(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren kultura-agenda aste honetarako asteartea, 2018.eko urtarrilak 2


Antolatutako ekitaldien artean, tailerrak, erakusketak eta bi film


yo mujer artista

'Ni (emakume) artista' proiektuaren irudia.

Nafarroako Gobernuak jarduera berriak antolatu ditu urtarrilaren 2tik 7ra bitarteko asterako:

Nafarroako Museoak eguberriko tailerrak hartuko ditu Bitartean-en eskutik, astearte, asteazken, ostegun eta ostiralean, 10:00etan. “Yo, la peor de todas/Ni, denetan okerrena” erakusketa-proiektuaren barruan kokatzen da jarduera, eta ondokoa du osagarri aste honetan: bisita gidatua Nafarroako Museora, igandean, 12:30ean, Mireya Martín, Sofía Albero eta Eva de la Vega-ren eskutik. Proiektu beraren barruan, Oteiza Museoak “Ni (emakume) artista” familia-tailerra hartuko du igandean, 11:30ean. Karlismoaren Museoak (Lizarra), aldiz, “Tea en la azotea” familia-tailerra hartuko du ostegunean, 11:00etan, 5 eta 14 urte bitartekoei zuzendua.

Nafarroako Filmotekak bi hitzordu eskainiko dizkigu aste honetan, 20:00etan: asteazkenean, “De entre los muertos (Vertigo)” filma proiektatuko du “Alfred Hitchcock oinarrizkoa” zikloaren barruan, eta, ostegunean, “La venganza de Don Mendo”, Fernando Fernán Gómez-ena.

Esteka honetan duzu kultur programazio osoa:


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa