(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariaren ustez, Iruñeko Ganbera Abesbatza "luxuzko bozgorailua" da Nafarroako musikarentzat    larunbata, 2018.eko maiatzak 26


Kulturaren Vianako Printzea 2018 Saria musika-elkarte horri emateko ekitaldiaren buru izan da


Uxue Barkosen eskutik jaso dute saria Anne Miren Troyas eta David Galvezek. ( irudia handitu )

Iruñeko Ganbera Abesbatzak Kulturaren Vianako Printzearen 2018 Saria jaso du, eta Uxue Barkos Nafarroako Lehendakariak Abesbatza "luxuzko bozgorailua" bezala definitu du Nafarroako musikarentzat, Foru Komunitatean egun abesbatza-musikaren tradizio handia izatearen meritu zati bat musika-elkartearena dela esatearekin batera.

Uxue Barkos izan da gaur goizean Erriberriko Santa Maria la Real elizan Foru Komunitateak kultura-arloan ematen duen sari nagusia entregatzeko ekitaldiaren burua. Halaber, bertan izan dira Gobernuko kideak, agintariak eta Nafarroako Kultura Kontseilaria osatzen dutenak; azken horrek saritutako hautagaitza proposatzen du.

Historian zehar musika-taldea posible egin duten pertsona guztiak zoriondu ditu Lehendakariak. "Sari honen bitartez –adierazi du- 72 urtetan kulturaren balioak espresiorik handienean sustatzen aritu den taldearen etengabeko ibilbidea saritzen da".

Testuinguru horretan, musikaren sormenerako eta ikerketarako bere babesa nabarmendu du. "Abesbatza, bere izate guztian -jarraitu du Lehendakariak- luxuzko bozgorailua izan da egileentzat eta bereziki Nafarroako sortzaileentzat; hortaz, sustapen-lanak bi norabide izan ditu: batetik, Nafarroan musika-abangoardia sartzea, eta, bestetik, gure Komunitatean egindako sormenik nabarmenena munduan ezagutzera ematea".


Iruñeko Ganbera Abesbatzako bideak erakundeetako ordezkariekin. ( irudia handitu )

Barkosek adierazi du musika-kulturaren sustapena Abesbatzaren identitate-ezaugarrietan dagoela. "Abesbatzaren historian zehar, Iruñeko Ganbera Abesbatzak ahotsa jarri die konpositoreei, eta abesbatza-musika garatu ahal izan dute musika-genero hori landu ahal izateko kalitate handieneko instrumentua izanaz", berretsi du.

Horrez gain, melodia tradizionalak eta herrikoiak hedatzen egin duen lana azpimarratu du. "Gainera, Nafarroako kultura defendatzeko eta sustatzeko zereginean, Iruñeko Ganbera Abesbatzak euskara beti kontuan izan du, gure kultura-ondarearen funtsezko elementua, eta kontzertu bakoitzean eta guztietan sartu du", gehitu du.

Azkenik, Uxue Barkosek taldeak jasotako sari eta goraipamen ezberdinak aipatu ditu, eta horien inguruan ondorengoa baieztatu du: "kritika hitzik gabe geratzen da literalki esanda, eta hitz enkomiastikoena artista horien emanaldiaren aurrean espresiorik gabe bihurtzen dela esatera iritsi da. Hori guztia, azkenean, gaur saritu nahi dugu hemen, Nafarroan, Iruñeko Ganbera Abesbatzak oraindik ere inoiz ez zuen sari bat jaso-eta".

 

Sarituen hitzak

Saria jaso ostean, Anne Miren Troyas, Abesbatzako lehendakariak, ondorengoa adierazi du: "ohore handia da gaur Kulturaren Vianako Printzearen 2018 saria jasotzea, are gehiago saria gure herrialdeko erakundeen eskuetatik jasotzea, izan ere, 70 urtetan Nafarroa eta Iruñaren izena mundu guztian zehar zabaltzen egindako lana ez da alferrikakoa izan". "Hasieratik jaso izan ditugun sariez gain, sari honek guratzeko leku berezia izanen du", gehitu du.

David Gálvez, Abesbatzako zuzendari artistikoak aipatu duenez, "Erriberriko gure abeslarietako batek esan ohi duen moduan, nahasita gaude. Nahasita, zorabiatuta, emozionatuta, pozik eta urduri gaude. Guretzako sari hau abesbatzako kide guztiena zein gure jarraitzaileena da". Azkenik, abesbatzan egunez egun lanean diharduten emakume zein gizonezko guztien lana eskertu du, "Iruñeko Ganbera Abesbatzako kide izatea, eremu honetatik haratago doan, aitzindaria eta erreferentea den abesbatza bateko kide izatea da, duen prestigio eta ondarea mantentzeko ardurarekin bat egitea".

Aurretik, Nafarroako konpositorea eta Musikaren 2017ko Sari Nazionala, Teresa Catalán, arduratu da Abesbatzaren laudatioa egiteaz, eta azpimarratu du, lorpen guztien gainetik, konkistarik nagusiena izan dela musikarik onena eskaintzea, "belaunaldiz belaunaldi gozatu ahal izan duguna".

Catalánek agerian utzi du Abesbatzako kide guztien ahalegina, sakrifizioa eta ausardia, musikan perfekzioa bilatzeko. "Zailtasun horiek gainditzea meriturik ezkutukoena da" gehitu du, elkartearen etorkizunean konfiantza erakustearekin batera. "Ziur gaude jaiotzetik duten konpromiso aktiboari esker, ulertzen dutela sari bat ez dela helburu bat, ezta amaiera ere; egiaz esan, oraindik are eta gehiago konprometitzen duen erantzukizuna da —hori posible bada—, bikaintasuna bilatzen jarraitzeko eta artistikoki guztiok emankorra iragartzen dugun etorkizunari begira", amaitu du.

Ekitaldiaren garapena

Ekitaldia 11:00etan hasi da, eta bertan bildu dira sarituak, Nafarroako Gobernuko kontseilariak, Foru Komunitateko agintari nagusiak eta Nafarroako Kultura Kontseiluko kideak. Eguraldiak hala behartuta, ekitaldia Erriberriko Santa Maria la Real elizan gauzatu da.

Programari hasiera emateko, Nafarroako ereserkia, Erresuma sartzeko Martxa, interpretatu dute Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Iruñeko Ganbera Abesbatzak, Jesús M. Echeverríak zuzenduta, eta, ondoren, Teresa Catalán konpositoreak bere laudatioa azaldu du. Jarraian, Barkos Lehendakariak saria eman die Abesbatzaren lehendakari Ana Troyas Careagari eta David Gálvez Pintado zuzendariari, eta esker-hitzak jaso ditu. Ekitaldiari amaiera emateko, Nafarroako Lehendakariak bere hitzaldia eman du.

Ekitaldian zehar, Abesbatzak berak hiru musika-pieza interpretatu ditu, elkartearen historiaren eta jardueraren eredu. Blas de la Sernaren "Tirana de Trípili" (Corella 1751-Madril 1861); "Leihorik leiho", Siete Canciones Vascas Fernando Remacharen obrakoa (Tutera 1898-Iruña 1984); eta "Jácara del Fandanguillo", Juan Francés Iribarrenena (Zangoza 1699-Malaga 1767).

Saria emateko ekitaldia amaitutakoan, Nafarroako Ardoaren Kofradiak kopa bat eskaini du publikoarentzat oro har irekitako ekitaldian, Errege Jauregiko patioan. Arratsaldean, eraikina ezagutzeko ate irekien jardunaldia eta doako bisita gidatuak aurreikusi dira.

 

Iruñeko Ganbera Abesbatza

Iruñeko Ganbera Abesbatza 1946. urtean sortu zen, Luis Morondo Urra musikariak (Gares 1989-Iruña 1983) bultzatuta, eta hasieratik bere garaiko konpositoreekin lotu zen. Abesbatza sortzearekin Estatuan musika-munduan zegoen hutsunea bete zen, eta ohikoa zen Europako eszenatoki nagusietan eta jaialdi ospetsuenetan agertzea. Hasi zenetik, sari ugariren merezidun izan zen nazioarteko abesbatza-lehiaketa garrantzitsuenetan (adibidez, Llangollen eta Lille), eta Urrezko Medaila bezalako sariak jaso zituen Lille, Argel, Vincennes bezalako hirietan eta Argentinako San Nicolás hirian, Meritu Zibilaren Ordenaren Golardoarekin, Alfontso X. Jakintsuaren Sariarekin eta Laneko Merituaren Urrezko Dominarekin batera.

Historian zehar, elkarteak 4.500 kontzertutik gora eman ditu mundu osoan barrena. Saria emateko Foru Dekretuan nabarmentzen da Abesbatzak bere 72 urteko ibilaldian egin duen etengabeko lana eta erreferente kulturala izatea. "Denbora horretan zehar, modu koherentean eutsi die meritu ugariri, eta tartean nabarmentzekoak dira Nafarroako herritarrekiko konpromisoa; gure folklorea eta gure musika-identitatea bultzatzea eta zabaltzea ahots-musikan, gure mugen barnean eta kanpoan; musika garaikidearekiko konpromisoa, Nafarroako egileen dedikazio eta sustapen bereziarekin; eta euskararekiko konpromisoa", dekretuan jasotzen denaren arabera.

Vianako Printzea Saria

Kulturaren Vianako Printzea Saria Nafarroako Gobernuak sortu zuen 1990. urtean, kulturaren edozein arlotan, sormenaren, ikasketaren edo ikerketaren bidez edota sustapenaren bitartez pertsonek, taldeek edo instituzioek burututako lana saritzeko asmoarekin. Era berean, Sariak bereziki saritu nahi ditu kultur jardueraren edozein eremutan etengabeak izandako lanak eta ibilbide garrantzitsuak.

Saria urtero ematen da Nafarroako Kultura Kontseiluak proposatuta, eta aurreko edizioetan hauek izan dira sarituak: José Goñi Gaztambide (historialaria), Eugenio Asensio Barbarin (hispanista), Iruñeko Orfeoia, Rafael Moneo Vallés (arkitektoa), Francisco Ynduráin Hernández (filologoa), Julio Caro Baroja (antropologoa), Pablo Antoñana Chasco (idazlea), Pedro Miguel Echenique Landiríbar (fisikaria), Montxo Armendáriz Barrios (zuzendari zinematografikoa), Álvaro d’Ors Pérez Peix (Erromatar Zuzenbideko katedraduna), Concepción María García Gaínza (Artearen Historiako katedraduna), Miguel Sánchez-Ostiz Gutiérrez (idazlea), María Bayo Jiménez (sopranoa), Juan José Aquerreta Maestu (pintorea), Fernando Redón Huici (arkitektoa), Javier Manterola Armisén (ingeniaria), Javier Tejada Palacios (zientzialaria), Pedro Iturralde Ochoa (musikaria), Alfredo Landa Areta (aktorea), Agustín González Acilu (konpositorea), Jürgen Untermann (hizkuntzalaria), Faustino Menéndez Pidal de Navascués (historialaria), Antonio López García (pintorea eta eskultorea), Daniel Innerarity Grau (filosofoa), Tarsicio de Azcona (historialaria), Ramón Andrés González-Cobo (musikologoa), Ignacio Aranguren Gallués (irakaslea eta antzerki-zuzendaria) eta José Lainez eta Concha Martínez (dantzariak eta koreografoak).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa