(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako ekonomia % 3,2 hazi da, eta urtea % 3,1eko batez besteko igoerarekin ixteko bidean da, aurreikusitakoarekin bat astelehena, 2017.eko urriak 30


Estatu osorako hazkunde-aurreikuspenetan kalte egin du Kataluniako krisiak eta Ayerdi lehendakariordeak eragina izango duela uste du 


Transcripción textual del video

Nafarroako ekonomiaren hazkundeak goranzko erritmoarekin jarraitzen du eta % 3,2an kokatu da dagoeneko, aurreko hiruhilekoan baino hamarren bat gutxiago. BPG hiru hamarren jaitsi da hiruhileko honetan, % 0,9tik % 0,6ra, baina urtetik urteko balioari eutsi egin dio. Ayerdi lehendakariordeak aurreratu duen moduan, hori gertatu da interes-tasa baxuak arindu direlako, baina aurreikusita zegoela dagoeneko.

Pib

Nafarroako ekonomia % 3,2 hazi da. ( irudia handitu )

Nafarroako ekonomiaren hazkundeak goranzko erritmoarekin jarraitzen du eta % 3,2an kokatu da dagoeneko, aurreko hiruhilekoan baino hamarren bat gutxiago. BPG hiru hamarren jaitsi da hiruhileko honetan, % 0,9tik % 0,6ra, baina urtetik urteko balioari eutsi egin dio. Ayerdi lehendakariordeak aurreratu duen moduan, hori gertatu da interes-tasa baxuak arindu direlako, baina aurreikusita zegoela dagoeneko.

Eskualdeko BPGren bilakaerabat etorri da gainerako Estatukoarekin, non % 0,8ko hiruhileko igoera gertatu den. Bestalde, azken 12 hiletako hazkundea % 3,1ekoa izan da.

Jarduera-sektoreei dagokienez, industriaren hazkundean Volkswagenen auto-fabrikazioaren % 16ko jaitsierak eragin du, fabrika Polo berriaren fabrikaziora egokitu behar izan delako. Hala ere, jaitsiera horrek ez du eraginik izan enpleguan; guztiz kontrakoa, gorantz jarraitzen du eta % 3,4 igo da. Industria-afiliazioetan ikusitakotik ondorioztatzen da enpresak iragankortzat hartzen ari direla beraien ekoizpenaren jaitsiera, kontratazioek jarraitzen dutelako.

Horren aldean, zerbitzuen jarduerek aurreikusitakoa baino handiagoa izan den jaitsiera izan dute. Ostalaritza eta merkataritza nabarmentzen dira, turismo-denboraldi ona izan dutelako; baita kontsumoa ere, eskualdeko hazkundeari laguntzen jarraitzen duena.

Manu Ayerdi lehendakariordearen arabera, "urte osorako batez besteko % 3,1eko igoera lortzetik hurbil gaude, eta hamarren bat gainetik ere gera liteke. Hirugarren urtea da jarraian Nafarroako ekonomiak % 3 inguru gora egiten duela, eta hori lorpen handia da".

Datorren urterako % 2,7ko igoera espero dugu, hala ere, Kataluniako krisia dela-eta zalantzak daude testuinguru ekonomikoan eta oraindik ez dakigu zer eragin izango duen. Ayerdi lehendakariordeak gogoratu du Katalunia merkataritza-kide ona eta industria-hornitzaile garrantzitsua izateaz gain, turismoan erreferentzia ere badela. Berri negatibo horiek kontuan hartuz, lehendakariordeak ohartarazi du horrek atzeranzko eragina izan dezakeela, eta zuhur ibiliko direla gertaeren aurrean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa