(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren kultura-agenda aste honetarako
astelehena, 2017.eko urriak 23


Egoitza artistikoko jarduerak, solasaldiak eta hitzaldiak, zinema, kontzertuak, ikastaroak, erakusketak, bisita gidatuak biltzen ditu eta haurrentzako aisia


Erakusketaren kartela. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak honako kultura-jarduera hauek antolatu ditu urriaren 23tik 29ra bitarteko asterako:

 

KONFERENTZIAK



Persepolis: emakumearen gorputza eta botere politiko eta erlijiosoa
Nafarroako Liburutegia. 1. solairuko aretoa
Astelehena /18:00etan.

Zikloa: Irakurketa feministak
Sarrera librea, aretoa bete arte.

Bide berriak arkeologian
Nafarroako Museoa
Asteazkena / 19:00etan.

Bide berriak arkeologian: ikuspuntuak Alemaniatik eta Nafarroatik
XXV. aste kultural hispano-alemanaren barruko jarduera.
HIZLARIAK: Thomas X. Schuhmacher (Alemaniako Arkeologia Institutua)
Jesús Sesma eta Jesús García (Nafarroako Gobernua)
Javier Armendariz (Nafarroako Unibertsitatea)
Thomas G. Schattner (Alemaniako Arkeologia Institutua)
Javier Andreu (Nafarroako Unibertsitatea)
Sarrera doan, aretoa bete arte.



ZINEMA

 

Urria
Nafarroako Filmoteka
Asteazkena / 20.00etan

Film honek 1917ko otsailetik urrira bitarteko gertakizunak biltzen ditu. Nahiz eta Errusiako hasierako belaunaldiek film honen sekuentzien intentsitatea ez zuten ongi ulertu, Eisensteinen esperientzia eta trebetasuna filmak erakusten dituen mugimendu azkarretan eta muntaiaren erritmoan ageri dira.
Zuzendaritza eta gidoia: S. M. Einsestein, Grigori Aleksandrov
Josetxo Fernandez de Ortega eta Fermin G. Amigotek osatzen duten taldeak musika emanaldi bat eskainiko du saioan zehar.

Kontra korrontean igeri eginez
Nafarroako Filmoteka
Osteguna / 20.00etan
Taris (La Natation. par Jean Taris, champion de France, Frantzia, 1930)
Zuzendaritza: Jean Vigo
Itsasoko zaldia(L’Hippocampe, Frantzia, 1933)
Zuzendaritza eta gidoia: Jean Painleve
Ingurua (El cerco, Espainia, 2005)
Zuzendaritza eta argazkia: Ricardo Iscar, Nacho Martin
Itsasoa (El mar, Espainia, 2010)
Zuzendaritza eta gidoia: Víctor Iriarte

Misterio en la marisma
Nafarroako Filmoteka
Ostirala / 20.00etan

Claudio de la Torre antzerki zuzendariaren laugarren eta azken pelikula da hau. Doñanako irudi ikusgarriak erakusten ditu (La isla minima pelikulak baino 70 urte lehenago) eta Hitchcocken Rebeccafilma oroitarazten digun ukitu gotiko eta fantastikoa duen argumentua sortzen du. Bitxikeria gisa, padurako barrutian egiten duten festa batean Lola Flores gaztea agertzen da dantzan.
Zinemaren historialari, zuzendari eta gidoilari Santiago Aguilarrek aurkeztuko du saioa (La Cuadrilla-ko kidea).




KONTZERTUAK



 

Organorako Musika Zikloa

Johannes Brahmsen organorako musika
Iruñeko San Nikolas Eliza
Ostirala / 18.00etan

Patxi García Garmilla, organo jolea.
Kontzertu komentatua
Sarrera doan edukiera bete arte.
Gaur arratsaldean, musikaren hedapenean oso interesgarria den modalitatea ezagutuko dugu zuzenean: Patxi G. Garmillak Euskal Herriko Unibertsitatean hainbat urtez aurrera eraman dituen “azalpeneko kontzertuak”. Musika entzunaldiak eta egitaraua osatzen duten lanen testuinguruei eta ezaugarriei buruzko ezagutzak saio berean lotzeko modua.

Txisturako eta organorako musika, tradizioa baino gehiago
Tafallako Andre Maria Eliza
Larunbata | 20.30etan

Tradizioa eta modernitatea, gure antzinako kulturan ainguraturik dauden eta hunkiberatasun berezia zabaltzen duten bi musika tresna uztartzen dituen egitarau erakargarri honetan: organoa eta txistua. XX. eta XXI. mendeetako euskal konposatzaile handiek musika tresna horietarako konposaturiko jatorrizko lanak entzun ahal izango dira.



 

TAILERRAK


 

Ardo-dastatzea eta poesia-errezitaldia
Nafarroako Liburutegia. 2. solairuko aretoa
Asteazkena / 18.00etan

Santi Elso poetak ardoari buruzko poema-sorta errezitatuko du. Nafarroa J.D.-ko Kontseilu Arauemailearen hainbat adituk gidatuko dute dastatzea.
Jarduera doakoa da, baina izena eman behar da, liburutegian, urriaren 20a baino lehen.
Erakunde antolatzailea: Nafarroako Liburutegia
Erakunde laguntzailea: Nafarroa J.D.-ko Kontseilu Arauemailea.



ERAKUSKETAK



Ni, denetan okerrena
Oteiza Museoa, Nafarroako Museoa, Huarte Zentroa
2017/10/27 - 2018/02/04
24 artistaren lana erakutsiko dira, eta Maite Garbayo Maeztu izango da komisarioa. Nafarroako Museoaren, Jorge Oteiza Fundazio Museoaren eta Huarte Arte Garaikideko Zentroaren elkarlanaz egindako proiektua da.
Artearen Historian doktore Maite Garbayo Maeztu ikerlari eta idazleak gauzatutako komisariotza- eta arte-proiektu hau teoria kritiko feministatik abiatzen da, emakumeak bazterrean utzi dituen ezagutza produzitzeko eta transmititzeko modu hegemonikoak zalantzan jartzeko.


Navarrorum

Nafarroako Errege Artxibo Nagusia
2017/09/21 - 2017/12/31

Bisita gidatuak: Larunbatetan, igandeetan: 11.00etan (euskaraz) 12.00etan (gaztelaniaz)
NAVARRORUM ez da euskararen historiari buruzko erakusketa bat. Baina, zernahi gisaz, aurre egiten dio erronka jakin bati: idazki batzuen bidez euskararen aztarna dokumentala agertzea, kontuan izanda ia mila eta bostehun urtean ahozko mintzoa izan zela. Ahozko hizkuntza, idazten ez zena. Erakusketarako, hiru dozena dokumentu hautatu ditugu. Euskarazko agiriez gain, euskarari buruzko agiriak ere badaude tartean. Den-denek badute bereizgarri bat, nafartasuna: Nafarroari buruzkoak, Nafarroan idatziak edo nafarrek eginak dira. Gehienak gure artxibo, museo eta liburutegietatik hartu ditugu, baina badaude Afrikako, Ameriketako eta Europako beste dokumentu zentroetakoak ere.

Kamera ilunaren bitartez
Karlismoaren museoa
2017/05/17 - 2017/11/05
Lizarrako Karlismoaren Museoak aldi baterako erakusketa berri bat biltzen du, irailaren 5era arte ikusgai egonen dena. Asunción Domeño du komisarioa, Nafarroako Unibertsitateko irakaslea eta argazkilaritzan aditua. Erakusketak, argazkilaritzaren aurrekarietan murgilduta, hasierako prozedura fotografikoak aztertzen ditu, hala nola dagerrotipoa edo kalotipia, baita aristotipoak, argazki artistikoa edo inprimaketa-argazkia ere.



HAURRENTZAKO AISIA



Ongi etorri ipuinetara: Kamishibai
Nafarroako Liburutegia. Haurrentzako aretoa
Asteazkena / 18.00etan

Ipuin-kontalaria (gaztelaniaz).
Kamishibairen Lagunen Elkarteak laguntzen du.
Sarrera: librea, aretoa bete arte.
Boluntarioen laguntzarekin egiten da jarduera. Izena eman.




BESTELAKOAK



 

Liburutegiaren Eguna
Nafarroako Liburutegia
Asteartea / 16:00etan.

Larruazalaren gaineko ipuinak
Mónica Nieto ipuin-kontalariaren eskutik.
Tokia: Nafarroako Liburutegia. Haurrentzako aretoa
Sarrera: librea, haurrentzako liburutegian aldez aurretik izena emanda
Ordutegia: 16.00etan (0-1 urtekoak) 17:30ean (1-6 urtekoak)
Ipuin-kontakizuna, haur-masajea eta ukipen-jolasak konbinatzen ditu jarduerak.

Nafarroako Dantza Eskolaren ikuskizuna
Nor: Nafarroako Dantza Eskolaren
Sarrera: librea eta doan
Ordutegia: 18:00etatik aurrera
Dantza-ikuskizuna Nafarroako Liburutegiaren hainbat gunetan

Izan ala ez izan (gorputz bat)
Nor: Santiago Alba (azken saiakera aurkeztuko du)
Tokia: Nafarroako Liburutegia. Proiekzio-aretoa.
Sarrera: librea eta doan
Ordutegia: 19:30etik aurrera
Santiago Alba filosofoak azken saiakera aurkeztuko du, gai honi buruzko hausnarketa egiten duena: “gorputzaren etengabeko ihesa”.


BISITAK ETA IBILALDIAK

Bisita gidatua Iruñeko katedralaren klaustroa konpontzeko lanetara
Iruñeko katedrala
Igandea, 10:00 / 11:00 / 12:00
Ekainean bukatu ziren Iruñeko katedraleko klaustroaren iparraldeko aldea zaharberritzeko lanak; 2016ko abuztuan hasi ziren, eta hormartearen barnean eta lorategiko fatxadan egin dira. Horregatik, Nafarroako Gobernuko Ondarearen Zerbitzuak doako bisita gidatuen programa bat antolatu du, lan horiek bertatik bertara ikusteko aukera ematen duena.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa