(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ingurumenak laguntzen deialdia egin du ingurumen-arloko hezkuntza eta sentsibilizazio proiektuetarako, ingurumen-boluntariotzarako, lurraldearen zaintzarako eta herritarren zientziarako ostirala, 2018.eko apirilak 20


Guztira 138.000 euroko laguntzak gobernuz kanpoko elkarte eta erakundeentzat dira


Ingurumenak laguntzen deialdia egin du ingurumen-arloko hezkuntza eta sentsibilizazio proiektuetarako, ingurumen-boluntariotzarako, lurraldearen zaintzarako eta herritarren zientziarako. Guztira 138.753 euroko diru-laguntzak gobernuz kanpoko elkarteentzat eta erakundeentzat dira, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren ebazpenean jasotakoaren arabera; ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, gaur ostirala, apirilak 20. Diru-laguntzaren portzentajea aurkeztutako aurrekontuaren %80 eta %100 artekoa izango da, proiektu-motaren arabera.

Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 20an amaituko da.

Deialdiaren edukia xehetasunez ezagutzera emateko asmoarekin, informazio-saioa egingo da datorren astelehenean, apirilaren 23an, 17:30ean, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren ekitaldi-aretoan (González Tablas kalea, 9. Iruña). Saioa ordubetekoa izango da, eta, bertara joatekotan, eduamb@navarra.es posta elektronikora idatzi behar da.

Diru-laguntza izan dezaketen proiektuak

Laguntza hauen helburua da, besteak beste, honako jarduera-eremu hauek kontuan hartzen dituzten proiektuei diru-laguntza ematea: ingurune naturalarekin, paisaiaren mantentzearekin eta berreskuratzearekin eta Nafarroako dibertsitatearen kontserbazioarekin zerikusia duten proiektuak; babestutako espazio naturalak eta interes berezia duten bestelako espazio bereziak.

Horrez gain, diru-laguntza izan dezakete ondorengoak bultzatzeko, sentsibilizatzeko eta sustatzeko ekintzek: ekonomia zirkularra, kontsumo arduraduna, hondakinen kudeaketa, aldaketa klimatikoaren edo ingurumenaren kutsaduraren aurkako borroka; uraren eta energiaren arrazoizko erabilera eta ingurune naturalaren kontserbazioarekin bateragarriak diren baliabide naturalen erabilera eta aprobetxamenduak; hiriko ingurumena; ingurumen-iraunkortasuna sustatzea; eta ikerketa, hezkuntza eta hedapena bultzatzeko ingurumen-datuen bilketarako lankidetza.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa