(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren kultura-agenda aste honetarako

astelehena, 2017.eko urriak 30


Egoitza artistikoko jarduerak, zinema, erakusketak eta bisita gidatuak biltzen ditu


“Ni denenetan, okerrena” erakusketako Gentz del Valleren instalazioa. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak honako kultura-jarduera hauek antolatu ditu urriaren 30etik azaroaren 5era bitarteko asterako:



ZINEMA


 

Ebanjelioa San Mateoren arabera
Zuzendaritza eta gidoia: Pier Paolo Pasolini
Nafarroako Filmoteka
Osteguna / 20:00etan.

Zinemagile italiarrak Nazareteko Jesusen erretratu hurbila egin du, tonu neorrealistan baina Bibliatik urrundu gabe. Elkarrizketa San Mateoren Ebanjelioan oinarritu zen, San Joanena oso mistikoa, San Markosena arruntegia eta San Lukasena sentimentalegia zirelakoan. Pasoliniren lehenengo lanetako bat da, film onenen artean joko zena geroago.
Hizkuntza: JB italieraz, gaztelaniazko azpitituluekin.
Iraupena: 137 minutu.

Wùlu
Nafarroako Filmoteka
Ostirala / 17:30ean

Bamako (Mali), 2007. Ladji 20 urteko gazte bat da, eta  autobus-gidari (“prantiké”) aritzen da, gogor, Aminata arreba zaharragoa prostituziotik ateratzeko. Ziurtzat jotzen zuen promozioa lortu ez, eta Driss droga-saltzailea kontratatzea erabakitzen du, mesede bat zor diolako. Houphouet eta Zol lagun minen laguntzaz, kokaina eramaten du, kiloka, Konakrytik Bamakora. Azkar-azkar igoko da droga-munduan, eta dirua, emakumeak eta inoiz amestuko ez zuen bizitza lortuko ditu horri esker. Baina horrek guztiak bere prezioa du...
Zuzendaritza eta gidoia: Daouda Coulibaly
Hizkuntza: JB banbaraz eta frantsesez, gaztelaniazko azpitituluekin.
Iraupena: 95 minutu.


 

ERAKUSKETAK


Ni, denetan okerrena
Oteiza Museoa, Nafarroako Museoa, Huarte Zentroa
2017/10/27 - 2018/02/04

24 artistaren lana erakutsiko dira, eta Maite Garbayo Maeztu izango da komisarioa. Nafarroako Museoaren, Jorge Oteiza Fundazio Museoaren eta Huarte Arte Garaikideko Zentroaren elkarlanaz egindako proiektua da.
Artearen Historian doktore Maite Garbayo Maeztu ikerlari eta idazleak gauzatutako komisariotza- eta arte-proiektu hau teoria kritiko feministatik abiatzen da, emakumeak bazterrean utzi dituen ezagutza produzitzeko eta transmititzeko modu hegemonikoak zalantzan jartzeko.


Navarrorum

Nafarroako Errege Artxibo Nagusia
2017/09/21 - 2017/12/31

Bisita gidatuak: Larunbatetan, igandeetan: 11.00etan (euskaraz)  12.00etan (gaztelaniaz)
NAVARRORUM ez da euskararen historiari buruzko erakusketa bat. Baina, zernahi gisaz, aurre egiten dio erronka jakin bati: idazki batzuen bidez euskararen aztarna dokumentala agertzea, kontuan izanda ia mila eta bostehun urtean ahozko mintzoa izan zela. Ahozko hizkuntza, idazten ez zena. Erakusketarako, hiru dozena dokumentu hautatu ditugu. Euskarazko agiriez gain, euskarari buruzko agiriak ere badaude tartean. Den-denek badute bereizgarri bat, nafartasuna: Nafarroari buruzkoak, Nafarroan idatziak edo nafarrek eginak dira. Gehienak gure artxibo, museo eta liburutegietatik hartu ditugu, baina badaude Afrikako, Ameriketako eta Europako beste dokumentu zentroetakoak ere.

Kamera ilunaren bitartez
Karlismoaren museoa
2017/05/17 - 2017/11/05

Lizarrako Karlismoaren Museoak aldi baterako erakusketa berri bat biltzen du, irailaren 5era arte ikusgai egonen dena. Asunción Domeño du komisarioa, Nafarroako Unibertsitateko irakaslea eta argazkilaritzan aditua. Erakusketak, argazkilaritzaren aurrekarietan murgilduta, hasierako prozedura fotografikoak aztertzen ditu, hala nola dagerrotipoa edo kalotipia, baita aristotipoak, argazki artistikoa edo inprimaketa-argazkia ere.


 

EGOITZA ARTISTIKOA ARTÍSTICA


 

Sorgina naiz, emakume arima
Huarte Zentroa
2017/10/27 - 2017/11/26

Proiektu hau, 24 egunen bueltan, Laura Gurbindo belar-biltzailearekin batera garatuko den ikerketa txiki bat da. Lauraren laguntzarekin, lehengo eta oraingo Zugarramurdiko “sorginek” abortatzeko edo ezaugarri afrodisiakoak dituzten infusio, edabe eta ukenduak egiteko belarren eta Mexikon erabiltzen direnen arteko arketipoak eta antzekotasunak bilatzen saiatuko naiz. Irteerako formatuta tamaina ertaineko fanzine bat izango da, bertan informazioa marrazkiaren laguntzaz azalduko da.


BISITAK ETA IBILALDIAK


 

Bisita gidatuak Karlismoaren Museoan Lizarra
Asteazkena / 11:30, 12:30
Larunbata / 16:30
Larunbata / 17:30

Doako bisita gidatuak Karlismoaren Museoko erakusketa iraunkorra ezagutzeko.
Sarrera librea aretoa bete arte (gehienez 25 pertsona)
Jarduera gaztelaniaz eginen da.
Informazio zehatzagoa: www.museodelcarlismo.navarra.es

Bisita gidatua Iruñeko katedralaren klaustroa konpontzeko lanetara
Iruñeko katedrala
Igandea, 10:00 / 11:00 / 12:00

Ekainean bukatu ziren Iruñeko katedraleko klaustroaren iparraldeko aldea zaharberritzeko lanak; 2016ko abuztuan hasi ziren, eta hormartearen barnean eta lorategiko fatxadan egin dira. Horregatik, Nafarroako Gobernuko Ondarearen Zerbitzuak doako bisita gidatuen programa bat antolatu du, lan horiek bertatik bertara ikusteko aukera ematen duena.

Yo, la peor de todas/Ni, denetan okerrena
Oteiza Museoa
Igandea  /12.00etan
Erakusketarako ikustaldia Maite Garbayo komisarioarekin
2017ko azaroak 5, igandea. 12:00etatik 13:00ak arte. Doakoa, aurrez Museoko sarrera aurkeztuta.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa