(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bihar hasiko da Emakume sortzaileak programa "Emakumeak, zientzia eta lidergoa" saioarekin asteazkena, 2017.eko irailak 27


Hiru saioetako bat, "Elikadura subiranotasuna eta emakumeen lidergoen esperientziak" izenekoa, lehen aldiz egingo da Tuteran


Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bidez, hiru saio antolatu ditu IPES Elkartearekin lankidetzan, emakumeek ikerketaren, irakaskuntzaren eta kulturaren mundura egiten dituzten ekarpenak erakusteko, zabaltzeko eta igortzeko, Emakume sortzaileak programaren barruan. Programaren helburua erreferenteak sortzea eta emakumeen eta gizonen artean berdintasuna sustatzea da gure gizartean. Aurten, saioetako bat Tuteran egingo du, bere lurralde-aniztasunari erantzuteko.

Saioen goiburua "Emakumeen lidergoak" da, eta xedea emakumeen aginte eta lidergo postuetan lau arlo hauetan duten esperientzia nabarmentzea da: politikan, "zientzia gogorren" arloan, arlo teknikoan edo politikoan.

Ekintza honek, halaber, emakumeak, haien lanak, egiteko moduak, beharrak eta errebindikazioak eta proposamenak ikusarazten lagunduko du, eta horiek bultzatu ere egingo ditu. Horretarako, bost emakumek, beren lanak erakutsiko dituzte, eta baita horiek erakusteko aurkitzen dituzten zailtasunak ere.

Eduki hauek landuko dira saio bakoitzean:

"Emakumeak, zientzia eta lidergoa": Ana Payok, Biodibertsitateko doktoreak, emakumeak erabakiak hartzeko prozesuetan sartzeak eta gaur egungo lidergo ereduak aldatzeak duen garrantzia azalduko du. Iruñean egingo da, irailaren 28an, 18:30ean, NAPIko Pío Baroja aretoan.

"Elikadura burujabetza eta emakumeen lidergo-esperientziak": mahai-inguru bat egingo da Carmen Rodriguez psikopedagogoarekin. Generoan eta lankidetzan aditua da eta MUNDU BAT erakundeko elikadura subiranotasunaren ardatzeko burua. Emakumeek lurrarekin duten harremanari, trantsizio berrietan aldaketarako eragile gisa duten rolari eta emakume nekazarien lidergoari eta erronkei buruz hitz egingo du. Mahai-inguruan Mª José Arrondok, Nafarroako AN kooperatiba-taldean dagoen emakume ekintzaileak, eta Raquel Sesmak, Lan Harremanetako diplomaduna eta lau nekazaritza-kooperatibetako kudeatzailea denak, parte hartuko dute. Nagusiki gizonezkoa den mundu batean ekintzailetza eta lidergo posizioak hartzean izan dituzten esperientziei buruz hitz egingo dute. Saioa urriaren 19an izango da, Tuteran, 19:00etan, Almirantearen Etxean. María Forcada Fundazioa.

"Bereizkeria jasandako eliteak. Hiru hamarkada emakumeen botereari buruz ikertzen": Zuzenbidean lizentziaduna eta Soziologiako doktorea den Mª Antonia García de Leónek azalduko digu nola laguntzen ahal digun generoa eta boterearen arteko binomioak (bereziki eliteko emakume profesionalen kasuan) aldaketa soziala aztertzen, oso tresna egokia baita gizarte bat generoari dagokionez aldatu den ikusteko, berdintasuneranzko bidean nola egiten duen aurrera (edo ez) ulertzeko, bide hori laguntzen edo oztopatzen duten mekanismo sozialak aztertzeko, baita gaurkotasun erabatekoa duten beste hainbat alderdi ere. Iruñean egingo da, azaroaren 9an, 18:30ean, NAPIko Pío Baroja aretoan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa