(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Etxeko ospitalizazio kopurua hirukoiztu eginda 2014. urtetik eta dagoeneko ospitalizazio guztien % 6,3a da asteazkena, 2017.eko abuztuak 9


Zerbitzuak gaur egun 105 plaza ditu Iruñean, Tuteran eta Lizarran, duela hiru urtekoaren bikoitza baino gehiago


Etxeko ospitalizazioak dagoeneko ospitaleratzeen % 6,3 ekartzen du. ( irudia handitu )

Etxeko ospitalizazio kopurua hirukoiztu da Nafarroan azken hiru urteetan, eta dagoeneko ospitalizazio guztien % 6,3a da, 2014. urtean zegoen % 2,2aren aldean. Joan den ekainean, Iruñeko, Tuterako eta Lizarrako ospitaleetan egindako 4.984 ospitaleratzeetatik 316 laguntza-modalitate horrekin egin ziren, 2014ko aldi berean egin ziren 4.871 ospitaleratzeen 105en aldean.

Jarduerak gora egin du mota horretako arreta ematen duten profesionalen taldeen igoerari esker eta plaza erabilgarrien gorakadaren ondorioz. Izan ere, 2014. urtean 46 ohe zeuden, eta gaur egun, 105 (bikoitza baino gehiago).

Etxeko ospitalizazioa ospitale baten berezko zainketa medikoak eta erizaintzakoak emateko laguntza-eredua da, baina ospitaleen azpiegitura osorik behar ez duten baina jarraipen mediko aktiboa eta laguntza konplexua behar duten pazienteen etxean bertan emandakoa. Mota honetako arretaren alde egiten da ordezko laguntza ereduak garatu behar direlako biztanleen zahartzearekin lotutako gaixotasun kroniko kopuruaren igoerari aurre egiteko. Abantailen artean nabarmendu behar da ospitaleratzea eta horrek dakartzan eragozpenak saihesten direla, une oro pazienteak behar duen arreta bermatuz.


Nafarroako Ospitaleguneko etxeko ospitalizazioen taldea. ( irudia handitu )

Gaur egun, Nafarroako Ospitaleguneak etxeko ospitalizaziorako 75 ohe ditu, "Reina Sofía" ospitaleak 20 eta Lizarrako "García Orcoyen" Ospitaleak 10. Zerbitzu honen okupazio-indizea urte honetan % 74 eta % 96 artekoa izan da, eta urte hasieran handiagoa izan da, gripe-epidemia zabalduen zegoen unean.

2017ko lehen seihilekoan 2.048 ospitalizazio gertatu dira guztira (1.547 Ospitalegunean, 323 "Reina Sofía" ospitalean eta 178 "García Ocoyen" ospitalean), eta 16.903 egun eman dira. Batez beste 8,2 egun egon dira.

Osatzen funtzional azkarragoa eta infektatzeko arrisku txikiagoa

Ospitaleratze konbentzionalari dagokionez, etxeko ospitalizazioak hainbat abantaila ekartzen ditu, izan ere, pazienteek behar duten osasun-arreta ezagunagoa eta erosoagoa den inguru batean jaso dezakete (beraien etxean edo aukeratzen duten pertsona baten etxean), senideen laguntzarekin. Horrela, ospitalean gauak emateko joan-etorriak saihesten dituzte. Halaber, ospitalean hartutako infekzioak ere saihesten dira, pazienteak gutxiago desorientatzen dira eta osatze funtzionala normalean azkarragoa da.

Ospitalizazio mota hau, gainera, eraginkorragoa da osasun baliabideen ikuspegitik, eta mediku espezialista eta lehen arretako medikuen arteko koordinazioa hobetzen du.

Mota horretako ospitaleratzeetarako, pazienteak zenbait baldintza bete behar ditu: ospitalizazioa borondatez onartzea informazio guztia jaso ondoren; zerbitzua ematen den eremuan bizitzea eta beharko dituen zainketez eta profesional medikoen eta erizainen koordinazioaz arduratuko den pertsona batekin bizitzea.

Etxeko ospitalizazio-taldea aldizka joaten da pazientea ikustera, eta beharrezkotzat jotzen dituzten proba diagnostikoak etxean egiten ditu, hala nola analisiak, elektrokardiograma, arterio-presioaren monitorizazioa, oxigeno-asetasuna eta abar. Horrez gain, ospitaleko berezko prozedura terapeutikoak adieraz daitezke, hala nola bena barneko tratamendu antibiotikoak, nutrizio artifiziala, oxigenoterapia, sendaketa konplexuak eta odol-transfusioak, betiere ospitale bateko arreta eta segurtasun berme berdinekin.

10 urte baino gehiago zerbitzua

Etxeko ospitalizazioa 2006ko amaieran abian jarri zen Tuteran, 2008an Iruñeko Osasun Arlora heldu zen eta 2009an Lizarran. Hortik aurrera zerbitzua handitu egin da, eta garrantzitsuenak azken bi urteetan egin dira, Osasunbideko Paziente Kroniko eta Pluripatologikoen Arreta programa hedatzen hasi zenean.

2016. urtearen amaieran biztanle-talde berriei zabaldu zitzaien. Horrela, etxeko ospitalizazio-egitura Tafalla, Erriberri, Azkoien, Zarrakaztelu eta Artaxoako eremura hedatu zen, 10 plaza berrirekin, 40.000 biztanleei zerbitzua emateko. 2017ko azken seihilekoan zerbitzua handitu egingo da Iruñeko, Lizarrako eta Tuterako hiru osasun-eremuetan.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa