(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako toponimia ofizialaren erabilera eta adierazpen grafikoari buruzko foru-dekretua onartu du Gobernuak asteazkena, 2018.eko otsailak 28


Nafarroako Kontseiluak irizpena eman ondoren egokitu da, eta haren helburua da irizpideak bateratzea eta nazioarteko estandarretara egokitzea


Nafarroako Gobernuak gaur onartu duen foru-dekretuan, Foru Komunitateko herriguneen izendapenak erabiltzeko eta grafikoki adierazteko irizpideak ezartzen dira, eta haren helburua da irizpideak bateratzea eta nazioarteko estandarretara egokitzea.

Zehazki, haren xedea da Euskararen Foru Legea aplikatuz onartu diren gaztelaniazko eta euskarazko izendapen ofizialak bateratzea eta arautzea, bai eta haiek idaztean erabiltzen diren zeinuak behar bezala erabiltzen direla bermatzea ere.

Hala, toponimia ofizialaren erabilera arautuko duten zenbait irizpide finkatzen dira, edozein pertsonak edo administrazio publikok modu bateratuan erabil ditzan. Zehazki, estatuko eta nazioarteko gidalerroek finkatzen dituzten irizpideak aplikatzen dira.

Dekretu-proiektua jendaurrean jarri zen, eta baliozkotu egin zuten Toki Araubidearen Foru Batzordeak eta Euskararen Nafar Kontseiluak. Ondoren, Nafarroako Kontseiluari bidali zitzaion, hari buruzko irizpena eman zezan. Irizpena eman ondoren —irizpenak dekretu osoa baliozkotzen zuen, xedapen gehigarri bat izan ezik—, Gobernuak aintzat hartu du kontsulta-organoaren proposamena, eta behin betiko onartu du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa