(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak, "Sarajevo, setioaren 25. urteurrena" jardunaldiak antolatu ditu azaroaren 2 eta 9an asteartea, 2017.eko urriak 24


Ikus-entzunezko aleak, hitzaldiak, dokumentalak, mahai-inguru bat eta Bosnia-Herzegovinako arartekoaren hitzaldi bat izango dira Baluarten


Jardunaldien kartela. ( irudia handitu )

Bosnia-Herzegovinako gerraren hasieraren eta Sarajevoko setioaren 25. urteurrena dela-eta jardunaldi batzuk antolatu du Nafarroako Gobernuak azaroaren 2 eta 9rako Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen zuzendaritza orokorraren bidez, gertaera tragiko horiek gogoratzeko. "Sarajevo, setioaren 25. urteurrena" izenburupean, arratsaldez egingo dira, 16:30ean, Baluarten.

1995. urtera arte iraun zuen eta biktima, zauritu, erbesteratu eta lekualdatu kopuru zehaztugabea eragin zuen setioa gogoratzeko, Memoria eta Giza Eskubideen politika publikoen barruan, zuzendaritza nagusiak bi jardunaldiz osatutako programa bat aurreikusi du.

Lehen Saioa azaroaren 2an izango da, "Sarajevo, setio baten memoria" izenburupean. Hor, Eduardo Córdoba Oronoz pintore eta eskultore nafarrak "Sarajevo, memoriaren anfiteatroa" erakusketari buruzko ikus-entzunezkoa aurkeztuko du, joan den irailean Bosniako Galeria Nazionalean erakutsi zuena. Bigarrenik, Bartzelonako Unibertsitateko antropologo eta irakasle Manuel Delgadok memoria kolektiboaren eta memoria historikoaren kontzeptuei buruzko gogoeta egingo du Maurice Halbwachsen. Azkenik, "Good night Sarajevo" dokumentala egingo du, Slobodan Minic abokatu eta kazetaria protagonista dela, Sarajevo irratiko arduraduna izan zena setioan. Dokumentala amaitutakoan mahai-inguru bat egingo da.

Bigarren Saioa azaroaren 9an izango da, osteguna, eta "Hondakinetatik etorkizuna eraiki" izenburupean mahai-inguru bat egingo da. Hor, besteak beste hauek parte hartuko dute: Alma Masicek, Bosnia-Herzegovinako Youth Initiative for Human Rights-eko zuzendariak; Manel Vilá i Motlló, Bartzelonako Udaleko Nazioarteko Lankidetzako mandatari ohiak, Sarajevoko ohorezko herritar izendatu zutena, Bosniako gerran zehar emandako laguntzarengatik (gaur egun, Kataluniako Generalitateko Lankidetzako zuzendari nagusia) eta Fermín Córdoba Gavínek, Europako Segurtasunerako eta Lankidetzarako Erakundeko zuzendariak (OSCE) Bosnia Herzegovinan. Mahai-inguruaren ondoren, Jasminka Dhumfurek, Bosnia-Herzegovinako arartekoa eta duela gutxira arte Behartutako eta Borondate gabeko Desagertzeen Nazio Batuen Lan Taldeko kidea izan denak (GTDFI), Espainian behartutako desagertzeen egoera ongi ezagutzen duena. 

Gertaerak

XX. mendean II. Mundu Gerraren, Balkanetako gerren, Srebrenicako genozidioa, Sarajevoko setio eta heriotzaren ondoren Europako gerraren gertaerarik traumatikoenak izan dira. Gertaera horiek Europako biztanleen eta kontinenteko oroimen kolektiboan jarraitzen dute.

Honen moduko gertaerak berreskuratzeko prozesuan, gertatutakoaz oroitzeak ez ahazten lagun dezake, baina batik bat, adiskidetutako gizarteak eraikitzen, bidezkoagoak direnak, eta oinarri etiko eta demokratikoetan ezarrita daudenak. Zentzu honetan, Gobernuak hauen moduko jardunaldiak antolatu ditu, eta zenbait pertsona ospetsuk parte hartuko dute: Sarajevoko setioaren tragedia bizi duten pertsonekin batera, adiskidetzeko dinamika positiboetan aurrera egin duten beste batzuen lana ere ezagutu ahalko dugu, hezkuntzaren, ikerketaren edo kulturaren arloko ekintzekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa