(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskarazko IKTak ezagutzeko Euskara Sarera jardunaldian parte hartu dute gaur Nafarroako Bigarren Hezkuntzako 470 ikaslek ostirala, 2017.eko abenduak 1


Euskararen Nazioarteko egunaren baitan antolatutako jardunaldi honetan izan da Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilaria


jornada TIC euskera

Ana Ollo euskarazko IKTen jardunaldian. ( irudia handitu )

Euskara Sarera, kultura digitalari buruzko jardunaldia egin da gaur Baluarte biltzar jauregia eta auditorioan, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruan Nafarroako Gobernuak antolatutako ekitaldien baitan. Gazteei euskarazko teknologia berrien eskaintza ezagutzera ematea helburu izan duen ekimenean izan da Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako Ana Ollo kontseilaria.

Euskara Sarera euskararen erabilera informazioaren teknologia berrietan (IKT) sustatu eta horren bidez Euskal kultura digitala supertzea helburu duen egitasmoa da. Gaur egun, IKTek garrantzi handia dute eguneroko bizimoduan, eta batez ere gazteak dira teknologia horiek gehien erabiltzen dituztenak. Hala, ezinbestekoa da gazteei arlo honetan euskaraz erabilgarri dauden tresnen berri helaraztea, izan ere euskaraz erabilgarri dauden hainbat tresna gazteentzako ezezagunak dira. Bide horri jarraituz gaur Baluarten Nafarroako hainbat ikastetxeetako 14 eta 18 urte bitarteko ikasleek, guztira 470, tresna horiek modu zuzenean ezagutzeko aukera izan dute. Hiru taldetan banaturik Paz de Ziganda ikastola eta Mendillorri, Donapea, Biurdanako institutuetako ikasleek zein Askatasuna BHIko ikasleek sarean euskaraz erabilgarri dauden hainbat tresna ezagutu dituzte.

Euskarazko IKTak ezagutzera emateko jardunaldiak hiru areto izan ditu. Info aretoan, lehen hitza euskaraz ekimenaren baitan interneteko nabigatzailea zein mugikorra euskaraz konfiguratzeko pausoak ezagutu dituzte gazteek. Gainera, sarean pribatizatea nola zaindu zein euskarazko Wikipedia edota ahotsa.eus egitasmoa eman zaie ezagutzera. Ikas aretoan, Dj Makalaren eskutik musika sortu, nahastu eta zabaltzeko euskarazko appak zein ikus-entzunezkoak sortu eta bideo-mappingak sortzeko tresnak ezagutu dituzte. Azkenik LAB aretoan, 3D inpresorak, errealitate birtuala zein Gazte Gara Gazte grabaketa txokoan parte hartu dute gazteek.

Euskara interneten

Teknologia berrien alorrean euskarak urrats garrantzitsuak eman dituen arren, dagoen eskaintza ez da askotan ezagutzen eta euskarazko IKTen erabileraren sustapenean lan asko dago egiteke. Hala ere, Euskara ari da sarean bere lekua hartzen eta horren adibide hainbat datu: munduan badira ia 7.000 hizkuntza, UNESCOren datuen arabera. Munduko hizkuntzen %5 besterik ez da erabiltzen interneten, eta horietako bat euskara da; Twitterreko lehenengo 33 hizkuntzen artean dago Euskara; Wikipedia 292 hizkuntzatan dago, eta horietako bat euskara da. Euskarazko Wikipedian 245.000tik gora artikulu daude egun, eta artikulu kopuruari esker 31. postuan dago; Facebook, Google eta beste sare sozial zein web zerbitzu ezagunetako asko euskaraz erabiltzeko parada dago eta horrez gain, euskaraz idatzi, nabigatu, komunikatu, jolastu eta lan egiteko tresna ugari daude.

Aurrerapausu handiak eta nabarmenak egin ditu euskarak azken urteetan Informazio eta Komunikazio Teknologien eremuan eta Interneteko esparruan. Hala ere, ezin da ahaztu euskarak bide horretan jarraituko badu ezinbestekoa dela hizkuntza teknologia berrietan integratzen jarraitzeko lanean aurrera egitea eta bide horretan berebiziko garrantzia du tresnak euskaraz erabiltzea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa