(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Akitania Berria - Euskadi - Nafarroa Euroeskualdeak 2014-2020ko Plan Estrategikoaren eguneraketan parte hartzeko gonbita zabaldu du osteguna, 2018.eko otsailak 15


Online galdesorta bat prestatu da eragile ekonomiko eta sozialek lehentasun estrategikoei buruz dituzten iritziak biltzeko, egindako handitzearen ondorioz sortu diren potentzialtasun berriak detektatu ahal izateko


Eurorregión

Euroeskualdeak online proposamena zabaldu du plan estrategikoa eguneratzeko. ( irudia handitu )

Foru Komunitatearen eta Akitaniari atxikitako Frantziako hegoaldeko beste bi eskualderen bat-egitearen ondorioz tamaina handiagoa hartu duen Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak 2014-2020ko Plan Estrategikoa berrikusi eta eguneratzea erabaki du. Aukera honetaz baliatuta, eragile ekonomiko eta sozialek orain arte egindako bideaz eta behiala zehaztutako lehentasun estrategikoei buruz dituzten iritziak bildu nahi ditu, gauzatutako lurralde-handitzearen ondorioz sortu diren potentzialtasun berriak detektatu ahal izateko.

Parte-hartzea hainbat focus group talderen bitartez eta jarduera-esparrua eremu geografikoko erkidego edo eskualderen batean kokatua duten pertsona, enpresa, administrazio, elkarte, klub eta bestelako entitateei zuzendutako online inkesta baten laguntzaz sustatzen ari da.

Inkestan, 2014-2020ko Plan Estrategikoan ezarritako lau lehentasuni buruzko balorazioa eskatu da. Lehenengoan, euroeskualdeko herritarrei buruzkoan, euroeskualdearekiko atxikimendua sustatu nahi da, herritarren arteko lotura hobeak ahalbidetuz, barrerak kenduz eta gazteei arreta berezia eginez. Atal honen barnean, zenbait jarduera-ildo zehaztu dira eleaniztasuna, kultura eta gazteriaren inguruan.

Bigarrenean, ezagutzaren ekonomia, berrikuntza eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko aurrerapausoak ematea proposatu da, merkatu berrien irekieraren alde lan eginez, lankidetzarako pizgarriak sortuz, hezkuntza-sistema hobetuz eta eremuko ikerketa eta berrikuntza zentroen arteko harremanak hobetuz. Esparru honetan, zenbait hobekuntza ezarri nahi dira unibertsitate mailako lankidetzan eta mugikortasunean, garapen ekonomikoan, ikerketa-berrikuntzan eta mugikortasun profesionalean, Europako eremu honetako LH sistemaren egituraketa hobetzeaz gain.

Ezarritako hirugarren lehentasuna lurralde-iraunkortasunari lotuta dago, eta honen barnean, honako erronka hauek zehaztu dira: pertsonen nahiz merkantzien mugikortasuna optimizatzea, lurraldearen kontserbazioari arreta egitea, bertako baliabideen erabilera iraunkorra bermatzea eta bertako potentzialtasunak baloratzea, estrategia partekatuen bitartez. Helburu hauei begira, jarduera-ildo zehatzak finkatu dira garraioan, nekazaritza-elikagaigintzan, ingurumenean, turismoan eta baliabide naturaletan, besteak beste.

Galdesortan bildutako azken lehentasunak gobernantza irekia du ardatz, baina proiektu zehatzetara bideratua. Zabalkunde eta komunikazio arloko estrategia bat lantzea du xede, eta horretarako, jardunbide zehatzak gauzatu nahi ditu komunikazioaren, hitzarmenen eta posizionamenduen arloan, besteak beste.

Erronka berriak

2011n eratutako Euskadi - Akitania Euroeskualdeari, Nafarroa gaineratu berri zaio, Akitania Berria osatzera igaro diren Frantziako Poitou-Charentes eta Limousin eskualdeekin batera. Oraingo Euroeskualdeak 100.000 kilometro koadroko azalera du eta 9 milioi pertsonako biztanleria.

Lurraldean eta demografian izandako hezkunde horrek potentzialtasun berriak eskaintzen ditu, lan-ildo berriak irekitzeko aukera erraztuz. Horren harira, eskaera luzatu zaie inkesta betetzen dutenei, aldaketa horrek eragindako balizko inpaktuen artean hauta dezaten; hala nola, masa kritikoaren gehikuntza, Europa barruko posizionamenduaren hobekuntza, merkatu berrien sorkuntza, lankidetza-aukera berrien agerpena, edota lehen sektoreari, industriari nahiz zerbitzuei dagozkien osagarritasunen sorkuntza, besteak beste.

Gaur egun, Euroeskualdearen 2014-2020ko Estrategiak berariazko sei arlo hauek ditu ardatz: sektore aeronautikoa eta espaziala; nekazaritza eta elikagaigintza; basoak, zurak eta eraikuntza iraunkorra; itsasoko eta itsasbazterreko baliabideak; energia berriztagarriak, eta osasuna eta bio-osasuna.

Estrategia honen barnean, 2014-2020ko Plan Estrategikoak indarraldiaren erdia egina du, eta horren kariaz, euroeskualdeko lurraldean nahiz biztanlerian izandako aldaketari so eginik, datozen hiru urteotan bideratu beharreko erronka edo jarduera-esparru berriak sartzeko aukera eskaini zaie inkestatuei.

Horrekin batera, azken bost urteotan lankidetza-proiekturen batean parte ote duten galdetu zaie, ondoko aukera hauen artean beraien lehentasunak zehatz ditzatela eskatuz: finantzaketaren bilaketa, erakundeen arteko lankidetza, hizkuntzen arteko ezagutzan sakontzea, inbertsioak erakartzea, eskualdeak sustatzea, giza-kapitalaren lankidetza eta gaikuntza, enpresen arteko lankidetza, digitalizazioan aurrera egitea, lankidetza publiko-pribatua, nazioartekotzea edota mugaz gaindiko enplegua, besteak beste.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa