(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Bi Nafarroen XIII. Mintegia" Tuteran izango da datorren astelehenean, urriak 23 asteazkena, 2017.eko urriak 18


Erriberako katedraleko Epaiaren Atea, Castel Penoni buruzko ikerketa historiko bat eta toponimiari buruzko azterlan bat, hitzaldien gai nagusiak


"Bi Nafarroen XIII. Mintegia" Tuteran izango da datorren astelehenean, urriak 23, Tuterako Castel Ruiz eraikinean (Mercadal plazan). Tuterako katedraleko Epaiaren Atea, toponimiari buruzko hitzaldi bat, Castel Penoni (Chateau Pignon) buruzko azken ikerketen inguruko erakusketa, Nafarroa Beherekoa, eta bisita gidatu bat Tuterako Alde Zaharretik izango dira mintegi honen ekitaldirik nabarmenenak.

Mintegiko ekitaldietara joateko aurretik gonbidapena beharko da, eta dagoeneko elkarteek eta gaian interesa duten zenbait taldek jaso dituzte. Horrez gain, norbaitek joan nahi badu posta elektronikoz eska dezake helbide honetara: protocolo@navarra.es

Jarduera programa

Jarduera-programa hasteko parte-hartzaile guztiei harrera egingo zaie, 9:45ean, eta Eneko Larrartek, Tuterako alkateak ongietorria emango die gero.

Mintegi honen ekitaldi nagusiak hiru hitzaldi eta erriberako hiriburuko hirigune historikotik egindako bisita gidatu bat izango dira. Lehen hitzaldiaren izenburua "Tuterako katedraleko epaiaren atea" izango da eta Blanca Aldanondo argazkilariak eta Diego Carasusán kazetariak emango dute. 10:10ean hasiko da.

Gero, 10:40ean, Christian Normand Toulouseko Unibertsitateko arkeologo eta ikertzaileak egindako azken azterlanei buruzko erakusketa bat egingo da. Bere lana nagusiki Castel Penoni (Chateau Pignon) buruzkoa izan da. Eraikin hau Nafarroa Behereko gotorleku historikoa da, 1793. urtean Ventura Caro jeneralak konkistatu zuena.

Hiru hitzaldien zikloa amaitzeko, 11:00etan, Mikel Belasco filologo eta idazleak hitzaldi bat emango du. Toponimian eta antroponimian aditua, "Bi Nafarroen toponimiari" buruz hitz egingo du.

Etenaldi labur baten ondoren erakunde-ekitaldia egingo da. Hor, besteak beste, honako hauek emango dute hitzaldia: Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok; Tuterako alkate Eneko Larrartek; Nafarroa Zaharreko Lagunen Elkarteko lehendakari M. Louis Gentienek eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko ordezkari batek, oraindik izendatu gabe dagoena.

Ekitaldiaren amaieran ibilbide gidatu bat egingo da Tuterako hirigune historikotik, bi Nafarroei buruzko mintegiaren hamahirugarren edizio honetan parte hartzen duten guztientzat.

Tuterak Baigorriren txanda hartu du

Aurten Tuteran egingo da, Baigorrin egindakoari txanda hartzeko. Hor, bi lurraldeen proiektuak eta ekimenak bultzatzeko interesa nabarmendu zen. Horrela, esparru jakinetan egin da, hala nola larrialdi-zerbitzuen koordinazioa, neguko bideak, turismo-garapena edo kirol-esparruan eta Programa INTERREG V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA) programa.

Iaz Baigorrira (Nafarroa Beherea) egindako bisitan, Barkos Lehendakariak mintegi honek duten urteetako tradizioari buruz hitz egin zuen. Foro horrekin, Nafarroaren errealitatea Pirinioen bi aldeetan partekatzen dutenen giza eta gizarte harremanak handitzea da helburua.

Bi Nafarroen Mintegia urteko kultura-ekitaldi bat da, 2005. urtetik egiten dena, urtean batean, urtero mugako aldeak txandakatuz, bi lurraldeetako kultura erakunde eta entitateen artean ezagutzak, esperientziak eta proiektuak partekatzeko.

Nafarroako Gobernuak sustatzen du Nafarroa Beherako udalerri nagusiekin eta zenbait kultura-erakunderekin batera, hala nola Nafarroako Zaharreko Lagunen Elkartearekin, egoitza Donibane Garazin duena.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa