(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2017an, eraikinak ebaluatzeko % 13 txosten gehiago aurkeztu dira, baina betebeharra dutenen bostena besterik ez da astelehena, 2018.eko otsailak 5


Eskatutako zortzi mila baino gehiagotik 1.835 aurkeztu dira, gehienak Iruñeko Udalarenak


Etxebizitza-blokea

Iruñeko etxebizitza-blokea.

Nafarroako Gobernuak, aurkeztu beharreko eraikinak ebaluatzeko txosten guztien % 20,92 jaso zuen 2017an, 2016ko kopuruak hobetuz baina oraindik araudia betetzetik urrun. Aurkeztu beharreko 8.758 txostenetatik, 1.835 besterik ez ziren erregistratu, gehienak Iruñeko Udalarenak.

2016an, etxebizitza bat baino gehiago izan nahiz hotelak eta egoitzak bezalako bizitoki-erabilera zuten 4.757 eraikini buruzko txostenak aurkeztu behar ziren arren, 337 txosten baizik ez ziren epearen barruan aurkeztu, % 7ko betetze-mailaz. Aldiz, 2017aren amaieran, 8.758 eraikinek aurkeztu behar zuten ETTa eta 1.835 eraikinek aurkeztu zuten, % 20,92ko betetze-mailaz.

Hortaz, handituz doa txostena aurkeztu beharrari buruzko kontzientziazioa, izan ere, legeak eskatutako betebeharra izateaz gain, funtsezko trena ere bilakatu da Nafarroako eraikin-parkearen egoera eta egungo nahiz geroko zaharberritze-premiak ezagutzeko. Hala eta guztiz ere, betetze-maila oso baxua da oraindik.

Gainera, epearen barruan aurkeztutako 1.835 txostenetako gehien-gehienak, 1.601 alegia, Iruñeko Udalarenak dira, zeinek, txostena aurkeztua izan behar zuten eraikinen % 33,44 izanik, aurkeztu beharreko txostenen % 87,25 erregistratu baitu.

Epearen barruan aurkeztu diren txostenetako eraikinen kalifikazioari dagokionez, gehienek gai kalifikazioa lortu dute: 1.531, eraikin guztien % 83,43.

Eraikinaren kalifikazioa behatutako akatsen kopuru, larritasun eta hedapenaren araberakoa izanen da:

a) Eraikina "gai" izanen da txostenean adierazi beharreko akatsik bat ere ez badu.

b) Eraikinak "gai, akats arinekin" kalifikazioa izanen du horrelako akatsak baldin baditu, soilik eraikinaren mantentze-lanei eragiten dietenak eta Eraikinaren Ebaluazio Txostenaren indarraldian zuzentzeko modukoak badira.

c) Eraikinari "ez gai aldi baterako" kalifikazioa emanen zaio ebaluazio txostenean akats larriak jaso direnean, eta horiek konpontzeko urtebetetik beherako epe luzaezina ezarri denean txostenean bertan, betiere akats horiek ez badute ekartzen arriskurik eraikinaren erabiltzaileentzat nahiz oinezkoentzat.

"Gai" edo "gai, akats arinekin" kalifikazioa eskatutako konponketak eginik daudela egiaztatzen denean emanen da, akatsak ezarritako epean konponduta daudenean eta hasierako txostenean jasotako akatsak baizik hartuko ez duen ebaluazio berri bat egin ondoren.

d) "Ez gai" kalifikazioa emanen zaio oso akats larriak dituen eraikinari. Zuzentzeko urtebetetik gorako epea behar duten akatsak dituen eraikinaren kalifikazioa ere "ez gai" izanen da. Akatsak zuzentzeko txostenean ezarritako epea iraganik, ebaluazio txosten berria egin beharko da.

Guztira, epearen barruan nahiz epetik kanpo aurkeztutakoak kontuan hartuz, 2017ko abenduaren 31 arte, guztira, 2.292 txosten aurkeztu ziren udaletan, eta 1.934 eraikinek "gai" kalifikazioa lortu zuten, % 84,38k.

Eraikinaren adinagatik aurkezteko betebeharrik ez zuten beste 457 txosten ere erregistratu dira. Eraikinaren egoera txar-txarragatik jabeek txostena borondatez aurkeztu izana, edota eraikina zaharberritzean, laguntza publikoak eskatu eta zaharberritzearen ezaugarrien ondorioz aldez aurreko zein aldi bereko ebaluazio-txostena eskatu izana dira honelako kasuen azalpena.

Aurkeztutako 2.292 txostenetatik, 1.511 txosten 2016ko urtarrilaren 1az geroztik Zaharberritze Babestuaren behin-behineko kalifikazioa eskatu duten eraikinei dagozkie.

Zaharberritze Babestuko espedienteei lotuta aurkeztu diren 1.511 txosten horietatik, 403k ez zuten aurkezteko betebeharrik eraikinaren adinaren arabera, baina halaxe egin dute, zaharberritze-lanen izaerak Eraikina Ebaluatzeko Txostenaren aldez aurreko zein aldi bereko aurkezpena eskatzen baitzuen Nafarroako Gobernuaren araudiari jarraiki.

Txostenak eta irisgarritasuna

Txostenak irisgarritasunari buruzko araudiaren arau-hausteak zehaztu beharko ditu, baita legeriak aipatutako irisgarritasunaren arloko "zentzuzko egokitzapenak" ere. Hauek eraikinean bertan egin daitezke eta EETtik kanpoko estatuko legeriaren arabera, eraikin guztiek eginak izan beharko lituzkete 2017ko abenduaren 4a baino lehen, EETa egiteko betebeharra izan ala ez.

Irisgarritasun-mailak ez du zehazten Gai ala Ez-gai ote den.

Gogoratu behar da irisgarritasunaren arloko helburua ez dela soilik desgaitasuna duten pertsonek eraikinetara sartu eta eraikinak erabiltzeko aukera izatea, baizik eta pertsona guztiek diskriminaziorik gabe eta era seguru eta independentean egiteko aukera izatea.

Nahiz eta irisgarritasuna bermatua ez duten eraikin berriak egiteko aukerarik ez dagoen, joan den abenduaren 4az geroztik, irisgarritasuna eraikita dauden eraikinei ere eskatu ahal zaie, baina zenbait aldaketarekin eraikin berrien aldean, izan ere, kasu batzuetan, materialki ezinezkoa edo ekonomikoki bideraezina izango da irisgarritasunari dagozkion oinarrizko baldintza guztiak betetzeko behar diren lanak egitea.

Nafarroan dauden irisgarritasunaren arloko laguntzak lehentasunezkoak dira Nafarroako Gobernuaren etxebizitza-politikaren barruan, eta horien gaineko informazio gehiago jasotzeko, Etxebizitza Zerbitzuaren www.vivienda.navarra.es webgunera nahiz Nafarroan dauden Etxebizitzak eta Eraikinak Zaharberritzeko Bulegoren (EZABU) batera jo daiteke.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
INFORMESPRESENTADOSENPLAZO.pdf
Totalinformespresentadosen2017.pdf
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa