(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren kultura-agenda aste honetarako

astelehena, 2017.eko irailak 18


Erakusketak, kontzertuak eta bisita gidatuak biltzen ditu.


Óscar Candendo organo joleak Leireko Monastegian arituko da igande honetan. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak honako kultura-jarduera hauek antolatu ditu irailaren 18tik 24ra bitarteko asterako:


KONFERENTZIAK

 

Sebastián Albero Añaños
Erronkariko Bailarako Batzarreko Ekitaldi Aretoa
Larunbata / 19.00etan
Organorako Musika Zikloa

Hizlaria: Carlos Andrés Sánchez Baranguá.
Sebastián Albero Añaños, Erronkarin jaioa 1722an eta Madrilen hildakoa 1756an, organo eta klabe jolea izan zen Fernando VI.aren errege gortean. Horrela, bere lanbidea, Domenico Scarlattik, Farinellik eta Errege Kaperako beste bi organo joleek, José de Nebrak eta Joaquín Osinagak, gauzatu zuten testuinguru berean eraman zuen aurrera.


ZINEMA


 

Urretxindorra hiltzea
Nafarroako Filmoteka
Asteazkena / 20.00etan
Film hau Harper Lee idazlearen izen bereko liburuaren egokitzapena da. Depresio Handiaren garaian, hegoaldeko herri batean, Atticus Finch (Gregory Peck) abokatuak emakume zuri bat bortxatzea egozten dioten gizon beltz baten defentsa egitea erabakitzen du.
Hizkuntza: J.B. ingeleraz gaztelaniazko azpitituluekin.
Iraupena: 129 min.

Trashumantzia / Erronkariarren Abelbidea
Nafarroako Filmoteka
Osteguna / 20.00etan

Trashumantzia (Trashumancia, Espainia, 1984)
Nafarroako transhumantziari buruzko dokumentala da. Erronkariko eta Zaraitzuko bailaretatik Bardearaino egiten da transhumantzia, Errege Abelbidetik bidea eginez.
Erronkariarren Abelbidea (Espainia, 2009)
Sanz anaiak transhumantzia praktikatzen duten Nafarroako mendialdeko artzai familia bateko kideak dira. Erronkariarren Abelbidea jarraitzen dute: Erronkariko bailara eta Nafarroako Pirinioa, Bardearekin eta Las Cinco Villas Aragoiko eskualdearekin lotzen dituen ibilbidea.


Hero
Nafarroako Filmoteka
Osteguna / 20.00etan

Txina zazpi erreinu ezberdinetan banatuta zegoenean, hegemonia lortzeko gatazkak hasi ziren. Orduan, miseriek eta heriotzek herrialdea suntsitu zuten. Qin erregeak herria batu eta lehen Enperadore bilakatzeko ametsa zuen eta horren ondorioz gainerako erregeek bera hiltzen saiatu ziren, behin eta berriz.
Hizkuntza: J.B. txinatarrez gaztelaniazko azpitituluekin.
Iraupena: 99 min




 

ERAKUSKETAK


 

Kamera ilunaren bitartez
Karlismoaren museoa
2017/05/17 - 2017/11/05

Lizarrako Karlismoaren Museoak aldi baterako erakusketa berri bat biltzen du, irailaren 5era arte ikusgai egonen dena. Asunción Domeño du komisarioa, Nafarroako Unibertsitateko irakaslea eta argazkilaritzan aditua. Erakusketak, argazkilaritzaren aurrekarietan murgilduta, hasierako prozedura fotografikoak aztertzen ditu, hala nola dagerrotipoa edo kalotipia, baita aristotipoak, argazki artistikoa edo inprimaketa-argazkia ere.


Oihuaren anatomia
Nafarroako Museoa
2017/05/11 - 2017/09/24

Nafarroako Museoak erakusten duen Oihuaren anatomia erakusketa txikia bi aretotan banatzen da lehenbiziko aldiz, bi solairutan hain zuzen. Bilduma iraunkorreko bi piezen arteko elkarrizketa bat proposatzen du Federico Clavarinoren (1984, Turin) argazkiekin, zeinak haren azken lanaren parte baitira: The Castle. Lehen pieza, I. mendekoa, Santakarako aztarnategian aurkitu zen eta Calceus du izena; bigarrena, XIX. mendekoa, marmolezko busto bat da, Agustín Querol y Subiratsek egina, eta oihuka ari den gazte baten burua irudikatzen du. < bilduman< Fundazioaren Kutxa Nafarroako figurazioa eta Abstrakzioa 70s.



Forma 70s. Abstrakzioa eta figurazioa Nafarroako Kutxa Fundazioaren bilduman
Nafarroako Museoa
2017/06/15 - 2017/10/01

Erakusketak formen elkarrizketa bat proposatzen du pintura tradizionalaren eta abangoardiako pinturaren artean, hizkuntza figuratiboen eta abstraktuen artean, eta adierazpen esperimentalen eta herrikoien artean. Elkarrizketa hori kidetasunek eta kontrasteek markatutakoa da, zeinek bat egin baitzuten garai bateko erreferentziako zenbait erakusketa-aretotan; izan ere, Iruñeko eta Nafarroako panorama artistikoaren foku dinamizatzaileak ziren erakustoki haiek.



José Ramón Anda. Kausa formala
eta materiala

Oteiza museoa
2017/06/21 - 2017/10/01

Oteiza museoak erakusketa-proiektu berri bat biltzen du, José Ramón Anda deitutakoa. Kausa formala eta materiala erakusketak sortzaile horrek eskulturari emandako ekarpena analizatzen du, eta haren lana aztertzen. “Eskulturaren Euskal Eskola” deitutakoan aritutako artisten bigarren belaunaldiari lotuta egon zen Anda, eta hizkuntza artistikoak berritu zituen joan den mendeko hirurogeiko hamarkadatik aurrera.


MUSIKA


Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Baluarte
Osteguna, Ostirala / 20.00h.

Pascual Aldavek (1924-2013) bihotzaren zolan eraman zuen beti bere sorterriko kantua, bai eta bertako dantzen eta doinuen edertasun dirdiratsua ere. Nerabe sorta izeneko lanak nostalgian eta samurtasunean barneratzen gaitu, bai eta ama batek semearekin duen lotura ahaltsuaren misterioan eta alaitasunean ere. Suite hau Lesakako amek abestutako doinuetan dago oinarritua, eta gure konpositorearen ama ez zen salbuespena izan. Beethovenen Bederatzigarren Sinfonia (Korala) ere giza arimaren alderik sakon-sakonenera iristen da. Beraz, handizki inauguratuko da Orkestraren kontzertu ziklo berria, Iruñeko Orfeoiarekin batera, Antoni Wit titularraren eskutik.

 

In honore B. M. Virginis
Leireko Monastegia
Igandea / 12.45etan

Oscar Candendo
Organo, klabizenbalo, piano eta ganberako musika goi mailako irakaslea. B. Carrau, J. Martín Moro, M. Bouvard, J. W. Jansen, M. Torrent eta B. Haas irakasleekin ikasi zuen organoa. Musikaren Historia eta Zientzia Ikasketa Aurreratuen Diploma lortu zuen Valladolideko unibertsitatean.
Schola Antiqua
1984an sortu zenetik, antzinako musikaren azterketan, ikerketan eta interpretazioan aritzen da. Taldeko kideak Valle de los Caídoseko Abadía de Sta. Cruzeko Eskolaniako abesbatzan prestatu ziren.
Sarrera doan edukiera bete arte.

HAURRENTZAKO AISIA

 

Ongietorri ipuinetara
Nafarroako Liburutegia
Asteazkena / 18.00etan

Asteazkenero, gurasoek eta beste boluntario batzuek ipuinak irakurtzen dizkiete haurrei gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez.
Ipuina familia bereko bi kidek edo gehiagok kontatua (ama, aita, osaba, izeba, aitona, amona, familiaren lagun mina...) Ipuina bolondresak aukeratu dezakete edo liburuzainei liburu bat edo bi eskatu ahal zaie.

Ipuinjaleen kluba
Nafarroako Liburutegia
Osteguna / 18.00etan

Nahi baldin baduzu irakurri...
Lagun berriak egin...
Liburu intesgarriak ezagutu eta haietaz hitz egin...
Eta 8 urtetik 11ra bitarte baduzu...
Hau da zure kluba!
Haurren liburutegiko jarduera guztiak doainik dira.


BISITAK ETA IBILALDIAK

 

 

José Ramón Anda. Kausa formala eta materiala
Oteiza museoa (Altzuza)
Igandea / 12:00etan

Bisita gidatua, Museoaren Didaktika ataleko arduradun Aitziber Urtasunekin.
José Ramón Anda. Kausa formala eta materiala erakusketak ehun bat lanek osatutako hautaketa bat erakusten du, artistaren prozesu eraikitzaileak aztertzen dituena; lan horien artean, eskultura-lanak, artistaren tailerreko azterlan txikiak eta altzari-lanetako piezak ere erakusten dira. Erakusketa ekainaren 21etik urriaren 1era bitarte egonen da zabalik.


Bisita gidatua Iruñeko katedralaren klaustroa konpontzeko lanetara
Iruñeko katedrala
Igandea, 10:00 / 11:00 / 12:00

Ekainean bukatu ziren Iruñeko katedraleko klaustroaren iparraldeko aldea zaharberritzeko lanak; 2016ko abuztuan hasi ziren, eta hormartearen barnean eta lorategiko fatxadan egin dira. Horregatik, Nafarroako Gobernuko Ondarearen Zerbitzuak doako bisita gidatuen programa bat antolatu du, lan horiek bertatik bertara ikusteko aukera ematen duena.
Erreserbak Nafarroako Ondare Historikoa Kontserbatzeko Fundazioaren webgunean (http://visitas.fcpatrimoniodenavarra.com/).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa