(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ayerdi lehendakariordeak Belateko Mendateko errepidea bisitatu du, tunelen hurrengo itxierari begira egindako berrikuntzaren ondoren ostirala, 2018.eko ekainak 1


Milioi eta erdi eurotik gorako inbertsioa egin da bidea egokitzeko lanetan


Transcripción textual del video

Garapen Ekonomikoko lehendakariorde Manu Ayerdik ostiral honetan bisitatu du NA-1210 errepidea, bide hori erreformatu eta egokitzeko egin diren obrak bukatu ondoren. Lanek 1.612.059,91 euroko aurrekontua izan dute.

Ayerdi en la visita.

Ezkerretik eskuinera: Juan Serrano eta Natxo Nagore, Obra Publikoetako ZNkoak, Manu Ayerdi eta Peio Ayerdi. ( irudia handitu )

Garapen Ekonomikoko lehendakariorde Manu Ayerdik ostiral honetan bisitatu du NA-1210 errepidea, bide hori erreformatu eta egokitzeko egin diren obrak bukatu ondoren. Lanek 1.612.059,91 euroko aurrekontua izan dute.

Obra Publikoetako zuzendari nagusi Natxo Nagore ondoan zuelarik, lehendakariordea ekintza nagusiak egin diren eremuetan gelditu da.

Datorren astelehenetik aurrera, Belate eta Almandozko tunelak konpontzeko lanak hasi bezain laster, bide honetako trafikoa erruz ugarituko da. Bihurgune asko dituen trazadura eta plataformaren zabalera kontuan hartuta, aurreratzea debekatu da mendateko 12 kilometroetan, iparralderako noranzkoan. Helgoalderako noranzkoan, aurreratzeko aukera izanen da (ibilgailu arinentzat besterik ez), zirkulazio-noranzko berean karril bat baino gehiago dituzten tarteetan.

Txirrindulariek debekatua izanen dute hortik igarotzea.

Galtzada egokitzeko lanak

Erreforma honen barnean, galtzada egokitzeko lanak egin dira; hala nola, pretilak, fabrikako lanak, murruak eta drainatzea ordezkatu edo hobetzea, zorua sendotzea, zuhaitz eta zuhaixkak inausi edo moztea eta lurrezko zein hormigoizko arekak garbitzea. Horrekin batera, kontserbazio lan hauek egin dira: babesteko barrerak eta seinaleztapen horizontala zein bertikala berritzea eta trafiko-murrizketen eta ordezko ibilbideen berri emateko kartelak jartzea.

Mendatearen hasierako 5+020 PKan dagoen aparkalekuaren egokitzapena izan da lanik nabarmenenetako bat. Gune honetan, galtzadaranzko malda duen aparkalekuaren zoruko gainazaleko urak ibiltzen ziren bihurgunearen trazadura hobetu da eta kutxatila bat jarri da urak biltzeko.

Era berean, egiturari eusteko sistema berritu behar izan da 27+140 PKan (NA-1210-1 errepideko 0+200 PKarekiko azpiko pasabidea) eta araudi berrira egokitutako euspen-barrera metalikoaz hornitutako pretil berri batekin ordezkatu da. Horrez gain, 11+200 PKan duen ezpondaren finkapena konpondu da, eusteko horma igoz.

Zorua indartzeko lanei dagokienez, helburua zoruaren gaitasun estrukturala datozen hilabeteotan jasan beharko duen trafikora egokitzea izan da. Horretarako, narriatuta zeuden materialaren geruzak erabat zein zatika eraberritu eta nahaste berria zabaldu da luzera osoan.

Areketan eta bazterretan ere zenbait ekintza gauzatu dira. Zehazkiago esanda, zuhaitzak inausi eta mozteko lanak egin dira ikusgaitasuna hobetzeko eta adarren erorketak eragin ditzakeen balizko inpaktuak saihesteko, eta goitik behera garbitu dira drainatze egokia bermatzeko. Gainera, 5. kilometrotik aurrera, bazterbideak beheratu dira.


Curva cerrada en el trazado del Puerto.

Itxitako kurba Portuaren diseinuan. ( irudia handitu )

Seinaleztapen horizontala eta bertikala

Orain arte deskribatutako egokitze-lanez gain, errepidearen 12 kilometroko ibilbidea berriz ere pintatu da, aurreratzea debekatzen duen lerro jarraitu batez, etxeetarako sarbideak izan ezik, eta babesteko barrerak berritu dira, halakorik ez zegoen tarteetan berriak jarriz eta desegokiak edo araudiarekin bat ez zetozenak ordezkatuz.

Seinaleztapen bertikala hobetu da NA-1210 nahiz N-121-A errepideetan. Lehenengoan, zirkulazio-kodeari dagozkion 84 seinale ordezkatu eta lau kartel handi jarri dira mendaterako sarbideetan, trazadura eta maldagatik errepide arriskutsua dela jakinarazteko. Halaber, N-121-A errepidean, mendateko muturretatik hurbilen dauden gasolindegietan, kartelak jarri dira gertuko gasolindegien ordutegiak eta distantziak jakinarazteko, kamioiak Belaten dabiltzan bitartean erregairik gabe geratzeko eta trafikoa eragozteko arriskua saihestu nahirik.

Azkenik, fluor-horia koloreko neurri handi-handiko 8 kartelek (26 eta 45 metro koadro bitarteko azalera dute) trafiko-mugapena zehaztuko dituzte. Honela kokatu dira: bi kartel AP-15 autobidean Iruñera sartu baino lehen, bat Ezkabako tunearen hegoaldeko aldean, bi Ezkabako tunearen iparraldeko aldean, bat N-121B errepidearen Iruñerako noranzkoaren Dantxarineko azken zatian eta beste bat N-121A errepidearen Gipuzkoako Puntxas aldean, Iruñerako noranzkoan, Berara iritsi baino lehen. Hau da, eremu estrategikoetan, lau ardatzeko edo gehiagoko garraio astunari eta merkantzia arriskutsuen garraioari trafiko-murrizketak ezagutzera emateko asmoz.

Ekintza plan integrala

Gogoratuko denez, Nafarroako Gobernuak ekintza plan integrala abiarazi du trafikoaren gaineko eragozpenak murrizteko eta N-121-A errepideko zirkulazioaren segurtasunari buruzko baldintzak bermatzeko, azaroa arte ixtera behartuko duten hobekuntza lanen ondorioz.

Mendateko errepidea moldatu eta egokitzeko lanez gain, akordioa lortu da AP-15 autobideko enpresa esleipendunarekin Zuastiko ordainlekuan bidesaririk ez ordaintzeko, eta lanek dirauten bitartean, komunikazio eta informazio plana garatu eta trafikoaren zaintza indartuko da poliziaren laguntzaz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa