(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Bizikidetza erein. Begiratu bat artearen bidez” jardunaldiak inauguratu dira Arpilleras erakusketarekin osteguna, 2018.eko apirilak 12


Jardunaldiekin jarraitzeko, erakusketarako bisita gidatuak egiteaz gain, sariak banatuko dira eta zineforum eta antzerki saioak izango dira


Arpilleras

Roberta Roberta Bacic, erakusketaren inaugurazioan zehar. ( irudia handitu )

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria den Ana Ollok gaur parte hartu du “Arpilleras: Memoriaren haritik, etorkizuna josten” erakusketaren inaugurazioan; era horretan, hasiera eman zaio Bakea, Bizikidetza eta Giza Eskubideen III. edizioari: “Bizikidetza erein. Begiratu bat artearen bidez”. Halaber, bertan izan da Roberta Bacic-ek, Conflict textiles enpresaren sortzaileak eta erakusketaren arduradunak.

Erakusketa gaurtik, apirilaren 12tik, 24ra bitarte ikusgai izango da Baluarte Auditorioko hallean. Txile, Argentina, Kolonbia, Peru, Ingalaterra, Ipar Irlanda, Alemania eta Espainiako 30 arpillera hautatu dira. Horietan, emakumeek gatazka egoeretan eta Giza Eskubideen urraketan izandako esperientziak kontatzen dituzte orratzak, haria eta oihal-zatiak erabiliz.

Azken horietan eta erakusketaren ibiltaritza medio, emakumeen talde txikiak sortu dira, eta haien bizipenak kontatzeko teknika praktikan jarri dute. Tartean aipatzekoa da “Nire Gernika”, Edurneren historia pertsonalaren narrazioa, familiak gertaera suntsitzaile haren ondorio latzak jasan baitzituen.

Bisitan zehar, Ollo kontseilariak era honetako jardunaldien balioa nabarmendu du “bakearen inguruko kultura sustatzeko eta bizikidetzaren adiskidetze-prozesuak bultzatzeko”. Horrez gain, azaldu du hirugarren edizio honetan exekutiboak “bereziki kontuan hartu nahi izan dituela generazio berriak, gizarte etikoagoa eta bidezkoagoa eraikitzeko ahots sortzaileak izatera anima daitezen”.

 “Nire Gernika”, obretariko bat (argazkia, ConflictTextiles). 


Arpilleras

“Mi Gernika”, una de las obras (foto ConflictTextiles). ( irudia handitu )

Mahai-ingurua eta lantegiak

Gaur inauguratutako erakusketaren inguruan, bisita gidatuak, mahai-ingurua eta lantegiak ere egingo dira. “Bizikidetza harilkatuz etorkizuna josi” izeneko mahai-inguruan gaur Roberta Bacic izango da honako hauekin batera: Iratxe Momoitio eta Idoia Orbe, Gernikako Bake Museokoak; Roser Corbera, Badalonako Fundació Ateneu de Sant Roc-ekoa; eta Ekaitz Goikoetxea, Burlatako Askatasuna Institutukoa. 

Era berean, apirilaren 13an, Baluarten arpilleren historiari eta sorrerari buruzko tailer praktikoak egingo dira, eta ikastetxeei eta Elkarteei zuzenduko zaizkie. Apirilaren 14an, larunbatean, tailer bera egin ahal izango du publikoak oro har, eta arratsaldean bi bisita gidatu egingo dira erakusketaren komisarioarekin. Jarduerak erreserbatzeko honako hauetara idatz dezakezue: pazyconvivencia@navarra.es edo bizikidetza@navarra.es.

Zineforuma eta antzerkia

Apirilaren 16an, astelehenean, 12:00etan, “Dibertsitatea, aberastasun iturria” Eskolako I. Lehiaketaren sariak banatuko dira; bertan, Nafarroako Ikastetxeetako lehen eta bigarren hezkuntzako 1.096 ikaslek hartu dute parte.

Saharako Zinemako Nazioarteko Jaialdian saritua izan den “Patria dividida” pelikula ikus ahal izango dugu apirilaren 19an, eta, ondoren, “Abidin Kaid Saleh” Ikus-entzunezko Lanbide Eskolari buruzko elkarrizketa eskainiko dute Omar Ahmed-ek, eskolaren zuzendariak, eta Brahim Chagaf-ek, saharar zinemaren zuzendariak eta eskolako irakasleak. “Patria dividida” lehen film luze erabat sahararra da, Abidin Kaid Saleh Zinema Eskolako lehen promozioko ikasleek zuzendua eta egina. Pelikulak kontzientziak astintzen ditu, eta adiskidetasunean eta maitasunean oinarritzen da, banatuta dagoen lurrarekiko maitasun itzela.

Jardunaldiak apirilaren 22an amaituko dira Proyecto 43-2 konpainiaren "Viaje al fin de la noche" antzezlanarekin. Pablo Rodríguezek zuzendutako lan honetan, protagonistak María San Miguel eta Alfonso Mendiguchía izango dira. "Viaje al fin de la noche" gure lurraren oraingo mosaikoa da, terrorismoaren eta indarkeriaren biktimen seme-alaben ahotsekin eta kontakizunekin eraikia.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa