseilariak azpimarratu du Gobernuak sektore publikoaren alde egin duela "kalitatezko zerbitzuak emateko" osteguna, 2017.eko uztailak 20


Legealdiaren lehen bi urteak baloratzeko emandako hitzaldian langileentzako aurrekontua 2015etik % 13 handitu dela eta lan-eskaintza publiko berriak egin dituela nabarmendu du


Transcripción textual del video

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilari Mª José Beaumontek Nafarroako Gobernuak legealdia hasi zenetik egindako esfortzua azpimarratu du, "kalitatezko zerbitzu publikoak emateko eta nahikoa giza baliabideen zuzkidurarekin, gero eta eraginkorragoa den herritarren arreta ekartzen duena".

Bulegoak

Foru Administrazioaren bulegoa.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilari Mª José Beaumontek Nafarroako Gobernuak legealdia hasi zenetik egindako esfortzua azpimarratu du, "kalitatezko zerbitzu publikoak emateko eta nahikoa giza baliabideen zuzkidurarekin, gero eta eraginkorragoa den herritarren arreta ekartzen duena".

Horrela, Beaumont kontseilaria nabarmendu du lehen bi urte hauetan Nafarroako Gobernuaren langileentzat bideratutako aurrekontua % 13 handitu dela, 2015eko 1.109 milioi eurotatik 2017ko 1.255 milioitara. Igoera hori langileen soldaten igoerari aurre egiteko, 2012tik zor zuen aparteko ordainsaria osorik itzultzeko eta iaz onartutako lan-eskaintza publikorako egin da, guztira 516 plaza eskaini direlako, Estatuak uzten duen gehieneko kopurua.

Komunikabideen aurrean egindako agerraldian, legealdiaren lehen bi urteak baloratzeko deitutakoa, Beaumontek zuzentzen duen Departamentuak egindako beste jarduera batzuei buruz ere hitz egin du, hala nola Banda Zabalaren Plana egitea, zuntz optikoa foru geografia osotik zabaltzeko asmoa duena, 31 milioi eurotik gorako inbertsio publikoarekin; Gobernu Irekiaren ataria bultzatzea, gardentasuna handitzeko, kontuak hobeto emateko eta informazio publikorako sarbidea sustatzeko; eta delituen biktimei arreta emateko bulego berria, bere jarduera bikoiztu duena Iruñeko Justizia Jauregira aldatu denetik.

Kontseilariak nabarmendu duen beste gai bat izan da segurtasun eta larrialdi zerbitzuen bultzada, bai aurrekontu mailan (% 12,76ko igoerarekin 2017an, 2015eko aurrekontuaren aldean, Foruzaingoan, eta % 311,53koa Suhiltzaileetan), bai Foruzaingoaren langile kopurua handitzea eta langileak berritzeko, aurten beste 37 plazetarako deialdia egin duena (nabarmendu behar da ez dela deialdirik egin 2010. urtetik); baita Nafarroako Suhiltzaileena ere, legealdi honen zehar ehun plaza eskainiko direlako, sindikatuen ordezkariekin lortutako akordioari esker.

Balantzean Mª José Beaumontek Departamentuak Nafarroako Foru Zuzenbide Zibila gaur egungo gizartearen errealitatera eguneratzeko egindako lana aipatu du, baita Nafarroako administrazio publikoen zerbitzura lan egiten duten langileen Estatutua berritzeko ere; oraindik Foru Komunitatera transferitu ez diren eskumenak Estatuarekin negoziatzea, baita LORAFNAren erreforma posiblea; irisgarritasun unibertsaleko foru lege proiektu bat egitea, desgaitasunen bat duten pertsonek aukera-berdintasuna izan dezaten.

Kontseilariarekin batera Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusi Edurne Eginoa; Barne Departamentuko zuzendari nagusi Agustin Gastaminza; Justiziako zuzendari nagusi Lurdes Aldave eta Informatika, Telekomunikazioak eta Berrikuntza Publikoko zuzendari nagusi Mikel Sagües ere izan dira.

Beste jarduera batzuk zuzendaritza nagusien arabera

Aurretik aipatutako gaiez gain, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Gardentasun Kontseilua ere abian jarri du, eta esku hartze plan orokor bat garatu du Nafarroako Jauregian, bere erabilerak legeztatzeko eta arrazionalizatzeko, mantentzea bermatzeko, lan-eremu berriak gaitzeko eta narriadura eteteko.

Bestalde, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak administrazioko langileek lan eta familia bizitza uztartzen laguntzeko aurreikusitako neurriak handitu ditu, eta sistema berria egin da Atalburu eta Bulegoburu guztiak merituen lehiaketaren bidez hornitzeko 2017 eta 2018 urteen artean.

Halaber, Barneko Zuzendaritza Nagusiak Nafarroa VioGén estatu-sistemara sartzea sustatu da, genero-indarkeriaren biktimak babesteko dena; jarduera handitu da Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolan; Nafarroako foruzain guztiak Foruzaingoaren informazio-sistemetan sartzen amaitu da; kanpaina bat jarri dute abian txirrindularien artean bide-segurtasuna sustatzeko, eta gairik garrantzitsuena gisa, Foruzaingoaren Gidari Plan bat egin da 2020. urterako.

Justiziako Zuzendaritza Nagusiari dagokionez, Biktimen Arretarako Bulegoa Justizia Jauregira eraman dela nabarmendu behar da, bitartekotza zerbitzuak finkatu eta hedatu direla alderdi judizial guztietara, arlo penal, zibil eta merkataritza arloan; epaitegien zerbitzura lan egiten duten langileak indartu direlako; eta Iruñeko Udalarekin sinatutako hitzarmena arauak hausten dituzten adingabeek judizioz kanpoko neurriak egin ditzaten hiriburuko auzoetako talde soziokomunitarioetan.

Azkenik, Informatika, Telekomunikazio eta Berrikuntza Publikoko Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Gobernuaren informatika-datuak prozesatzeko bigarren zentro (CPD) bat abian jartzeko lan egin du. Horrela, bi CPDtako batek huts egiten badu, besteak normaltasunez jarraituko du lanean Administrazioak herritarrei, enpresei eta bere langileei ematen dizkien zerbitzuetan; SITNAren bistaratzaile geografikoak hobetu dira; telekomunikazioetako antenak instalatzeko administrazio-epeak sinplifikatu dira; software librera migratzeko plan bat egin da, eta Administrazioaren beste zerbitzu batzuei informatikoki laguntzea, hala nola Osasun arlokoak.

Horrez gain, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiarekin eta Administrazioko beste unitate batzuekin batera ADELE proiektua bultzatu du, foru Gobernuan administrazio elektronikoa behin betiko ezartzea lortzeko.

Legealdiaren bigarren zatirako erronkak

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria txosten honen aurkezpenaz baliatu da bere Departamentuak legealdiaren bigarren erdirako ezartzen dituen erronketako batzuk jakinarazteko.

Horien artean nabarmendu behar dira lan-eskaintza publiko berrien deialdia enplegu publikoa finkatzeko eta funtzionario berriak sartzeko; sindikatuen ordezkariekin negoziatzea, langile publikoek krisi ekonomikoan galdutako erosteko ahalmena berreskuratzeko; edo antzinako Artxibo Orokorrean obrak amaitzea, bulegoetarako eremu berriak gatzeko eta horren ondorioz, langileen lan-baldintzak hobetzeko.

Horrez gain, Estatuarekin lankidetza-hitzarmen berri bat negoziatu dutela nabarmendu du, espetxeen arloan hain zuzen, Estatuko Administrazioak duen eskumen hori transferitu arte, epaitegietan plaza berriak sortzea, Banda Zabalaren Planean barne hartzen diren jarduerak ezartzea, Foruzaingorako Komisaria Nagusi berri bat eraikitzea eta heliportua Suhiltzaileen Parke Nagusira eramatea, Cordovillan (Galar).

Azkenik, nabarmendu du udazken honetan Nafarroako Suhiltzaileen langileentzako bigarren jardueraren arautegia onartuko duela nabarmendu du; gardentasuna eta informazio publikorako sarbidea arautzeko foru lege proiektuak aurkeztuko dira Nafarroako Parlamentuan, Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzko ekainaren 20ko 8/2006 Foru Legea aldatzen duena; eta esperi du Nafarroako Foruzainen Foru Lege proiektua onartuta ikustea, joan den apirilean dagoeneko Parlamentura bidal zutelako, negoziazio sindikal eta politikoaren ondorioz egiten diren aldaketekin.

Horrela, Beaumont kontseilariak esan duenez, Departamentuaren erronka ere bada 2018. urtean, administrazio publikoen zerbitzura lan egiten duten langileen Estatutuaren aldaketari buruzko foru lege proiektua Parlamentua aurkeztea, eta Nafarroako Foru Berria idaztea edo Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa, xede horretako sortutako parlamentuko txostenaren lanen eta Nafarroako Foru Zuzenbide Zibileko Aholku Batzordearen lanaren ondorioz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa