(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

656 langabe gutxiago irailean eta 3.987 gutxiago azken urtean, 2006-2007tik irailik onena izan dena asteartea, 2017.eko urriak 3


Kontratazioa eta Gizarte Segurantzako afiliazioa handitu da, azken hilean 1.949 eta azken urtean 8.292 afiliatu gehiago egon direlako.


Langileak

Eraikuntzako langileak.

Nafar Lansareren Agentzietan erregistratutako langabe kopurua irailean 35.295 pertsonatan kokatu da. Eskubide Sozialetako Departamentuko Errealitate Sozialaren Behatokiak, SISPEtik (Enplegu Zerbitzu Publikoen Informazio Sistema) etorritako datuak ustiatzen eta aztertzen dituen erakundeak, iraileko datuen balorazio positiboa egin du, langabeziak behera egin duelako eta kontratazioak eta Gizarte Segurantzako afiliazioak gora egin dutelako.

Langabeziari dagokionez, hilabete batean 656 pertsona gutxiago egon dira, % 1,82ko jaitsiera gertatu da, beraz. Bestalde, urtebetean 3.987 pertsona gutxiago, % 10,15eko jaitsierarekin. Beraz, langabeziaren beheranzko joera positiboa agertzen jarraitzen dute datuek.

Kontuan hartu behar dugu iraila hilabete aldakorra izan ohi dela langabeziaren aldaketari dagokionez. Zenbait urtetan igoera arinak gertatu dira; beste batzuetan, berriz, jaitsierak egon dira. Hala ere, aldakortasuneko ohiko testuinguru horren barruan, nabarmendu behar da urte honetako irailean gertatutako hileko jaitsierak krisi aurreko urteetatik (2006 eta 2007 urteak) gertatutako handiena izan dela. Horrez gain, urtebeteari dagokionez, langabeziak % 10,15 egin du behera, beraz, 2015eko irailean gertatutakoaren ondoren, bigarren handiena da, baita krisi aurretik ere.

Bestalde, adierazi behar da langabezia % 0,82 handitu dela Estatuan. Kasu honetan, erregistratutako langabezia gehien jaitsi den hirugarren komunitatea da Nafarroa. Halaber, urte batetik bestera, langabeziak jaitsiera handiagoa izan du, aipatutako % 10,15ekoa, Estatuan egondako % 8,34ko jaitsieraren aldean.

Langabeziaren termino absolutuetan, 2008ko amaierara edo 2009ko hasierara arte joan behar dugu antzeko zifrak aurkitzeko.

Beste elementu garrantzitsu bat da langabezia babesteko Estatu-sistemaren estaldurari dagokiona. Aurkeztutako azken datuek estatu-sistemaren muga nabaria berretsi dute berriz, estaldura-mailak beheranzko joera apurtu duen eta hirugarren hilabetean jarraian gora egin duen arren. Langabeziagatiko estaldura-tasa abuztuan % 51,04koa da. Hau da, uztailekoa baino 0,11 puntu gehiago baina duela urtebetekoa baino 0,87 puntu gutxiago.

Beraz, lan-esperientzia duten langabeen erdiak baino gehiagok ez dute sistema horretan estaldurarik. Horrez gain, langabeak kontuan hartzen baditugu, Nafarroan 19.319 langabek ez dute estaldurarik. Horregatik da hain garrantzitsua errenta bermatua gisako berezko laguntza-tresnak.

Estatuan estaldura-tasa % 59,2 arte igo da, hau da, 8,2 puntu gehiago. Izan ere, Nafarroan estaldura-tasak ia puntu bat (0,87) egin du behera urtebetean. Estatuan ia puntu bat handitu da.

Gizarte Segurantzako afiliazioa eta kontratazioa

Gizarte Segurantzako afiliazioari dagokionez, datuen arabera, igoera positiboa egon da hilabetean. Nafarroan Gizarte Segurantzan afiliatuta dauden pertsonen batez besteko kopurua 273.544 izan da irailean, aurreko hilean baino 1.949 gehiago, eta iaz baino 8.292 gehiago. Aldaketa hauek % 0,72ko igoera ekarri dute hilabetean, eta % 3,13koa urtebetean. Horrek enplegua benetan sortzen ari dela erakutsi du. Horrez gain, Estatukoarekin alderatuz, hileko igoera handiagoa izan da, Estatuan % 0,14 igo baita.

Urteko igoerari dagokionez, egia da Estatukoa baino zertxobait txikiagoa izan dela, % 3,52, gutxi gorabehera 0,4 puntu gutxiago. Hala ere, alderdi garrantzitsu gisa, kontuan hartu behar da langabeziaren eragina nabarmen txikiagoa dela; langabezia-tasa Nafarroan % 10,55ekoa da, % 17,22ren aldean, hau da, 6,67 puntuko aldea dago.

Ez dugu ahaztu behar afiliazio-kotarik txikiena 2014ko urtarrilean egon zela: 243.505 afiliazio. Beraz, iraileko azken datu kontuan hartzen badugu, 30.039 afiliazio gehiago egon dira, % 12,3ko igoera, beraz. 2008ko amaierara eta 2009ko hasierara arte jo behar antzeko enplegu-maila ikusteko, Gizarte Segurantzako afiliazioa kontuan hartzen badugu.

Kontratazioari dagokionez, datuak nabarmen positiboak dira ere bai. Foru Komunitatean lantokia duten kontratu kopuruari dagokionez, 38.406 kontratu erregistratu dira Nafar Lansaren irailean, beraz, aurreko hilabetearen aldean 7.359 kontratu gehiago erregistratu dira (% 23,7ko igoera). Urteko igoera % 6,3koa izan da, beraz, 2016ko irailaren aldean 2.282 kontratu gehiago egon dira. Kasu honetan, kontuan hartu behar da iraila aldeko hilabetea izan ohi dela kontratazioari dagokionez.

Positiboki nabarmentzekoa den beste elementu bat kontratazio mugagabea da, aldi baterako kontratuen igoera baino nabarmen handiagoa izan delako, bai hilabete batean, bai urtebetean. Horrela, Kontratu mugagabeen kopurua % 48,2 handitu da; aldi baterako kontratuen kasuan, urteko igoera % 22,5ekoa izan da.

Iazko hilabete beraren aldean, datuek berresten dute kontratazio mugagabeak gora egin duela, enplegu sorkuntzako testuinguru orokor baten barruan. Kontratu mugagabeen kopurua % 10,7 handitu da urtebetean; aldi baterakoa, berriz, % 6,1.

Aldaketa horien ondorioz, irailean egindako kontratazioen % 5,6 kontratazio mugagabeak izan dira.

Baina, horrez gain, aldi baterako kontratazioak kontratuaren iraupenaren arabera izan duen bilakaera kontuan hartzen badugu, aldi baterako kontratazioaren kalitatea hobea dela erakusten dute datuek. Horrela, urteko aldaketaren arabera, hiru hilabete baino gehiagoko aldi baterako kontratu kopurua % 7,3 handitu da; hiru eta hamabi hilabete arteko kontratuak % 12, eta urtebete baino gehiagoko kontratuak % 53,2 handitu dira urtebetean.

Beraz, enplegua sortzeaz gain, sortzen ari dena kalitate hobekoa ere bada. Kontratu mugagabeak neurri handiagoan handitu dira, eta aldi baterakoak luzeagoak dira.

Langabeziaren datuen banakapena

Enplegu-agentzien eta hileko datuen arabera, hileko aldaketa desberdina izan da.

Hauek izan dira langabeziak behera egin duen agentziak: Altsasu % -7,5, Lodosa % % -7, Doneztebe % -5,5, Zabalguneko agentzian (Iruña) % -2,7, Errotxapean (Iruña) % -1,8, Lizarran % -1,3 eta Yamaguchiko agentzian,% -1,2. Iruñeko agentzietan oro har jaitsiera % -2an kokatu da.

Horren aurrean, Tafallako agentzian langabeziak igoera arina izan du hilabete batean, % 0,2 hain zuzen, Tuteran % 0,3 eta Agoitzen % 1,4.

Urteko aldaketari dagokionez, langabeziak jaitsiera orokorra izan du, hau da, agentzia guztietan murrizketa izan du, hala ere, modu desberdin batean gertatu da.

Hauek izan dira urteko jaitsierak: Doneztebeko agentzian (% -14,7), Lizarrako agentzian (% -13,4), Tuteran % -11,8, Errotxapean (Iruña) % -10,5, Zabalgunean (Iruña) -9,8, Tafallan (% -9,5), Yamaguchiko agentzian (Iruña) % -9,2, Altsasun (% -8,1), Agoitzeko agentzian (% -7,5) eta Lodosakoan (% -1,7).

Langabeziaren izaerari dagokionez, sexuaren arabera, 20.742 emakume langabe egon dira, % 1,7ko jaitsiera (360 emakume gutxiago) eta 14.553 gizon langabe, % 2ko jaitsierarekin (296 gizon gutxiago), aurreko hilaren aldean. Beraz, langabeziaren hileko jaitsiera antzekoa izan da oraingoan.

Hala ere, genero-ikuspegitik aztertzen bada urteko aldaketa, krisiaren urterik larrienen ondoren, non banaketa antzekoa izan zen ("beheranzko berdintasuna" egon zen), langabeziaren banaketa orekatuagoa gertatu da berriz: Horrela, gizonezko langabeen kopurua % 13,1 jaitsi da urtean; emakumezkoen kasuan berriz, % -8 jaitsi da. Horrela, gaur egun, langabeen % 58,8 emakumeak dira; 2009. urtean amaieran, berriz, % 49koa izan zen, hau da, hamar puntu gainetik dago.

Adin-taldeen arabera, langabeziak igoera arina izan du lehen adin-tartean, hau da, 25 urtetik beherakoen artean. Igoera hori % 0,8koa da (29 gehiago).

Gainerako tarteei dagokienez, jaitsiera desberdinak gertatu dira. 25 eta 34 urte arteko langabeen kopuruak % 3,6 egin du behera abuztuaren aldean (243 gutxiago); 35 eta 44 urte arteko langabeen kopurua % 3,3 jaitsi da (291 gutxiago). Bestalde, 45 eta 54 urte arteko pertsonen langabezia hilabete batean % 1,5 jaitsi da (127 gutxiago). Azkenik, 55 urtetik gorakoen artean, % 0,3 bakarrik jaitsi da langabeen kopurua (24 pertsona gutxiago).

Horrela, 25 urtetik beherako gazteen artean 3.682 langabe daude (langabe guztien % 10,4), 25 eta 34 urte artean % 18,4 langabeak dira (6.504), 35 eta 44 urte artean % 24,2 (8.532), eta 45 eta 54 urte artean % 23,5 (8.303 pertsona). Azkenik, 55 urte edo hortik gorakoen artean, % 23,4 langabeak dira, 8.274 pertsona.

Urteko aldaketari dagokionez, langabeziak jaitsiera orokortua ere izan du, hala ere, jaitsiera horiek desberdinak izan dira.. Gazte langabeen kopuruak (25 urtetik beherakoak) % 9,4 egin du behera (380 gutxiago), 25 eta 34 urte artekoen artean % 14,3 jaitsi da (1.085 gutxiago), 35 eta 44 urte arteko langabeen urteko jaitsiera % 13 izan da (1.279 gutxiago). Bestalde, 45 eta 54 urte arteko langabe kopuruak % 11,3 egin du behera urtebetean (1.056 gutxiago), eta 55 urtetik gorakoen artean % 2,2 jaitsi da (187 gutxiago).

Bestalde, kontuan hartzen jarraitu behar dugu krisiak eragindako arazo larrienetako bat: iraupen luzeko langabezia. Iraileko datuen arabera, langabe gisa erregistratutako pertsona kopuru osotik, % 38,8 iraupen luzeko langabeak dira, hau da, ia lau hamarretik. Zehazki, 13.711 pertsona dira, eta horietatik, % 65 45 urtetik gorakoak dira, eta % 38,3, 55 urtetik gorakoak (5.252 pertsona).

Horregatik, iraupen luzeko langabeziak jaitsiera handia izan arren, % 34koa 2014. urtearen hasieratik, Nafarroako Gobernuak arazo larri hori ere kontuan hartu du. Horrela, Nafar Lansare neurriak hartzen ari da iraupen luzeko langabeentzako lan-prozesuak areagotzeko. Helburua talde horien kontratazioa lortzea da, bi urte baino gehiago langabezia-egoeran daramaten 45 urtetik gorakoena eta egoera horretan gutxienez urtebete daramaten 55 urtetik gorakoena.

Bestalde ikasketa-mailaren arabera, hamar langabeetatik zazpik Bigarren Hezkuntzako lehen etapatik gorako prestakuntzarik ez izaten jarraitzen dute; beraz, langabe guztien % 68,9 (24.351 pertsona). Bestalde, Unibertsitateko prestakuntza duten pertsonen langabezia % 11,3koa da (4.000 pertsona inguru). Unibertsitateko ikasketak dituzten biztanleei dagokienez, adierazgarria da hamarretik zazpi emakumeak direla (% 72,2).

Azkenik, sektore ekonomikoen arabera, sektore guztietan behera egin du, bai hilean, bai urtebetean. Horrela, aurreko hilaren aldean, lehen mailako sektorea % 2 jaitsi da (37 langabe gutxiago). Bestalde, industrian % 3 jaitsi da (143 langabe gutxiago). Eraikuntzan, langabezia % 3,6 jaitsi da hilean (78 langabe gutxiago abuztuan).

Zerbitzuen sektoreari dagokionez, % 1,3 jaitsi da, beraz, 307 langabe gutxiago hilabete batean. Azkenik, aurreko lanik gabeko pertsona kopurua % -2,7 jaitsi da (91 pertsona gutxiago).

Urteko datuei dagokienez, positiboa izan da langabeziak sektore guztietan behera egitea eta nabarmen egitea. Horrela, nabarmendu behar da eraikuntzaren sektoreak izandako urteko jaitsiera, % 20,1 hain zuzen (532 langabe gutxiago urtebetean) eta industriako langabeziaren jaitsiera, % 13,5ekoa, beraz, 727 langabe gutxiago urtebetean. Lehen sektorean % 4,6 jaitsi da, 88 langabe gutxiago. Azkenik, zerbitzuen sektorean urteko jaitsiera % 5,2koa izan da, beraz, 2.459 pertsona gutxiago.

Hala ere, aipatu behar da zerbitzuen sektoreko langabezia, langabezia osoaren % 66a dela, eta industrian dagoen langabezia, berriz, % 13,2koa dela. Bestalde, eraikuntzakoa % 6koa da eta lehen sektorekoa % 5,2koa. Bestalde, langabeziak behera ere egin du enplegua ez zuten pertsonen artean, % 5,2 (181 pertsona gutxiago); langabezia osoaren % 9,3 ordezkatzen du.

Azpisektore ekonomikoen arabera, langabeziaren bilakaera aztertzen badugu, nabarmendu behar dugu Hezkuntzaren arloak izan duen hileko jaitsiera, 557 langabe gutxiagorekin abuztuaren aldean. Hori ikasturte hasierarekin lotuta dago noski.

Langabeziaren jaitsieran lagundu duten beste adar batzuk izan dira ibilgailu motordunen fabrikazioa (107 gutxiago), elikagaien industria (69 gutxiago) eta janari eta edarien zerbitzuak (61 langabe gutxiago).

Hilabetean langabeziak gora egin duen adar nagusiei dagokienez, hauek izan dira: osasun-jarduerak (208 langabe gehiago hilabete batean), administrazio publikoa eta defentsa; nahitaezko Gizarte Segurantza (88 gehiago) eta Eraikinen zerbitzuak eta lorezaintza-jarduerak (70 gehiago).

Langabeziaren urteko aldaketari dagokionez, jarduera-adar gehienetan behera egin du langabeziak. Hauek nabarmentzen dira:

Txikizkako merkataritza (402 langabe gutxiago urtebetean), Janari eta edari zerbitzuak (296 gutxiago), Eraikinen eraikuntza (281 gutxiago), Eraikuntza espezializatuko jarduerak (252 gutxiago), Administrazio publikoa eta defentsa; nahitaezko gizarte segurantza (232 gutxiago menos), Eraikinetarako zerbitzuak eta lorezaintza-jarduerak (185 gutxiago) eta enpleguarekin zerikusia duten jarduerak (144 gutxiago).

Horren aldean, langabeziak gora egin duen jarduera gutxietatik jarduera hauek nabarmentzen dira: beste manufaktura-industria batzuk (41 langabe gutxiago urtebetean), beste jarduera profesional, zientifiko eta tekniko batzuk (22 gehiago) eta beste zerbitzu pertsonal batzuk (18 gehiago).

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak oso balorazio positiboa egin du langabezia-datuekin. "Langabeziak Espainiako batez bestekoak baino erritmo txikiagoan egin du behera, enplegua nabarmen handitu da eta haren kalitatea hobetu da", nabarmendu du. Hala ere, lan handia egiten jarraitu behar da zailtasunik handieneko sektoreekin, hau da, emakume, gazte eta iraupen luzeko langabeekin; baita enpleguaren kalitatean ere, enpleguaren egonkortasunari nahiz soldatei dagokienez.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa