(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

TSJNk Hezkuntza Departamentuaren 2016-17 beken deialdia bermatu du asteazkena, 2018.eko martxoak 28


Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak ez du onartu Hezkuntza, Ahalegina eta Bikaintasunaren 3E Elkarteak jarritako errekurtsoa


Hezkuntza Departamentuak gaur ezagutu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak martxoaren 21ean emandako 108/2018 epaia, eta, horren arabera, Hezkuntza, Ahalegina eta Bikaintasunaren 3E Elkarteak urriaren 20ko 725/2016 Ebazpenaren aurka jarritako errekurtsoa atzera bota du; azken ebazpen horren bitartez, 2016-2017 ikasturterako beken deialdi orokorra onartu zen.

TSJNk erabaki du urriaren 20ko 725/2016 Ebazpenaren bidez onartutako beken deialdiak ez duela urratzen Konstituzioaren 27. artikulua, Konstituzio Auzitegiak dioen bezala, goi-mailako hezkuntzan Konstituzioaren aldetik ez da derrigortasunik eta doakotasunik ezartzen, eta bekak ikasketak laguntzeko dira, baliabide gutxien dituzten herritarrei hezkuntzarako sarbidea bermatzeko. Ildo horretan, Nafarroako Gobernuak beken deialdia egiten du oro har, eta, Unibertsitateko ikasketei dagokienean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleentzat zein Nafarroako Unibertsitatekoentzat egiten du.

Aldi berean, Departamentuak berak defendatu zuen moduan, TSJNk dio NUP diru publikoarekin finantzatzeak ez duela esan nahi bertan ikasten dutenen alde berdintasun-eskubidea urratzen denik.

MEC eta Eusko Jaurlaritzako beken deskontuari dagokionean, epaiaren arabera, laguntza horien deskontuak ez du urratzen Konstituzioaren 14. artikulua, berdintasunerako eskubidea, modu berean aplikatzen baitzaie Nafarroako ikastetxe publikoetan eta pribatuetan matrikulatutako ikasle guztiei.

Auzitegiak dio beken sistema, diru-laguntza izanik, sustapen-neurri bat dela, baliabide mugatuen gainean jartzen dena; beraz, ez dauka onuradunaren ikasketen kostu osoa estali beharrik, laguntza bat baita, eta Administrazioak laguntzen zenbatekoa eta irizpideak, era motibatuan, erabakitzeko marjina du. Era berean, aurreko deialdietan UNAVeko ikasleei MEC edo Eusko Jaurlaritzaren beka ez deskontatzeak ez du esan nahi eskuratutako eskubide bat denik, eta zentro publikoetan edo pribatuetan ikasten dutenei berdin deskontatzeak, hain zuzen, berdintasun-printzipioarekin bat egiten du.

Epaian nabarmendu da Administrazioak kontuan hartu duela UNAVeko ikasleek matrikulen zenbateko handiagoa izaten dutela, eta tratamendu ezberdina ematen zaiela errentaren lau tarte jartzean. Laguntzetan ere zenbatekoa handiagoa da. Hori dela-eta, Auzitegiak atzera bota du ezarritako eskaria, Ebazpena ordenamendu juridikoaren arabera errekurritzeagatik.

Pasa den astelehenean, TSJNk Nafarroako Unibertsitateak aurkeztutako errekurtsoaren inguruko epaia eman zuen, eta ez zuen onartu legitimazio-ezarengatik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa